Gisèle Halimi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gisèle Halimi
Gisele Halimi - Huma-2008 2.jpg
Diputatua

1981 - 1984
Jacques-Antoine Gau - Maurice Rival
Frantziako Nazio Biltzarreko kidea

Bizitza
Jaiotza Goleta1927ko uztailaren 27a (90 urte)
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta saiakeragilea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gatazka Aljeriako Independentzia Gerra

Gisèle Halimiarabieraz: جيزيل حليمي—, jaiotzatiko izen-deiturez Zeiza Gisèle Élise Taïeb (La Goulette, Tunisia, 1927ko uztailaren 27a) abokatua eta idazlea da. Tunisiar eta frantses hiritartasunak ditu. Epaiketa politikoetan nabarmendu da bereziki: Ameriketako Estatu Batuetako soldaduek Vietnamen eginiko krimenen aurka Russell Epaimahaiak (International War Crimes Tribunal) sortu zuen ikerketa-taldeko lehendakaria izan zen. Mehdi Ben Bella aljeriar politikaria defenditu zuen haren aurkako epaiketan eta, 1970ean, Burgosen ETAko militanteen aurka egin zen epaiketan izan zen, Giza Eskubideen Aldeko Nazioarteko Federazioaren ordezkari gisa. Auzi horretako gorabeherak azaltzen dituen liburua eman zuen argitara Parisen 1971n, Le Procès de Burgos (Burgosko auzia) izenburuarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gisèle Halimi Aldatu lotura Wikidatan