Edukira joan

Curnonium

Curnonium
Kokapena
Eskualde historikoHispania
Erromatar Inperioko probintziakHispania Tarraconensis
Koordenatuak42°34′00″N 2°11′00″W / 42.56667°N 2.18333°W / 42.56667; -2.18333
Map

Curnonium egungo Los Arcosen eratutako erromatar hiria izan zen. Hiria antzinako baskoi herrixka batean sortu zuten[1] eta Calagurrisetik gertu zegoen.

Klaudio Ptolomeok aipatu zuen.[2] Hiriak Erdi Arora arte iraun zuen, Curnonio izena zuela.

Kokapenaren inguruko ikerketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen desberdinak esleitu zaizkio hiri baskoiari. Hasieran, Cornago (Errioxa) proposatu zen. Aita Moretek nahastuta, "Oya de Cornaba" izeneko leku batean egon zitekeela idatzi zuen. Historialari nafarrak Los Arcosen kokatzen zuen gune hori, baina, berez, Vianako lurretan zegoen[3]. 1966. urtean, German De Pamplonak[4] beste kokapen bat iradoki zuen. 1120an, Mendabia eta Villamezquina arteko mugak zehaztu zirenean, dokumentazioan Mendabiako lursail edo leku jakin bat aipatzen du eta esaten du, "Almuza", "Curnonio" eta "Lazagurria" (euskarazko Elizagorria) lekuekin mugakidea zela. Hori dela eta, Lekarozeko irakasleak, egungo Mendabiatik gertu egon zitekeela proposatu zuen[5], baina zehaztasunik eman gabe. 1990ko hamarkadan, erromatar garaiko bide sareari eta aurkikuntza arkeologikoei erreparatuta, Curnonium Tafallan egon zitekeela iradoki zuten[6][7].

Kokapena gaur egungo Los Arcosen zegoela pentsarazten duten Erdi Aroko bi dokumentu ezagutzen dira: Alfontso I.aren diploma bat, 1113. urtean “Cornonia de illos Arcos”[8] izenaz aipatzen den herrian eman zuen, eta, geroago, Antso VIak 1176an Los Arcosko “kastroko” bizilagunei forua eman zien[9]. Horregatik, uste da Los Arcosen aurreko izena "Cornonia de illos Arcos" izan zela, eta hortik urrats bat atzera joanez, Curnonio bakarrik topatuko genuko, 1120ko dokumentuan aipatzen zen Curnonio hura, hain zuzen. Javier Armendariz Martija arkeologo nafarrak azken herri horretako kokapena babesten du, eta, zehazki, herrigunearen ipar-ekialdean dagoen El Castillo muinoan[10].

Aipamenak jatorrizko iturrietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.o.II. mendera arte ez da hiri honen izena inon aipatzen, eta une horretan, egiptoar jatorriko greziar geografoa izan zen Ptolomeoren hiri baskoien zerrendan agertu zen.

Ptolomeoren aipu horretaz gain, hiriaren izena Bordelen (Frantzia) aurkitutako hilobi-inskripzio erromatar batean agertu zen. Pirinioetatik hurbil dagoen pieza epigrafiko horrek Akitanian lekualdatutako “kurnoniar” baten berri ematen digu, Pirinioetako mendebaldeko pasabideei esker, Akitania eta Penintsulako iparraldearen artean harreman komertzial eta kultural nabaria izan zen, eta inskripzio hori erlazio horren testigantza bat da[10].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
  2. Ramírez Sádaba, José Luís. (2006). «Las ciudades vasconas según las fuentes literarias y su evolución en la Tardoantigüedad» Antig. crist. in: Espacio y tiempo en la percepción de la Antigüedad Tardía. (Murtzia) XXIII: 185-199..
  3. Moret, José de. (1766). Investigaciones historicas de las antiguedades del Reyno de Navarra. en la imprenta de Pascual Ibañez, impressor y mercader de libros (kontsulta data: 2023-11-30).
  4. «Pamplona, Germán de» Gran Enciclopedia de Navarra.[Betiko hautsitako esteka]
  5. Pamplona (O. F.M. Cap.), Germán de. (1966). «Los límites de la Vasconia hispano-romana y sus variaciones en la época imperial» Problemas de la Prehistoria y de la Etnología vascas, 1966, págs. 207-222 (Institución Príncipe de Viana): 207–222. (kontsulta data: 2023-11-30).
  6. Canto, Alicia M.. (1997). «La tierra del toro: ensayo de identificación de ciudades vasconas» Archivo español de arqueología 70 (175): 31–70. ISSN 0066-6742. (kontsulta data: 2023-11-30).
  7. Canto, Alicia María; Iniesta, Javier. (1998). «Epigrafía funeraria inédita de un área romana inédita: Tafalla y el valle del río Cidacos (Navarra)» Cuadernos de Arqueología de la Universidad de Navarra 6: 63-98. ISSN 1133-1542..
  8. Martín Duque, Ángel J.; Institución Príncipe de Viana. (1983). Documentación medieval de Leire: (siglos IX a XII). Institución Príncipe de Viana ISBN 978-84-235-0625-5. (kontsulta data: 2023-11-30).
  9. Gran Enciclopedia de Navarra | CURNONIUM. (kontsulta data: 2023-11-30).
  10. 1 2 Armendáriz Martija, Javier. (2006). «Bases arqueológicas para la localización de la ciudad vascona de 'Curnonium' en Los Arcos (Navarra)» Trabajos de arqueología Navarra (19): 85–108. ISSN 0211-5174. (kontsulta data: 2023-11-30).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]