Beatriz I.a Herbehereetakoa

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Beatriz I.a Herbehereetakoa
Koningin Beatrix in Vries.jpg
King of the Netherlands

1980ko apirilak 30 - 2013ko apirilak 30
Juliana I.a Herbehereetakoa - Gilen Alexandro Herbehereetakoa
Bizitza
Jaiotza Soestdijk Palace1938ko urtarrilaren 31 (79 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntza Nederlandera
Familia
Aita Prince Bernhard of the Netherlands
Ama Juliana I.a Herbehereetakoa
Ezkontidea(k) Prince Claus of the Netherlands  (1966ko martxoak 10 -  2002ko urriak 6)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Orange-Nassau
Hezkuntza
Heziketa Leidengo Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Doctor of Juridical Sciencea
Hizkuntzak Nederlandera
Lanbidea
Lanbidea Estatuburua eta epailea
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Protestant Church in the Netherlandsa
Beatrix of the Netherlands Signature.svg

Beatriz I.a Herbehereetakoa (Beatrix Wilhelmina Armgard van Oranje-Nassau en Lippe-Biesterfeld), 1938ko urtarrilaren 31an jaioa. Herbehereetako printzesa, Orange-Nassauko printzesa, Lippe-Biesterfeldeko printzesa, Herbehereetako erregina 1980ko apirilaren 30etik 2013ko apirilaren 30era.

2013ko apirilaren 30etik Herbehereetako Printzesa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beatriz I.a Juliana I.a Herbehereetakoaren eta Bernardo Lippe-Biesterfeldekoaren alaba da. Sofia Wittelsbachekoaren ondorengo zuzena da.

Bigarren Mundu Gerran Erresuma Batura, lehenengo, eta Ottawara (Kanada), ondoren, erbesteratu zen bere amarekin, bere aita Londresen geratzen zen bitartean.

Zuzenbidea ikasi zuen Leidengo Unibertsitatean, eta 1961ean litzentziatu zen.

Ezkontza eta seme-alabak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Claus von Amsbergekin ezkondu zen 1966ko ekainaren 10ean Amsterdameko katedralean. Claus von Amsberg Hitlerzale izandakoa zenez, Herbehereetan ez zen begi onez ikusi ezkontza, eta batzuek Beatriz printzesak bere karguari uko egitea eskatzen zuten.

Bikoteak hiru seme-alaba izan dituzte:

Herbehereetako erregina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beatriz I.a Herbehereetakoa

1980ko apirilaren 30ean Juliana I.a Herbehereetakoak abdikatu zuen 32 urteko erregealdiaren ondoren, eta Beatriz izendatu zuten erregina egun horretan bertan Amsterdamen.

Beatrizek bere ezkontzari etekina ateratzen jakin du, hasierako eztabaida alde batera utziz. Bere senarraren jatorria erabili du bi herrialdeen arteko adiskidetzea bermatzeko. Eta arrazoi horregatik, 1996. urtean Karlomagno Saria eman zioten Akisgranen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Beatriz I.a Herbehereetakoa Aldatu lotura Wikidatan