Oreitia
| Oreitia | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°51′26″N 2°33′31″W / 42.8572°N 2.5586°W |
Oreitia Arabako erdialdeko herri eta kontzeju bat da, Gasteizko udalerrikoa. Itsas mailatik 534 metro gorago dago, Gasteizki hirigunetik 10 bat kilometro ekialdera, Dulantziko bidearen alboan.
Herriko 6 lagun nekazaritzatik bizi dira oraindik, batez ere zerealak, erremolatxa eta patata landatzetik. Gainerako biztanleek Gasteizen egiten dute lan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oreitia toponimoa bere horretan aipatua agertzen da lehen aldiz 1025. urteko Donemiliagako goldean.
XI. mendean bertan eta geroago, esate baterako Aznar Calahorrako katedraleko gotzainaren kartan (1257) Oretia aldaera agertzen da.
Gero toponimoa berriro ere aipatuko da Erdi Aroko dokumentu batzuetan, edo XV. mendetik aurreragoko beste dokumentu batzuetan. Herriaren izena betiere Oreitia / Oretia aldaeretan agertzen da dokumentuetan (<i>/<y> grafien alternantziarekin).[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Patxi Salaberrik Oretia > Oreitia bilakaera egon dela defendatzen du eta jatorrian pertsona izen latindar bat egongo zela:
| « | Para llegar a Oretia podemos partir del nombre personal (Latinez) Olitius; la evolución habrá sido ésta: *(uilla) olitiana ‘la propiedad de Olitius’ > *Oletiana (por disimilación de vocales) > *Oretiãɦ̃ã > Oretia. | » |
—Patxi Salaberri Zaratiegi, 2015.[2] | ||
Bokalen arteko -l- > -r- bilakaera euskararen baitan askotan dokumentatu da eta sudurkari leunen erorketa ere bai: -ãɦ̃ã > -a.
Gero, Oretia > Oreitia bilakaera azaltzeko: "(Gaztelaniaz) [...] una especie de repercusión" esamoldea erabiltzen du, eta antzeko adibideak ekartzen ditu: (Cf. Deredia > Dereidia, Domakia > Domaikia edo Leketio > Lekeitio).[3]
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1964an biztanle kopururik altuena eduki zuen, 94 lagun bizi baitzen bertan. Gasteizko 2001. urteko hiri plangintzaren ondorioz, etxe berriak eraiki eta populazioa handitu egin zen.
| Oreitiako biztanleria |
|---|
![]() |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Oreitiako elizan (XIII. mendekoa) San Julian eta Santa Basilisa gurtzen dira.
- Herriko beste eraikin nabarmena Gebara-Lazarraga jauregia da. Oreitian jaiotako Juan Beltrán de Guevara Enrike IV. Espainiakoaren enbaxadorea izan zen Frantzian.
- Dorre Zuria.
- Oreitiako zubia.
- Ortiz Zarate jauregia.
Oreitiar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rikardo Gonzalez de Durana (1959): bertsolaria.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Julian eta Santa Basilisa eliza
-
San Julian eta Santa Basilisa elizako ataria
-
San Julian eta Santa Basilisa elizako absidea
-
San Julian eta Santa Basilisa elizako absideko ataria
-
San Julian eta Santa Basilisa elizako atariko leihoa
-
San Julian eta Santa Basilisa elizako atariko kapitelak
-
Gizarte zentroa, herriko aretoa eta bolatokia
-
Herriko eraikin historiko bat
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Oreitia - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-08-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Gasteizko herriak: Oreitia | ||
|---|---|---|
|
Aberasturi • Amarita • Andetxa • Andollu • Arangiz • Aretxabaleta • Argandoña • Ariñiz • Arkaia • Arkauti • Armentia • Artatza Foronda • Askartza • Aztegieta • Berroztegieta • Betoñu • Billafranka • Bolibar • Ehari • Elorriaga • Erretana • Eskibel • Eztarroa • Foronda • Gamarra • Gamarragutxia • Gamiz • Gardelegi • Gaztelu • Gereña • Gobeu • Gometxa • Ihurre • Ilarratza • Jungitu • Krispiña • Lasarte • Legarda • Lermanda • Lopida • Lubinao • Mandoia • Margarita • Martioda • Matauku • Mendiguren • Mendiola • Mendoza • Miñao • Miñaogutxia • Monasterioguren • Oreitia • Otazu • Otobarren • Otogoien • Subilla • Uribarri Arratzua • Uribarri Dibiña • Uribarri Nagusia • Zerio • Zuhatzu • Zumeltzu | ||

