Graccurris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Graccurris
Alfaro - Ninfeo.JPG
Erromatar ninfeoa
Graccurris hemen kokatua: Errioxa
Graccurris
Graccurris
Graccurris (Errioxa)
Koordenatuak 42° 10′ 48″ N, 1° 44′ 28″ W / 42.18°N,1.74111111°W / 42.18; -1.74111111Koordenatuak: 42° 10′ 48″ N, 1° 44′ 28″ W / 42.18°N,1.74111111°W / 42.18; -1.74111111
Historia
Sorrera K. a. 179
Kultura(k) Erromatarrak

Graccurris[1] egungo Alfaron eratutako erromatar hiria izan zen.[2] Hiria antzinako Ilurcis izeneko zeltiberiar, beroi edo baskoi herrixkan sortu zuten.

Hiri indigena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilurcis hasieran herri beroia izan zen baina jada Sertorioren gerran baskoien eskuetan izan zen. Gerran, baskoiek Ponpeioren alde egin zuten eta Calagurrisek, berriz, Sertorioren alde egin zuen. Orduan Calagurrisen ekialdean zeuden eremuak, Cascantum eta Graccurris hirien menpean zeudenak, jada baskoiak ziren.[3]

Bertan Tiberio Sempronio Grakok k. a. 179an, bere burua omenduz, Graccurris izeneko hiria eratu zuen[4] Hirien arteko ondorengotza Sexto Ponpeio Festok adierazten du, Verrio Flako aipatzean:

« Gracchuris urbs Hiberæ regionis, dicta a Graccho Sempronio, quæ antea Ilurcis nominabatur
"Gracchuri, Ebro eskualdeko hiria, Grako Sempronioren omenez hala deitua, lehen Ilurci izena zuena"
»

De verborum significatione


Eduardo Aznarren esanetan, Ilurcis euskal-iberiar izena zen, ibar-baso edo sastrakadi esan nahi zuena.[5]

Erromatar hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julio Zesarrek edo Augustok erromatar udalerri izendatu zuten, Hispania Tarraconensis probintzian eta Caesaraugusta conventus iuridicusean zegoena.

Haren aztarnak egungo San Martín larrainetan daude. Alhama ibaiaren ertzean I. mendeko ninfeo bat topatu zuten.

Tiberio enperadorearen garaian, txanponak egin zituzten hirian. Asak eta brontzezko semisak topatu dituzte, alde batean enperadorearen irudia eta bestean zezen mitraduna zituztenak.

Hiria Antoninoren Ibilbidean mansio moduan agertu zen.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2.   Schulten, Adolf (1927) Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C. 230-232. orrialdea .
  3.   Amela Valverde, Luis (2002) Kalakorikos 31-50. orrialdea .
  4.   Smith, William (1854) Graccurris Dictionary of Greek and Roman Geography LLD, Ed. .
  5.   Aznar Martínez, Eduardo (2011) El euskera en La Rioja. Primeros testimonios Pamiela 60-70. orrialdea .
  6.   Tovar, Antonio (1989) Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien 380-381. orrialdea .