Edukira joan

Gabhla

Gola uhartea» orritik birbideratua)
Gabhla
Motauhartea
Geografia
Mapa
Koordenatuak55°05′30″N 8°22′00″W / 55.0917°N 8.3667°W / 55.0917; -8.3667
Irlandaren banaketa administratiboa Donegalgo konderria
Ur-gorputzaOzeano Atlantikoa

Gabhla (irlanderaz: Gabhla edo Oileán Ghabhla; ingelesez: Gola edo Gola Island) Irlandako ipar-mendebaldeko kostaldean dagoen uharte bat da.

Ulster probintziako Donegalgo konderrian kokatzen da. Gweedore udalerriko kostaldea eta portutik kilometro eskasera dago. Urte osoan bertako hondartzak eta badia ezkutuak bisitatzera turista ugari inguratu ohi dira.

1996. urtean ez zegoen populatua. 1960ko hamarkadaren erdialdera arte uhartean jendea bizi zen; baina Irlandako Errepublikako Gobernuak, mendebaldeko kostaldeko beste hainbat uharte txikitan bezala, uhartea hutsarazi eta uhartetarrak lur lehorrera ekarri zituen, uhartean izan zuten bizimodu gogorra errazteko asmoz.[erreferentzia behar] Gaur egun, uharteko etxebizitza gehienak erorita daude; hala ere, etxebizitza horietako batzuk oporraldietarako zaharberritu ziren, eta 2002. urteaz geroztik uharteak baditu giza biztanleak urtearen zatirik handienean.

Gabhlako biztanlerik ospetsuena Seán 'ac Fhionnlaoich irlanderazko idazlea izan zen. Bestalde, irlanderazko Báidín Fheilimí ("Féilimíen txalupatxoa") abestiak uharte hau Irlanda osoan ospetsu bilakatu du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]