Forum Gallorum

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Forum Gallorum antzinako erromatar hiria izan zen, antzinako baskoi herrixka batean eratua.

Haren kokapen zehatza ezezaguna da. Antoninoren Ibilbidean, non mansio moduan agertzen zen,[1] Zaragoza eta Leskarreren arteko bidean zegoen. Aditu batzuek uste dute egungo Gurrea de Gállegon zegoela, Sotón ibaiaren harana zelatatzen. Bertan erromatar zubi baten aztarnak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Tovar, Antonio (1989) Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien 380-381. orrialdea .