Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila
| Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila Primera Nacional de Rugby | |
|---|---|
| Antolatzailea | Federación Española de Rugby |
| Sorrera | 1982 |
| Azkena | 2014 |
| Eremua | |
| Maila | 2.a 1982tik 1998ra 3.a 1998tik 2014ra |
| Igoera | Ohorezko maila 1982tik 1998ra Ohorezko B maila 1998tik 2014ra |
| Jaitsiera | Eskualdeetako ligak (Euskal Maila) |
Espainiako errugbiko Lehenengo Nazional maila (gaztelaniaz: Primera Nacional de Rugby) Espainiako errugbi ligako bigarren maila izan zen 1982tik 1998ra, eta hirugarren maila 1998tik 2013-14 denboraldian desagertu zen arte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1972tik 1982ra jokatu zen Espainiako Bigarren Mailako liga izan zen Lehenengo Nazionalaren aurrekaria. 1982-83 denboraldian multzo bakarreko Ohorezko maila eratu zen, eta "Lehenengo Nazional maila" izena eman zitzaion bigarrenari.[1] 1983-84 denboralditik aurrera, zortzi taldeko lau multzoz osaturik egon zen: Iparraldea (bertan zeuden euskal taldeak), Levante, Erdi-Hegoaldea eta Ipar-mendebaldea. Multzo bakoitzeko txapeldunek beste lehiaketa bat jokatzen zuten, Ohorezko mailara zein igoko ziren erabakitzeko[2]
1985-86 denboraldian, Espainiako Errugbi Federazioak lehenbiziko maila berrantolatu zuen, eta hamar taldeko bi multzo izatera pasatu zen: Iparralde-Levante eta Ipar-mendebalde-Hegoalde-Erdialde; euskal taldeek lehenbizikoan jokatzen zuten, Katalunia eta Valentziakoekin.[3] 1991-92 denboralditik aitzina, 12 taldeko multzo bakarrean jokatu zen,[4] 1994-95 denboraldian, berriz, lehengo antolaketa mooldera itzuli zen, 8 taldeko lau multzo,[5] eta hurrengo denboraldian 10 taldeko multzoak izatera pasatu zen.[6]
1998-99 denoraldian, "Primera Especial" maila sortu zuen federazioak, egungo Ohorezko B, 8 talderekin; ondorioz, Lehenengo Nazionala Espainiako 3. maila bilakatu zen. Azkenik, 2014-15 denboraldian Ohorezko B maila hiru multzo izatera pasatu zen, eta Lehenengo Nazionala desagertu.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982tik 1998ra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Denboraldia[7] | Taldeak | Irabazlea | Ligako euskal talde onena |
|---|---|---|---|
| 1982-83 | 24 (3x8) | Hernani R.E. (multzoko 1.a) | |
| 1983-84 | 32 (4x8) | Gernika R.T. (multzoko 1.a) | |
| 1984-85 | 32 (4x8) | Getxo R.T. (multzoko 1.a) | |
| 1985-86 | 20 (2x10) | Hernani R.E. (A multzoko 1.a) | |
| 1986-87 | 20 (2x10) | C.A. San Sebastián (A multzoko 2.a) | |
| 1987-88 | 20 (2x10) | Hernani R.E. (A multzoko 2.a) | |
| 1988-89 | 20 (2x10) | Getxo R.T. (A multzoko 1.a) | |
| 1989-90 | 20 (2x10) | Gernika R.T. (A multzoko 1.a) | |
| 1990-91 | 20 (2x10) | Gaztedi R.T. (A multzoko 4.a) Atlético Bera Bera (B multzoko 2.a) | |
| 1991-92 | 12 | Atlético Bera Bera | |
| 1992-93 | 12 | Ordizia R.E. (6.a) | |
| 1993-94 | 12 | Ordizia R.E. (6.a) | |
| 1994-95 | 32 (4x8) | Mungia R.T. (B multzoko 1.a) | |
| 1995-96 | 32 (4x8) | Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a) | |
| 1996-97 | 39 | Mungia R.T. (B multzoko 1.a) | |
| 1997-98 | 40 (10x4) | Ordizia R.E. (B multzoko 1.a) |
1998tik 2014ra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Euskal Herriko taldeak Lehenengo Nazionaleko Iparraldeko multzoan aritzen ziren.
| Denboraldia[7] | Irabazlea | Ligako euskal talde onena |
|---|---|---|
| 1998-99 | Kakarraldo R.T. (B multzoko 1.a) | |
| 1999-00 | Ordizia R.E. (B multzoko 1.a) | |
| 2000-01 | Atlético Bera Bera (B multzoko 1.a) | |
| 2001-02 | Ordizia R.E. (B multzoko 1.a) | |
| 2002-03 | Ordizia R.E. (B multzoko 2.a) | |
| 2003-04 | Durango R.T. (B multzoko 1.a) | |
| 2004-05 | Gernika R.T. (B multzoko 1.a) BRT Menditarrak (C multzoko 2.a) | |
| 2005-06 | Gaztedi R.T. (B multzoko 1.a) BRT Menditarrak (C multzoko 3.a) | |
| 2006-07 | Eibar R.T. (B multzoko 1.a) | |
| 2007-08 | C.A. San Sebastián (B multzoko 1.a) | |
| 2008-09 | Eibar R.T. (B multzoko 1.a) | |
| 2009-10 | Uribealdea Rugby (B multzoko 1.a) | |
| 2010-11 | Eibar R.T. (B multzoko 2.a) | |
| 2011-12 | Eibar R.T. (multzoko 1.a) | |
| 2012-13 | Zarautz R.T. (multzoko 1.a) | |
| 2013-14 | Gaztedi R.T. (multzoko 5.a) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 1982-83 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-6).
- ↑ 1983-84 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-7).
- ↑ 1985-86 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-4).
- ↑ 1991-92 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-6).
- ↑ 1994-95 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-6).
- ↑ 1995-96 denboraldia. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-6).
- ↑ a b Histórico nacional. Federación Española de Rugby, ferugby.es (kontsulta data: 2022-8-7).