Googoosh

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Googoosh
Googoosh by pinsdadd 07.jpg
Bizitza
Jaiotza Teheran1950eko maiatzaren 5a (69 urte)
Herrialdea  Iran
 Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza  (69 urte)
Familia
Aita Saber Atashin
Ezkontidea(k) Behrouz Vossoughi Itzuli  (1975 -  1976)
Masoud Kimiai Itzuli  (1991 -  2003)
Hezkuntza
Hizkuntzak persiera
italiera
Jarduerak
Jarduerak aktorea eta abeslaria
Izengoitia(k) Гугуш
Genero artistikoa popa
Persian pop music Itzuli
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Avang Music Itzuli
Caltex Records Itzuli
Taraneh Records Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Xiismoa
IMDb nm0329598
googoosh.com/
Googoosh, 2009an Malaysian egindako kontzertuan.

Googoosh (persieraz گوگوش) (jaiotzez Faegheh Atashin, persieraz فائقه آتشین‎) (Teheran, 1950eko maiatzaren 5a) abeslaria eta aktorea irandarra da. 1970. hamarkadan Persiako pop abeslari ikonikoa izan zen, baina Irango Iraultzak bere ibilbidea eten zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa eta arrakasta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Faegheh Atashin-en gurasoak Azerbaijanetik Pertsiara etorritako inmigranteak zituen. Googoosh izen armeniarra jarri nahi izan zioten baina gizon izena izanik ez zieten utzi eta horregatik Faegheh izena hartu zuen, hala ere ingurukoek Googoosh izena erabiltzen zuten, hortik bere izen artistikoa[1]. Bi urte zituela gurasoak banatu egin ziren. Aita aktorea eta akrobata zuen eta berarekin antzokiz antzoki ibiltzen zen. Hiru urte besterik ez zituela bera ere antzokira igo eta abesten hasi zen dirua biltzeko[1]. Aurreneko filmea hamar urterekin egi zuen Bim wa Omid, eta hurrengoa hamaika urte zituela, Fereshteh-ye Farâri.

1970 urtean aurreneko diskoa atera zuen, Do panjareh, eta berehala Pertsiako pop musikaren ikono bihurtu zen, urtero disko bat agitaratuz. Filmeak ere ugari egin zituen 1970. hamarkadan, batzuk oraindik ere Irango filme ikusienak dira. Mohammad Reza Pahlavi (Pertsiako Shah-a) eta familiaren aurrean ere hainbat alditan abestu zuen[2].

Iraultza eta debekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an Irango Iraultza gertatu zenean Googoosh Los Angelesen zegoen baina etxera itzultzea erabaki zuen[3]. Garaiko beste hainbat artista bezela gartzelaratua izan zen hilabetez eta kontzertuak ematea debekatu zioten, bai eta berak ekoizturiko material guztia suntsitu ere. Googoosh-ek hala ere Iranen bizitzen jarraitzea erabaki zuen[1].

Itzulera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi hamarkadaren ondoren 2000 urtean itzulera iragarri zuen nazioarteko bira zabala eginez. Irango politikan Muhammad Khatami presidenteak bultzarturiko aldaketak izan ziren eta artistei Iranen kantatzeko debekuarekin jarraitu arren atzerrian abesteko baimena eman zitzaien[4]. Googooshek aukera hau aprobetxatu eta Toronton (Kanada) hasi zuen kontzertu bira[5] eta Dubain bukatu. Dubain martxoaren 21 eta 24an izan zen, Irango urteberriarekin batera, eta milaka irandarrek Persiar golkoa guzutzatu zuten bera entzuteko[3]. Urte berean Googoosh: Iran's Daughter dokumentala estrenatu zen, Googooshen bizitza kontatzen zuena.

Hurrengo urteetan Irango mugetan jo izan zuen, Dubain berriz edo Irakeko Kurdistanen, eta milaka irandarrek zeharkatu izan zuten muga bera ikusteko. Londresko irandarrek duten telebista katean Googoosh Music Academy musika lehiaketa aurkeztu zuen hiru denboraldiz eta telebistako saio ikusiena izan zen.

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko uztailaren 22an Nazio Batuen Erakundearen aurrean protesta egin zuen beste hainbat irandar exiliaturekin batera, erahildako manifestariak gogoan zituela[6] eta Irango hauteskundeetan parte hartzeko asmoa azaldu zuen. 2014 urtean Behesht bideoklipa egin zuen Irango gay eta lesbianen alde, gartzelaratuak edo heriotza zigorrera kondenatuak izaten direla salatuz[7].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Do panjareh (1970)
  • Mordab (1971)
  • Kuh (1972)
  • Kavir (1973)
  • Hamsafar (1974)
  • Pol (1975)
  • Mano konjeşkayeh xune (1976)
  • Dar emtedadeh şab (1977)
  • Ageh bemuni (1978)
  • Zartoşt (2000)
  • Axarin xabar (2004)
  • Manifest (2005)
  • Şabe sepid (2008)
  • Hajme sabz (2010)
  • E'jaz (2012)
  • Akse Khosoosi (2015)

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bim wa Omid (1960)
  • Fereshteh-ye Farâri (1961)
  • Sheytoon-Bâlâ (1965)
  • Toloo (1970)
  • Panjareh (1970)
  • Bitâ (1972)
  • Nâzanin (1976)
  • Dar emtedâd-e Shab (1978)
  • Hamsafar (?)
  • Mâh-e Asal (?)
  • Ehsâs-e Dâgh (?)
  • Shab-e Gharibân (?)
  • Seh Divâneh (?)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c «Iran Chamber Society: Iranian Music: Googoosh» www.iranchamber.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  2. «When Giants Meet: The Queen of Persian Pop greets the Shahbanou of Iran in NY Live Concert» www.payvand.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  3. a b (Ingelesez) Moaveni, Azadeh (2001-03-23) «Don't Cry for Me, Iran» Time ISSN 0040-781X . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  4. «When Giants Meet: The Queen of Persian Pop greets the Shahbanou of Iran in NY Live Concert» www.payvand.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  5. (Ingelesez) Jul 31, CBC News · Posted:; November 11, 2000 12:17 AM ET | Last Updated:; 2000 «Iranian music superstar makes comeback in Toronto | CBC News» CBC . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  6. (Ingelesez) MacFarquhar, Neil (2009-07-22) «Ganji and Googoosh Lead Iranian Exiles in Rally at U.N.» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
  7. (Ingelesez) «Googoosh sings out in support of Iran's gays and lesbians» euronews 2014-03-05 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Googoosh Aldatu lotura Wikidatan