Georgiako historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Georgiako historia luzea da, egungo Georgian Harri Arotik etengabe finkatu baita gizakia. Proto-Georgiar tribuak K.a. XII. mendean agertu ziren lehen aldiz idatzitako historian. K.a. VII. menderako, hiriak eta metalurgia garatua zeukaten. K.a. IV. mendean, Georgiako erresuma batua sortu zen.

Kristautasuna goiz iritsi zen Georgiara, eta estatuko erlijiotzat 337an jo zen. Honek, literaturari eta arteei bultzada handia eman zien, eta herrialdearen batasunean ere lagundu zuen. Gainerako mundu kristauarekiko loturak, mundu musulmanarekiko hartu-emanak eta nazioko literaturaren garapenak zein estatuko kontsolidazioak XII. eta XIII. mendeetako Urrezko Aroa ekarri zuten. Pizkunde hau arte eta kultura sekularrean gorpuztu zen, baita filosofia zein politika arloetako aurrerapenak (erlijio eta etnia tolerantzia esaterako).

Garai horri mongoldarren ibasioak ekarri zion amaiera XIII. mendean. Hurrengo sei mendeetan, Georgia pertsiarrek eta turkiarrek konkistatu zuten, eta, ondorioz, estatua hainbat erresuma txikitan banandu zen. Azkenean, 1801ean, Errusiak Georgiako azken lurraldeak bereganatu zituen.

Iraultza Arrosa, Tbilisi

Zenbait hamarkada geroago, elite nazionalista eta modernista bat sortu zen, zeinek antzinako estatu loriatsua berriro eraikitzea proposatzen zuen. 1918an, ametsa gauzatu zen Georgiako Errepublikako jaiotzarekin (1918-1921). Nolanahi ere, Errusiak okupatu zuen berriro, 1922an SESBeko errepublika bat izateko. Azkenean, independentzia Sobiet Batasuna desegitean eskuratu zuen Georgiak 1991n. Gerra Zibilaren eta krisi ekonomiko latzen ostean, 2003an odolik isuri ez zuen Arrosako Iraultzak Mendebaldearen aldeko gobernua ezarri zuen. NATOn sartzea eta bereizitako lurraldeak berriro menderatzea dira haren helburu nagusiak.

Bibliografía

Ammon, Philipp: Georgien zwischen Eigenstaatlichkeit und russischer Okkupation: Die Wurzeln des russisch-georgischen Konflikts vom 18. Jahrhundert bis zum Ende der ersten georgischen Republik (1921), Klagenfurt 2015, ISBN 978-3902878458

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]