Edukira joan

Francisco Pinto Balsemão

Wikipedia, Entziklopedia askea
Francisco Pinto Balsemão

(2012)

Europarlamentaria

1986ko urtarrilaren 1a - 1986ko urtarrilaren 12a
Barrutia: Portugal
Hautetsia: Second European Parliament (en) Itzuli
111. Portugalgo Lehen Ministroa

1981eko urtarrilaren 9a - 1983ko ekainaren 9a
Diogo Freitas do Amaral - Mário Soares
Biltzar Konstituziogilearen kidea

1975eko ekainaren 2a - 1975eko urriaren 30a
Barrutia: Lisboa
Hautetsia: 1975 Portuguese Constituent Assembly election (en) Itzuli

Errepublikako Biltzarreko kidea


Barrutia: Porto's Electoral Circle (en) Itzuli
Hautetsia: 1976 Portuguese legislative election (en) Itzuli

Expresso (en) Itzuli zuzendari

Bizitza
JaiotzaLisboa1937ko irailaren 1a (87 urte)
Herrialdea Portugal
Hezkuntza
HeziketaLisboako Unibertsitateko Zuzenbide fakultatea
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta kazetaria
Lantokia(k)Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alderdi Sozialdemokrata

Francisco José Pereira Pinto Balsemão (Lisboa, 1937ko irailak 1) portugaldar kazetari, enpresaburu eta politikari da. 1981-1983 bitartean Portugalgo lehen ministroa izan zen.

Zuzenbideko ikasketak egin ondoren kazetari lan egin zuen Mais Alto aldizkarian (1961-1963) eta Diario Popular egunkarian (1971 arte). 1973an, Expresso astekari liberala sortu zuen, Portugalgo argitalpen nagusietako bat. Nazio Biltzarreko talde liberaleko kide izan zen Marcelo Caetanoren agintaldian, baina 1973an bere kargua utzi zuen etsita. 1974an Partido Popular Democráticoren sorreran parte hartu zuen Francisco Sá Carneirorekin batera (Portugalgo Alderdi Sozialdemokrata gerora). 1975ean legebiltzarrerako hautatu zuten, eta Biltzar Konstituziogileko lehendakariorde egin zuten.

1979an Errepublikako Biltzarreko kide hautatu zuten, eta 1980an Sa Carneiroren gobernuaren lehendakari-laguntzaile izendatu zuten. Urte hartan bertan alderdi-buru eta lehendakaritzarako hautagai aukeratu zuten bere alderdian. Sa Carneiroren heriotzaren ondoren, António Ramalho Eanes lehendakari zela, gobernuburu izendatu zuten (1981) eta lehen ministroaren karguan iraun zuen 1983 arte. Finantza-krisiaren, gobernuaren sinesgarritasun ezaren eta PSD alderdi barruko kontraesanen ondorioz bere alderdiaren lehendakaritza utzi zuen, eta gobernuari dagokionez ere, 1982ko gobernu-krisiaren ondorioz dimisioa eman eta legebiltzarra desegin zuen, nahiz eta karguan iraun zuen 1983ko hauteskundeak arte.

1986an eurodiputatu izendatu zuten, baina bertan behera utzi zuen kargu hura bere herriko eurodiputatuen zerrendaburu izan arren portugaldar sozialdemokraten eledun izendatu ez zutelako, eta bertan behera utzi zuen, orobat, Portugalgo Nazio Biltzarra. 1993an SIC, telebista-kate pribatu ospetsuaren lehendakari izendatu zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]