Euskal Wikilarien Kultura Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Wikilarien Kultur Elkartea» orritik birbideratua)
Euskal Wikilarien Kultura Elkartea
Wikimedia Basque user group eu (lankide).png
Datuak
MotaWikimediako erabiltzaile taldea
Jarduera
Kide kopurua34
Agintea
LehendakariaXabier Armendaritz
Historia
Sorrera2016ko uztailaren 9a
webgune ofiziala
Twitter: euwikipedia Edit the value on Wikidata

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) Euskarazko Wikipedia sustatzeko elkarte bat da, 2016an sortua[1]. Era berean, irabazi asmorik gabeko gobernuz kanpoko erakunde bat da, Wikimediako erabiltzaile taldetzat onartua. Euskal hizkuntza, euskal kultura eta jakintza unibertsala ditu ardatz. Giza ezagutza guztia euskaraz eskuragarri jartzeko asmoa du.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau dira elkartearen helburuak:

  1. Kultura eta jakintza unibertsala euskaldunen eskura jartzea, formatu askean dauden entziklopedien, liburuen, hiztegien eta bestelako agirien bidez.
  2. Euskarazko Wikipedia eta gainerako Wikimedia proiektuak sustatzea, ezagutaraztea eta zabaltzea. Sustapena bi norabidetan gauzatuko da: alde batetik, edukien kopurua areagotzeko eta beren kalitatea hobetzeko lankide berrien sartzea lehentasunetako bat izango da. Bestalde, Euskarazko Wikipediaren erabilera ere bultzatuko da euskaldunen artean, bere ikusgarritasuna indartuz bisitarien kopurua handitzekotan.
  3. Euskararen normalizazioari laguntzea, kultura —tokikoa eta unibertsala— hedatuz, Euskal Wikipedia bera eta hari lotuta dauden proiektuak (Wikihiztegia, Wikiliburuak, Wikimedia Commons...) erabiliz.
  4. Oro har, Wikimediaren helburuekin bat eginez, auzolana eta jakintza askea sustatzea.
Elkarteko kide batzuk 2019. urtean Donostiako udaletxean, elkarteak antolatutako Wikimedia+Hezkuntza Konferentzian, Wikimedia Fundazioko zuzendari exekutibo Katherine Maher (zutik, eskuinetik hasita bigarrena) lagun dutela.

Jarduerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskarazko Wikipediaren eta proiektu lagunen lankideen arteko komunikazio-bideak ireki, lankide horien arteko sinergia berriak ezarriz, Wikipediaren onerako izango direnak. Horretarako, eztabaida irekiak, hausnarketarako jardunaldiak eta foroak antolatuko dira, Wikipedia eta hari lotutako proiektuak hobetzeko.
  2. Lantegiak eta formazio-ikastaroak antolatu, euskaldunek Wikipedia ezagutu eta proiektuan parte har dezaten.
  3. Hedabideekin harremanetan sartu eta haien programetan (telebista, irratia, aldizkariak...) parte hartu, Euskal Wikipediari buruzko informazioa emanez eta bere ezagutza hedatuz.
  4. Enpresa eta erakunde publiko zein pribatuekin elkarlanean jardun, Euskal Wikipedia eta bere inguruko proiektuak hobetu ahal izateko[2]. Erakunde horiekin batera ikastaroak eta sariak antolatu.
  5. Euskarazko Wikipedia indartzeko, bazkideen ustez onuragarria den edozein jarduera abiatu, betiere elkartearen estatutuekin bat etorrita.

Kideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kide guztiak dira Euskal Wikipediari ekarpenak egiten dizkioten wikilariak. Hona hemen EWKEko kideen zerrenda, elkartean, Euskal Wikipedian edo haren inguruko proiektuetan dituzten ardurak adierazita:

  1. Aioramu
  2. Aitzolete
  3. Amaia Astobiza Uriarte
  4. AnttonUgarte
  5. Assar
  6. Bankarra
  7. Birasuegi
  8. Edagit
  9. ElsaBornFree 2020ko ekainean hil zen minbiziaren ondorioz.
  10. Gartxoak
  11. Gorkaazk EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
  12. Iñaki Alegria
  13. Iñaki LL, EWKEko idazkaria
  14. Iñazio Irizar
  15. Iurdana
  16. Jalkorta
  17. Janfri, Euskal Wikipediako administratzailea
  18. Josu,
  19. Joxe Aranzabal
  20. Joxefe
  21. Koldo Biguri, Euskal Txikipediako administratzailea
  22. Ksarasola
  23. Lainobeltz, Euskal Wikipediako administratzailea
  24. Luistxo EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
  25. Maddi
  26. Mentxuwiki
  27. MerZab
  28. Nafarruri8
  29. Oraina, EWKEko zuzendaritzako batzordekidea
  30. Suna no onna
  31. Theklan, Euskal Wikipediako administratzailea
  32. Wikitzultzailea
  33. Xabier Armendaritz, EWKEko lehendakaria; Euskal Wikipediako administratzailea eta burokrata
  34. Xabier Cañas, EWKEko diruzaina; Wikipediako administratzailea eta burokrata
  35. Zuiarra

Ikurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Basque user group eu (lankide).png

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]