Francis Carco
Itxura
| Francis Carco | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | François Marie Alexandre Carcopino-Tusoli |
| Jaiotza | Nouméa, 1886ko uztailaren 3a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | Parisko 4. barrutia, 1958ko maiatzaren 26a (71 urte) |
| Hobiratze lekua | Bagneuxko hilerria |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Parkinsonen gaixotasuna |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Germaine Carco (en) |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | poeta, idazlea, kazetaria, kantugilea, eleberrigilea, biografoa eta antzerkigilea |
| Lantokia(k) | Paris |
| Jasotako sariak | |
| Mugimendua | Q3577993 |
| Izengoitia(k) | Jean d'Aiguières eta Francis Carco |
| Genero artistikoa | art of poetry (en) |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |

Francis Carco (Nouméa, Kaledonia Berria, 1886ko uztailaren 3 – Paris, 1958ko maiatzaren 26a) frantses idazlea izan zen.
Poema intimistak idatzi zituen hasieran, baina geroago Parisko gaizkileen giroa erakusten duten kontakizun errealistak argitaratu zituen: Jésus la Caille (1914) eta L´Equipe (Taldea, 1918). L´Homme traqué (Gizon esetsia, 1922) eta Rien qu´une femme (Emakume bat besterik ez, 1924) eleberrietan pertsonaien psikologia bereziak garrantzi handikoak dira. Aipatuez gainera, gogoko zituen idazleen eta pintoreen biografiak argitaratu zituen: F. Villon, Utrillo, Verlaine eta Nervalenak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.