Gabriele Münter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gabriele Münter
Image-GabrieleMuenter.jpg
Bizitza
Jaiotza Berlin1877ko otsailaren 19a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Murnau am Staffelsee1962ko maiatzaren 19a (85 urte)
Hobiratze lekua Q42543601 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Irakaslea(k) Vasili Kandinski
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta marrazkilaria
Lantokia(k) Munich
Jasotako sariak
Mugimendua espresionismoa

Gabriele Münter (Berlin, 1877ko otsailaren 19a - Murnau am Staffelsee, 1962ko maiatzaren 19a) espresionismoaren alemaniar margolaria, argazkilaria eta Bigarren Mundu Gerran Der Blaue Reiter mugimenduko pinturen salbatzailea izan zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Münterren gurasoak dirudunak ziren eta bere heziketa artistikoa irakasle pribatuekin babestu zuten. 1897an Malschule für Damen-era joan zen, Düsseldorfeko emakumeentzako arte eskola bat. Ondoren, bi urteko bidaia egin zuen Estatu Batuetatik zehar bere ahizparekin, eta 1901ean itzuli zenean, Munichera joan zen bizitzera. Municheko Arte Ederren Akademia ez zegoen emakumeentzat irekita, eta, beraz, hiriko emakumeen pintura-elkarte batean jarraitu zituen ikasketak. Laster aspertu zen elkarteko hezkuntzaz, eta Phalanx arte eskola progresibora aldatu zen, Vasily Kandinskyk lan egiten zuen eskolara.

1903ko udan, Kallmünzeko egonaldi batean, Kandinskyk Münterrekin ezkontzeko konpromisoa hartu zuen, oraindik ezkonduta egon arren, Phalanx eskolako beste kideei ezkutatu zieten gertaera. Münter argi eta garbi bizi izan zen Kandinskyrekin bere maitale bezala, 1911ean dibortziatu zen arte. 1917ra arte elkarrekin bizi izan ziren eta hainbat bidaia egin zituzten, Tunisia, Holanda, Italia eta Frantziara bisitak barne.

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906/07an Parisen egin zuen lehen egonaldian, Münterrek Henri Matisse eta beste fauvista batzuen margolanak ikusi zituen, bere estiloa epe luzera aldatu zuena. 1909an Murnau am Staffelsee-n etxe bat erosi zuen, non udak Kandinskyrekin pasa zituen eta non Alexei von Jawlensky, Franz Marc eta August Macke bezalako abangoardiako artista ugari ta Arnold Schönberg konpositorea hartu zituzten.[1]

Artistikoki, Münterrek estilo abstraktu propioa garatzen hasi zen, nahastu gabeko kolore distiratsuekin, forma indartsuekin, dena banaketa lerro ilunez delineatua. Neue Künstlervereinigung München (Municheko artisten elkartze berria) sortu zuen, Kandinskyk hasitakoa eta Blaue Reiterreko artisten nukleoa hartzen zuena.

Lehen Mundu Gerran, Kandinsky Alemaniatik irtetera behartua izan zen, potentzia etsai baten herritarra izateagatik. 1915 eta 1920 artean, Münter Eskandinavian bizi izan zen. Kandinskyrekin izan zuen azken topaketa 1916an izan zen, Stockholmon.

Lehen Mundu Gerra ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1920tik aurrera, Münter txandaka bizi izan zen Kolonia, Munich eta Murnau am Staffelsee artean. Depresio etengabearen ondorioz, ia pintatzeari utzi zion. Berlinen bizi izan zen aldi batean, 1925ean, arkatzez egindako emakumeen erretratu txikiak egin zituen. 1929/30ean Parisen egonaldi luze bat egin ondoren, bere sormen jarduerak bultzada berria hartu zuen.

1932an Murnauko bere etxera itzuli zen, non Johannes Eichner arte historialariarekin bizi izan zen.[2] Garai horretan, loreak eta lan abstraktuak margotu zituen batez ere. 1937an, naziek, erakusketak egitea debekatu zioten, eta, beraz, bizitza publikotik erretiratu zen. Bigarren Mundu Gerran, Gabriele Münterrek Kandinskyren eta Der Blaue Reiterren 80 lan baino gehiago ezkutatu zituen, baita bere lanak ere, suntsipenetik salbatuz. Margolan hauek 1957an Munich hiriari oparitu zizkion, non, orain, Lenbachhaus, Alemaniako museo ospetsuan erakusten diren. Murnau am Staffelseeko bere etxea museo bat da gaur egun.

Gabriele Münterren lana, gaur egun, munduko museo garrantzitsuetan dago, New Yorkeko MOMAn kasu.[3]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gabriele Münter | National Museum of Women in the Arts» nmwa.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  2. (Ingelesez) «Artworks» Guggenheim . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.
  3. (Ingelesez) «Gabriele Münter. Interior (Das Interieur) (1908)» MoMA.org . Noiz kontsultatua: 2020-04-20.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]