Esther Ferrer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Esther Ferrer
Esther Ferrer artista.jpg
Bizitza
Jaiotza 1937ko abenduaren 19a (81 urte), 1937ko abenduaren 19a (81 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k) Tom Johnson Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak artista
Mugimendua arte feminista

Esther Ferrer Ruiz (Donostia, Gipuzkoa, 1937ko abenduaren 19a -) Euskal Herriko artista da. Egun, Parisen bizi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizarte Zientzietan diplomatu zen Donostian. 1960 eta 1970urteen artean, Asociación Artística de Guipúzcoa elkartearen baitan lanean aritu zen.

Jose Antonio Sistiagarekin batera, Ikastetxe Esperimental baten sorrera-proiektuan parte hartu zuen Elorrion. 1964an sortutako "ZAJ[1]" izeneko taldearen kide izan zen, Juan Hidalgo, Walter Maechetti[2] eta Ramon Barce artistekin batera, eta bertan egon zen, 1996an taldea desegin zen arte.

70ko hamarkadatik aurrera artista plastiko gisa alboratua izan zuen ibilbidea berrartu zuen. Landutako argazkiak, instalazioak, zenbaki lehenen inguruan eginiko lanak, objektuak…

Performance-gile gisa ibilbide luzea du Esther Ferrer-ek. Espainiako eta atzerriko hainbat jaialditan parte hartu du . Besteren artean: Alemania, Italia, Suitza, Bélgica, Frantzia, Danimarka, Norvegia, Ingalaterra, Holanda, Polonia, Eslovakia, Txekiar Errepublika, Hungaria, Amerikako Estatu Batuak, Kanada, México, Kuba, Tailandia, Japonia, Korea

Bere obra jendearteari erakusgai daude hainbat tokitan: Centro de Arte Reina Sofía[3], Madrid (Espainia),  Galerie Donguy , Galerie Lara Vinci, (Espainia) - Galerie Satelite (Paris) – Galeria Trayecto (Espainia) Statsgalerie, Stuttgart (Alemania)  - Koldo Mitxelena Donostia -Sebastián - Centro Andaluz de Arte Contemporáneo, Sevilla (Espainia) - Museo de Arte Contemporáneo de Roskilde (Musee for Samtidskunst) Danimarka -  Circulo de Bellas Artes - Madrid (Espainia) - MOCARoma - México CF (Mexiko) - Museo de Bellas Artes - Río de Janeiro (Brasil), ARTIUM (Gasteiz), Els Baluard (Palma de Mallorca), Centro Cultural G. Pompidou (París (Frantzia), CGAC (Centro Gallego de Arte Contemporáneo (Espainia),  MAC/VAL (Vitry –sur-Seine - France), etc.

Ikastaro ugari eskaini ditu unibertsitate eta Arte Eder eskoletan: Kanadan, Frantzian, Suitzan, Italia neta Espainian.

Irratirako eginiko lanak: Al ritmo del tiempo eta TA TE TI TO TU o la agricultura en la Edad Media.

Bere lanak bi liburutan bilduri daude: Esther Ferrer: Les Choses (1996) eta Esther Ferrer: De la acción al objeto y viceversa (1997). 1970. eta 1990. urteen artean, artikulu ugari idatzi ditu, hainbat komunikabidetan, hala nola, El País, Lápiz eta Jano agerkarietan.

Diziplina anitzeko artista donostiar honek hiru proposamen aurkeztu zituen DSS2016 jardueren barruan.Ibiliaz egiten da bidea, Donostiako kanpoaldean bizi diren kolektiboek zenbait ibilbide eraiki eta ibiltzeko. Poesiaren ibilaldia herritarren eta poeten literatura-prozesio modukoa: oihartzun poetikoak dituzten Donostiako lekuak bisitatu, eta poesia ahots goran irakurtzeko. Azken horretan hainbat hizkuntzatarako testua sortzeko itzulpen automatikoa eta ahots-sintesia erabili dira.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1999: Bienal de Venecian hautatua Espainia ordezkatzeko.
  • 2008: Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala.
  • 2009: JAKIUNDEko (Zientzia, Arte eta Letren akademia) kide hautatua
  • 2012: Gure Artea saria bere ibilbidea aitortzeko.
  • 2014: MAV saria.
  • 2014: Marie Claire de l’Art Contemporain saria.
  • 2014: Arte Plastiketako Velazquez saria.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1997: De la accion al objeto y viceversa.
  • 1999: España en la  XLVIII Bienal de Venecia.
  • 2000: Poema de los números primos, obra geométrica, la ciudad un espacio para recorrer.
  • 2009: Trans-acciones.
  • 2011: Esther Ferrer en 4 movimientos.
  • 2011:Maquetas y dibujos de instalaciones.
  • 2017:TODAS LAS VARIACIONES SON VÁLIDAS, INCLUIDA ESTA.
  • 2017: PERFORMANCE Y UTOPIA.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Zaj 2017-05-02 . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  2. (Gaztelaniaz) «Walter Marchetti» www.circulobellasartes.com . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.
  3. (Gaztelaniaz) «Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía» www.museoreinasofia.es . Noiz kontsultatua: 2018-11-05.