Gilemina I.a Herbehereetakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gilemina I.a Herbehereetakoa
Wilhelmina1898.jpg
King of the Netherlands

1890eko azaroak 23 - 1948ko irailak 4
William III of the Netherlands - Juliana I.a Herbehereetakoa
Bizitza
Jaiotza Noordeinde Palace1880ko abuztuaren 31
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Heriotza Het Loo Palace1962ko azaroaren 28a (82 urte)
Hobiratze lekua Nieuwe Kerk
Familia
Aita William III of the Netherlands
Ama Emma of Waldeck and Pyrmont
Ezkontidea(k) Duke Henry of Mecklenburg-Schwerin
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Orange-Nassau
Lanbidea
Lanbidea Estatuburua eta epailea
Jasotako sariak
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Dutch Reformed Churcha
Gilemina I.a Herbehereetakoa

Gilemina I.a Herbehereetakoa (Wilhelmina Helena Pauline Maria van Oranje-Nassau) (Haga, 1880ko abuztuaren 31 - Het Loo jauregia, 1962ko azaroaren 28a), Herbehereetako erregina 1890etik 1948ra; 1948an abdikatu eta bere alabak Julianak oinordetu zuen.

Hagan jaio zen 1880ko abuztuaren 31ean, eta Gilen III.a erregearen eta Emma Gilermina Waldeck-Pyrmont printzesaren alaba zen. Aitaren aldetik, Gilemina Gilen II.a erregearen eta Ana Errusiakoa dukesaren iloba zen; eta amaren aldetik, Jurgi Viktor I.a Waldeck-Pyrmontekoaren eta Maria Luisa Schleswig-Holsteinekoaren iloba.

1901eko otsailaren 7an Hagan ezkondu zen Henrike Mecklemburgo-Schweringo dukearekin, Frederiko Frantzisko II.a Mecklemburgo-Schweringoaren eta Maria Karolina Schwarzburg-Rudolstaden semea. Bikoteak arazo ugari izan zituen, eta hainbat aborturen ondoren, bikoteak alaba bakarra izan zuen:

Gileminaren erregealdian zuhurtasuna eta errespetua dira aipagarriak.

Bestalde, Gileminak trebetasun handia zuen negozioetan, eta hori dela eta, munduko emakume aberatsenen artean egon zen.

1948an, holandar kolonietako matxinadek eragindako kritiken ondorioz, abdikatzea erabaki zuen, eta bere alabak hartu zuen tronua. Bizitzako azkeneko urteak Het Loo jauregian igaro zituen. 1962ko azaroaren 28an hil zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilemina I.a Herbehereetakoa