Frederick Douglass
Itxura
Frederick Douglass (c. 1818 – 1895eko otsailaren 20a) Ameriketako Estatu Batuetako afro-amerikarren eskubideen aldeko ekintzaile eta idazlea izan zen. Bera ere esklabo izandakoa, ihes egin eta, oratorian trebea abolizio-mugimenduaren ekintzaile nagusietako bilakatu zen. Emakumeen sufragioaren alde ere lan egin zuen. Aldi berean, Ameriketako Estatu Batuetako errepublikaren izaera eta etorkizunari buruzko ekarpen politiko garrantzitsuak egin zituen. Bere bizitza eta lanaren xehetasunak kontatzen dituzten hiru autobiografia idatzi zituen.
Kategoriak:
- 1818ko jaiotzak
- 1895eko heriotzak
- Estatubatuarrak
- Afro-amerikar idazleak
- Amerikako Estatu Batuetako abolizionistak
- Afro-amerikar abolizionistak
- Amerikako Estatu Batuetako sufragistak
- Esklaboak
- Ameriketako Estatu Batuetako eskubide zibilen aldeko ekintzaileak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak
- Santu anglikanoak