Juliana I.a Herbehereetakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juliana I.a Herbehereetakoa
Koningin Juliana heeft op paleis Soestdijk B.M. Leito beëdigd als gouverneur van, Bestanddeelnr 923-6352 (crop).jpg
Herbehereetako errege

1948ko irailaren 4a - 1980ko apirilaren 30a
Gilemina I.a Herbehereetakoa - Beatriz I.a Herbehereetakoa
Bizitza
JaiotzaHaga1909ko apirilaren 30a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaBaarn2004ko martxoaren 20a (94 urte)
Hobiratze lekuaNieuwe Kerk Delft (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaDuke Henry of Mecklenburg-Schwerin
AmaGilemina I.a Herbehereetakoa
Ezkontidea(k)Bernardo Lippe-Biesterfeldekoa  (1937ko urtarrilaren 7a -  2004ko martxoaren 20a)
Seme-alabak
Familia
LeinuaOrange-Nassau leinua
Hezkuntza
HeziketaLeidengo Unibertsitatea
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Jasotako sariak
Graduaamiral
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaDutch Reformed Church (en) Itzuli

IMDB: nm0703072 Musicbrainz: 12941c5c-1087-4f03-94b8-9a1e5742c06a Find a Grave: 8547857 Edit the value on Wikidata

Juliana I.a Herbehereetakoa[1] (izen osoz Juliana Louise Emma Marie Wilhelmina van Oranje-Nassau) (1909ko apirilaren 30a - 2004ko martxoaren 20a), Herbehereetako erregina bere amak abdikatu zuenetik (1948), berak abdikatu zuen arte (1980).

Hagan jaioa, Henrike Vladimir printzearen (Mecklemburgo-Schweringo dukea), eta Gilemina I.a Herbehereetakoaren alaba zen. Aitaren aldetik Frederiko Frantzisko II.a Mecklemburgo-Schweringoaren eta Maria Karolina Schwarzburg-Rudolstaden iloba zen. Amaren aldetik, Gilen III.aren eta Emma Gilermina Waldeck-Pyrmontekoaren iloba zen. Juliana Herbehereetako printzesa izendatua izan zen jaio zenetik.

1937ko urtarrilaren 7an Bernardo Lippe-Biesterfeldekoarekin ezkondu zen, Hagako udaletxean, eta Baarneko jauregian kokatu ziren.

Lau alaba izan zituzten:

Bigarren Mundu Gerran Erresuma Batura, lehenengo, eta Ottawara (Kanada), ondoren, erbesteratu ziren Juliana eta bere familia.

1945ean Juliana printzesa bere familia guztiarekin elkartu zen holandar lurretan.

1948an Herbehereetako erregina izendatu zuten Amsterdamen.

1980an (71 urtekin) abdikatu zuen, eta bere alaba Beatriz izan zen bere oinordeko.

1990tik aurrera, Alzheimerren gaixotasunaren eraginez, agerpen publiko gutxi egin zituen, eta 2004an hil zen pneumonia baten ondorioz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]