Edukira joan

Ihurre

Koordenatuak: 42°52′36″N 2°42′05″W / 42.8767°N 2.7014°W / 42.8767; -2.7014
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ihurre
 Euskal Herria
Ihurreren ikuspegia. Ezkerretara Arangizeko eliza ikus daiteke, eta atzean Anboto.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Herritarraihurretar
Geografia
Koordenatuak42°52′36″N 2°42′05″W / 42.8767°N 2.7014°W / 42.8767; -2.7014
Garaiera506 m

Ihurre (ofizialki Yurre / Ihurre) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 1975 arte Foronda udalerriaren barruan egon zen.

506 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, hirigunetik 5,5 kilometrora. Lopida eta Arangizko herriekin egiten du muga alde batetik, eta Ibaiondo Gasteizko auzoarekin bestetik. Gaur egun Zadorra ibaiak bakarrik banatzen du Gasteiztik. Herrixka A-1 autobidearen ondoan dago.

Herriaren izena lehenengo aldiz 1025. urteko datazioa duen Donemiliagako goldean topatu da, gaur egun erabiltzen den grafiarekin: Ihurre.[1][2]

Antzina Forondako herriaren jabetzako auzoetako bat izan zen.

Ihurreko biztanleria

Herrian badira errota zahar bat, Mendiguren ibaiaren bazterrean, eta harrizko gurutzeta-zutabe bat, Gasteizerako irteeran.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ihurre - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-10-11).
  2. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]