Galia zelta
Galia zelta | |
---|---|
Mota | eskualde kultural |
Geografia | |
Honen parte da | Galia |
Galia Zeltikoa (latinez: Celtica) Galietako hiru eskualde nagusietako bat izan zen, Julio Zesarren Galietako gerrari buruzko iruzkinak (K.a. 58–51/50).
Galia Zeltan zeltak bizi ziren, erromatarrek beren hizkuntzan galoak (galii) izendatzen zituztenak. Gaur egun, Frantzia (Senatik Garonara), Suitza, Luxenburgo eta Rin ibaiko mendebaldeko ertzean dagoen Alemaniari dagokie. Julio Zesarren testigantzaren arabera, akitaniarrak eta belgak galiarrengandik bereizten ziren. Gaur egun akitaniarrak aitzin euskalduntzat hartzen dira, baina belgen etnizitatea, berriz, lausoagoa da oraindik ere, azken horiek, seguruenik, populazio zeltak, germanikoak eta «ipar-mendebaldeko blokea» izeneko hirugarren taldekoak biltzen baitzituzten bere baitan.
Etimologia eta izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar etnografoek eta Julio Zesarrek bere Galietako gerrari buruzko kontakizunean, Galia hiru eskualde nagusik osatzen zuten: batean belgak daude (Belgica), bestean zeltak (Celtica) eta beste batean akitanoak (Aquitania).
« | Gallia est omnis divisa in partes tres, quarum unam incolunt Belgae, aliam Aquitani, tertiam qui ipsorum lingua Celtae, nostra Galli appellantur. | » |
Julio Zesar |
Itzulpena Gidor Bilbao filologo klasikoaren arabera: Galia osoa hiru zatitan banatzen da: eurotariko batean Belgiarrak bizi dira; beste batean Akitaniarrak; eta hirugarrenean beren hizkuntzaz Keltarrak eta gurean Galiarrak izena dutenak.[2]
Plinio Zaharrak antzeko definizioa ematen du[3]:
« | Gallia omnis Comata uno nomine appellata in tria populorum genera dividitur, amnibus maxime distincta. a Scalde ad Sequanam Belgica, ab eo ad Garunnam Celtica eademque Lugdunensis, inde ad Pyrenaei montis excursum Aquitanica, Aremorica antea dicta. Universam oram | » |
Naturalis Historia (Izadi-historia). Plinio Zaharra 4.14/4.31 |
Nolabaiteko itzulpena: Galia osoa, Comata (hiletsua) izenaz ezaguna, hiru herritan banaturik dago, eta hauek hurrengo ibaiengatik bereizten dira elkarren artean. "Belgica", Eskaldatik Senara, "Celtica" edo Lugdunensis, Senatik Garonara, eta "Aquitanica", lehen Aremorica izendatzen zena, Garonatik Pirinioetako mendietara.
Diodororok kontatzen duenez, galoak Galates izeneko pertsonai baten ondorengoak ziren, eta Galates, Heraklesen seme bat, Zeltiako printzesa batekin ezkondu baitzen. Printzesa hura oso ederra zen. Galtesek bere izena eman zion bere herriari.[4]
Italia iparraldeko zeltak, Po ibaiaren haranekoak, galiarrak ziren ere erromatarrentzat baina haien konkista eta asimilazioa aurreko garai batean gertatu zen, ordurako Galia Cisalpina probintzia zen, eta beraz, ze ziren Celtica horretan sartzen.
Egungo Frantzia hegoaldea, Narbonensis probintzia zen ordurako, eta bertan galiarrak bizi baziren ere, ez ziren Celticako parte.
Julio Zesarren konkistaren ondoren, Galia zetikoa berrantolatua izan zen Augustoren garaian eta probintzia bihurtu eta probintzia berriari Galia Lugdunensis izena eman zioten, zentroa Lugdunumen (egongo Lyonen) baitzuen.
Historiografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Galia batu baten ideia, Celtica, Belgica eta Akitanica eskualdeak biltzen dituena, Frantziako nazionalismo errepublikano jaioberriak asmatu zuen XIX. mendean, eskualde ezberdinak bereizten zituzten idazle ohien testigantzekin bat ez zetozen arre. "Gaulois" terminoa (erromatarrek asmatua) "Celtes" terminoaren ordez erabiltzen hasi zen orduan (indigenek beren hizkuntzan "zeltak" izena erabiltzen zuten euren burua identifikatzeko), Europako beste kulturetatik milaka urteko nazio frantses baten ilusioa sortzea ahalbidetzen zuelako. Egia esan, zeltek gaur egungo Frantziako lurraldea ez ezik, Erdialdeko Europa eta britainiar uharteak ere populatzen zituzten, eta antzeko kulturak partekatzen zituzten.
Erresuma Batuan eta Alemanian teoria nazionalista berdinak garatu dira, nazioa antzinako "Britannia" eta "Germania" alegorietan pertsonifikatu delako, latindar izen geografikoetan oinarrituta. Suitzak, bere aldetik, Helvetiaren irudi alegorikoa erabiliko du helveziarren herri zeltari erreferentzia eginez. Dena dela, nahiz eta erromatarrek "Celtica" hitza egungo Frantziako lurraldearen zati handi bat izendatzeko erabili, gobernu frantsesek ez zuten inoiz erabili zegokion figura alegoriko femeninoa, eta nahiago izan zuten Vercingetorixen borrokalaria loriatu edo oilar galiarra nazioaren ikurtzat erabili.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gustav Droysens (1886) : Allgemeiner historischer Handatlas in 96 Karten mit erläuterndem Text Bielefeld [u.a.]: Velhagen & Klasing, S. 16
- ↑ Bilbao Telletxea, Gidor. (2002). Latin-Literaturarako sarbidea. Idazleak eta idazlanak. Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 64 or..
- ↑ Naturalis Historia (4.17 / 4.31). .
- ↑ LacusCurtius • Diodorus Siculus — Book V Chapters 19‑40. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sargent, Bernard eta Regnier, Fabien : Dictionnaires des femmes et hommes celtiques illustres. De l'Antiquité et du Haut Moyen Âge, 384. or. Fouesnant : Yoran Embanner. ISBN 978-2-36747-072-6