Frantziako Iraultzaren eraginak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Frantziako Iraultza 1789tik eta 1799ra bitartean Frantzian aldaketa azkar eta sakonak ekarri zituen prozesu sozial eta politikoa izan zen, Europaren etorkizuna erabat eraldatuz. Antzinako Erregimenari bukaera eman zion, indarrean zegoen gobernu forma irauliz, gobernu monarkikoa hain zuzen. Historialari askok uste dute Frantziako Iraultza dela historia unibertsalaren pasarte garrantzitsuenetako bat[1][2][3].

Eragin nagusienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako Iraultzaren hasierako margolana. Frantziar erregearen dekapitazioa.

Hainbat ondorio edo eragin aurki ditzakegu Frantziar Iraultzaren bukaerarekin eman zirenak, denbora pasa ahala mantendu edo influentzia handia eduki dituztelarik. Frantziar Iraultza eragin zuten kausak batez ere, norbanako askatasun falta, pobrezia eta desberdintasun sozial eta ekonomikoa ekarri zituzten. Eliza, kleroa eta aristokrazia mugarik gabeko boterearekin gobernatzen zuen, “Jainkoak aukeratutako” gobernariak karguan zeudelako. Modu honetan desberdintasun sozialak muturrekoak ziren, eta horregatik biztanleriaren gehiengoa zoriontasun eza zuen. Ikara gobernuan bizitako biolentzia handiko egoerak inspiratzailetzat hartu ziren 1917an eman zen Errusiar Iraultzarentzako.

Frantziar Iraultza, gogorra izan arren, aldaketa asko ekarri zituen arlo sozial, ekonomiko eta politikoan. Beste alde batetik Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena agertu zen. Bertan aurkitzen dira nazionalismoaren inguruko lehenengo ideiak edo Europan garatuko zen lehenengo demokrazia ideiak. Aldi berean, gizaki guztientzako lege berdinak ezarri ziren, jatorri soziala edo arraza alde batera utziz. Horrekin batera ere rol sozial desberdinak ezarri ziren, adibidez, emakumea paper berri bat bete zuen, rol aktiboagoa edukiz.

Frantziar Iraultzaren hasierarekin Antzinako Erregimenaren bukaera ematen da, horrekin batera estatu feudal zein elizaren pribilegio edo abantailekin akabatu zen. Ekonomia behatuz, kapitalismoan oinarritutako sistema eraiki zen. Lanaren banatze berria aldarrikatzen da. Gizarte estamentalaren amaiera frantsesen produkzioa aldatu zuen eta horrek eskaintza-eskaera legeen agerpena bultzatu zuen. Honek gizarte liberal berria eraiki zuen, politikan sufragio unibertsalean babestuta. Ideologiari erreferentzia eginez, aldaketa bat eman zen baita, eta tolerantzia eta aniztasuna agertu ziren. Pentsamendu, adierazpen eta erlijio askatasunak aldarrikatu ziren. Izan ere gizartean zeuden pentsamenduak aldatu ziren nolabait. Aldaketa ideologiko batzuk eman arren, gizartea klasista bihurtu zen, tolerantzia hori murriztuz.

Hauek irizpide nabarmenenak izan badira ere, Frantziar Iraultza ondoren ez dira hainbeste aldaketa eman Frantziar aurre-iraultzailearen gizartearekin konparatzen badugu. Berez, demokrazia ezarri bazen ere, hura pertsona burgesek betetzen zuten gehiengo batean eta hori zela medio haien talderako hobekuntzengatik borrokatzen zuten orokorrean, haiek antzineko nobleen papera hartuz. Hau soilik aldatzen zen baldin eta alderdi erradikalenak boterean sartzen zirenean (Herriaren semeak), azken hauek Antzineko Erregimenaren edozein arrastoa ezabatu nahi baitzuten, biolentzia haien arma nagusiena izanik. Modu honetan hasi ziren ikara gobernuen agertzeak, non norbanako bat Antzinako Erregimenarekiko harremanak gordetzen zituela susmatzekotan urkamendira eramaten zitzaien. Gobernuen joan-etorri hauek ahalbidetu zuten Frantziar Iraultzarekin lortutakoa ezegonkortuko zuten zenbait pertsonaiak boterera heltzea ahalbidetu zuten, hala nola, Napoleón Bonaparte, zeinek erregetasunekoa ez bazen ere, frantziarren enperadore koroatu zen, Frantziar demokrazia ukatuz eta ia monarkia absolutu batera bueltatuz.

Ezegonkortze handia ekarri zuen beste une historiko bat 1814an egindako berrezarkuntza borboitarraren eskutik etorri zen. Une horretan Frantziaren bi bandoak elkarren aurka egin zuten, batak monarkia borboitarra itzuleraren aldekoak zirenak ( modu parlamentarioan nahi bazuten ere), eta itzulera hori ez zituztenak begi onez ikusten. Horrela beste zenbait istilu agertu ziren hainbat hildakoekin, ondorioz Frantziatik borboitarren kanporatzea erakarri zituztenak. Beraz, atera daitekeen aldaketa nagusiena Frantzian elizaren egoera erabat aldatu zela izango zen, erresuma laiko izatera pasatu baizen.

Epe luzeko eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidezko heriotza zigorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gillotina. Exekuzio tresna metodo erabiliena bihurtu zena.

Exekuzio metodoen hobekuntzari egiten dio erreferentzia. Aurretiko metodoak sufritze handiago bat suposatzen zuten; adibidez itotze, urkamendu eta sutzar metodoak. Hobekuntza hori etorri zen gillotinaren sorkuntzarekin batera.

Sistema metrikoa.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa neurri unitate bezala sortu zen, eta honek hedatze handia izan zuen lehenik Europatik zabaltzerakoan eta ondoren mundu osora zabalduta. Aurretik, erabiltzen ziren neurrien artean oinak eta hazbeteak zeuden. Beraz, metroarekin lortu zen neurriak modu zehatzago batean kalkulatzea.

Baguette (Berdintasuneko ogia)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1793. urtean dekretu ofizial bat plazaratu zen gobernuaren aldetik, bertan ogi guztia berdin izan behar zela goraipatuz. Denok ogi berdina, itxura zein forma jango zuten. Legenda dio ogi hori baguettea zela, baina hori frogatzeko gauza zaila da.

Guztiontzako moda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian Antzinako erregimenean janzkera gizarte mailaren arabera hitzartua zegoen. Nobleak adibidez urre koloreko mantu eta txalekoak eramaten zituzten, lumekin apainduriko kapelekin. Kleroa berriz arropa eklesiastiko gorriak eta moreak erabiltzen zituzten. 1792an janzkera horiek desagertu ziren, eta iraultza ondoren horrela janzten jarraitzeak ondorioak eduki zezakeen, klase estamentuekin bukatu nahi bait zen.

Zoo publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baguettea, Berdintasuneko ogia bihurtu zena.

1793. urteko azaroan, gobernuak familia aristokratikoei konfiskaturiko animali bizidun eta exotikoen hiru sorta des Plantes lorategian aurkitu zuten haien etxea. Urte horretan ere dekretu bat atera egin zen non animali basatien presentziaren debekua ematen zen kapitaleko kaleetatik , eta hauek ere Landareen lorategira eraman zituzten. 1794. urtean ere, Versalles zein Raincy zeuzkaten animali bildumak ere gehitu zitzaien eta 58 animaliko zoo-a inauguratu zen konbentzioaren bidez adosturiko dekretu batekin. Gaur egun, zoo horrek 1200 animali baino gehiago biltzen ditu Pariseko bihotz bertan.

Medikuntza teknika moderno eta iraultzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dominique Larrey. Medikuntza hobekuntza sakonak egin zituen kirurgialaria.

Antzinako Erregimenean medikuek kirurgialarien gainetik autoritatea handiagoa zeukaten. 1792. urtean askatasun eta berdintasun ideal horiek medikuntzara heldu ziren. Dominique Larrey, guardia inperialaren kirurgialaria zena, ‘’triaje’’-aren ideia sortu zuen. Etimologikoki, hau hirutan banatzea izango litzateke bataila-eremuaren barnean. Azkenean zauritutako pertsona guztien artean hiru talde osatzen ziren, haien zauri larritasunaren araberakoa. Azkenengo taldekoek medikuntzaren bitartean haien zauriak sendatzeko aukera handienak zeukatenak aurkitzen ziren, eta talde hauek besteon gainetik lehentasuna eduki zuten.

Gurutze gorriaren antzeko medikuntza zerbitzuaren aplikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Larrey eta bere kirurgialari laguna, Pierre-François Percy doktorea, Gurutze Gorriaren zerbitzuak praktikatu zituzten bere sorkuntza baino 75 urte lehenago. Larrey-k ‘’anbulantzia hegalaria’’ sortu zuen. Anbulantzia honek zaldien indarrarekin mugitzen zen eta lau zauritu ospitale hurbilenera garraiatu ahal zituen modu azkar eta ‘’eroso’’ batean. Orduan Percy-k urrunerago joan zen, eta 1799. urtean kirurgia unitate mugikorra sortu zuen, bataila-eremura ebakuntza mahi bat edukitzea posibilitate zuena. Medikuntza mugikor honek ez zituen kontuan hartzen inolako nazionalitate edo afiliaziorik zaurituak tratatzerako orduan. Idei hau unibertsal sortu zen arte zenbait hamarkada behar bazituen ere, mugikortasun programa honek askatasun, berdintasun eta senidetasun printzipioekin abian jarri zen, iraultzan sorturikoak.

Frantziar Iraultza eta Emakumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziar Iraultza Ilustrazioaren ideietatik abiatuta, Frantziar Iraultzak askatasuna, berdintasuna eta eskubideak zituen paradigma unibertsaltzat, baina emakumeak hitzarmen honetatik at geratu ziren. Pentsalari ezberdinen ustetan mundu zaharraren kolapsoak, kate berriak sortu zituen, batez ere emakumeari dagokionean[4]. Gizarte postfeudalean, estatu modernoaren sorrerarekin bi esfera ezberdintzen ziren: publikoa eta pribatua. Eta ezberdintze honek sexuaren araberako lanaren indartzea eta espazio publikoaren eraketa autonomoa ekarri zituen [5] . Publiko-pribatu dikotomian, lehenengoa inpartzialtasun, unibertsaltasun, askatasun eta berdintasunaren espazio bilakatu zen eta bigarrena, ordea, berezitasunaren, naturaltasunaren, zaintzaren etikaren eta politikoki hutsalaren erreinu bilakatu zen (Fraisse, 1991)[5]. Honi paralelo, diskurtso burgesaren oinarrian “etxekotasuna”-ren ideia zegoen, helburua emakumeak esparru publikoan isiltzea izanik [4]. Gizonezkoen natura publikoa zen eta emakumezkoena, pribatua. Pentsalari ilustratuen artean, emakumeak izaki natural eta etxetiar ziren eta ondorioz, ez zuten aukerarik izaki politiko izateko.

Prozesu politikoan emakumeek izan zuten protagonismoari dagokionean, frantziar iraultzaren testuingurua emakumeak berariazko talde sozial bezala artikulatu ziren lehenengo aldia izan zen[5]. Nashen[6] ustetan, hitz apalagoak erabiliz, emakumeek beraien eskubideen defentsa egiteko feminismo kolektiboagoaren esnatzea gertatu zen garai honetan. Izan ere, Luis XIV.ari “Kexen Kaier”-en (kuaderno edo ezkutitz kezken) bitartez frantziar herriak behar zituen aldaketak aurkeztu zizkioten bezala, emakumeak Asanblada Nazionaletik kanpo uztean, hauek ere beraien kexak aurkeztu zituzten. Kaier hauetan, emakumeek prostituzioaren debekua, gizonezkoen kanporatzea emakumeen lanbidetatik eta lanpostu hobeak lortzen lagunduko zieten hezkuntzarako aukera eskatzen zuten beste hainbat aldarriren artean. 1789-1793 urteen artean, emakume errepublikarren 56 klub zentsatu ziren eta eztabaida leku izateaz gain, eskaera politikoak egiteko tresna ere izan ziren. Espazio publikoan jarduten zutelarik eta aspektu politikoez arduratuak zeudelarik.

1750 eta 1850 urteen artean ordea, bazterketa berri bati aurre egin behar izan zioten emakumeek, lege burges berrien mendean konstituzioaren gutxiespenari[4]. Izan ere, “Kexen Kaier”-etan egindako eskakizunei muzin eginez eta emakumeak kontuan ez hartuz, 1789an Asanblada Nazionalak “Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena” aldarrikatu zuen [6] eta jarraian, 1791eko Konstituzioak estatu berrian emakumeen parte hartzea debekatu zuen. Aipatzekoa da, emakumeek beraien eskubideak aldarrikatzen jarraitu zutela eta 1789ko Adierazpenaren aurrean, 1791an Olimpia de Gouges-ek “Emakumearen eta Herritarraren  Eskubideen Adierazpena” argitaratu zuen. Estatu berriak emakumeari debekatzen zizkion eskubide guztiak aldarrikatzen zituen[6].

“Emakumearen eta Herritarraren  Eskubideen Adierazpena” argitaratu zuen. Horregatik erahila izan zen.
Olympe de Gouges. “Emakumearen eta Herritarraren  Eskubideen Adierazpena” argitaratu zuen. Horregatik erahila izan zen.

Emakumeek zuzenean parte hartu bazuten ere iraultzan eta momentuko egoera politikoan, pentsamendu ilustratuak eta Estatu iraultzaile berriak ez zuen kontraesanik ikusten emakumeak, aldarrikatzen zituen askatasun unibertsal eta eskubide zibil eta politikoetatik at uztean. Eztabaida politikoetan ohikoa bilakatu zen hauen izaera publikoaren aurka jotzea, argudiatuz emakumeen aktibitate politikoak, haien zeregin naturala zen familiaren eta etxearen zaintzaz aldentzen zituela[6]. Honen harira, 1793ko jakobinoen konstituzio berriak, gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zuenak, honakoa ukatuko zion emakumeari: emakumeen klubak debekatu zituzten, bide publikoetan 5 emakume baino gehiago elkartzea debekatu zuten eta azkenik, asanblada politikoetara bertaratzea debekatu zitzaien[5]. Hemendik aurrera emakume guztiak izaki mendeko eta irrazional izanen dira, hiritartasunik gabekoak, adingabe eta adimen urrikoen pareko.

Azkenik, Napoleonen erregimenaren goratzeak eta 1804ko Kode Zibilak azkeneko ateak itxiko dizkio emakumeari bizitza publikoan. Espazio publikoaren emantzipazioa indartuko du, soilik gizonezkoen esparrutzat onartuz. Kode Zibil berriak ezkontza gizonen eta emakumeen arteko kontratu desberdin bezala hartuko du: emakumeak gizonari men egin beharra dio eta gizonak emakumea zaindu. Emakumeak legearen aurrean ez du eskubiderik eta gizonaren ahalmenaren azpian egonen da, azken honek “familia buru” status-a hartuko du. Ezkondutako emakumeek ez dute ahalmen ekonomikorik izanen, juridikoki bere familiako gizonen tutoretzapean egonen dira. XIX. mendeko iraultza eta erregimen liberal eta gerora demokratiko berrietan emakumeari izate politikoa ukatuko zaio, monopolio maskulinoko sistema politikoak betikotuz [6].

Beraz, ia XX. mende amaiera arte ezagutu dugun publiko-gizonezko eta pribatu-emakumezko dikotomiak erroak estatu liberalen egituratzean ditu eta industria iraultzak egoera hau erradikalizatuko du, etxearen eta fabrikaren arteko banaketak gizon eta emakumeen egoera soziala polarizatuko baitu[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Frey, Linda; Frey, Linda S.; Frey, Marsha. (2004). The French Revolution. Greenwood Publishing Group ISBN 9780313321931. (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  2. Palmer, R. R. (Robert Roswell), 1909-2002.. A history of the modern world. ISBN 9780071107136. PMC 774900004. (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  3. Fehér, Ferenc, 1933-1994.. (2003). The French Revolution and the birth of modernity. EScholarship, the California Digital Library PMC 223653530. (Noiz kontsultatua: 2019-04-12).
  4. a b c (Gaztelaniaz) Guerra, Maria Jose. (1999). Mujer, identidad y espacio público. Contrastes. Revista Internacional de Filosofía, 45 - 64 or. ISBN 1136 - 4076..
  5. a b c d e (Gaztelaniaz) Nuño Gomez, Laura. (2008). La incorporación de las mujeres al espacio público y la ruptura parcial de la división sexual del trabajo. El tratamiento de la conciliación de la vida familiar y laboral y sus consecuencias en la igualdad de género. Universidad Complutense de Madrid. Tesi Doktorala., 394 or. ISBN 978-84-692-2932-3..
  6. a b c d e (Gaztelaniaz) Nash, Mary. (2012). Mujeres en el mundo. Historia, retos y movimientos.. Alianza Editorial, 384 or. ISBN 978-84-206-0916-4..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]