Edukira joan

Grand-Place

Koordenatuak: 50°50′48″N 4°21′09″E / 50.8467°N 4.3525°E / 50.8467; 4.3525
Wikipedia, Entziklopedia askea
Grand-Place, Brusela1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Fitxategi:Grand-place brussels WQ3.jpg

Grand-Place, ezkerraldean udaletxea duena

Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 857
Kokalekua  Belgika
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Koordenatuak 50°50′48″N 4°21′09″E / 50.8467°N 4.3525°E / 50.8467; 4.3525
Izen ematea 1998 (XXII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Grand-Place (frantsesez ɡʁɑ̃ plas ahoskatua) edo Grote Markt (nederlanderaz ɣro.tə mɑrkt ahoskatua), euskaraz "Plaza Nagusia", Bruselako enparantza nagusia da. Gremioen eraikinez, udaletxeaz eta okinen etxeaz (frantsesez: Maison du Roi; nederlanderaz: Broodhuis) inguraturik, hiriko turismo-gune nagusia da. 68 metroko zabalera eta 110 metroko luzera ditu. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.[1]

XI mendean sortu zen merkatu batean du jatorria. 1174 urtean forum inferius (beheko merkatua)[2] aipatzen da Senne ibaia nabigagarria izaten hasten den puntuan. Itsasontziek ekarritako gaiak lehorreratzen ziren portuan merkatal auzo bat sortu zen. XIII mendean enparantza eta Steenweg kalearen artean hiru erkatu eraiki ziren, bata Grande Boucherie (harategi handia), beste bat okinen merkatua eta hirugarrena oihalena. Brabanteko dukea zen hiruren jabea baina XIV mendean diru arazoak izan zituen eta gutxinaka Bruselako Kontseiluak bereganatu zituen.

1362 urtean Bruselak oihalen merkatu handi bat eraiki zuen plazaren beste aldean, hura baitzen hiriko industria nagusia. Honen ondoren eraikin berriak altxatu ziren enparantzaren inguruan. 1401 eta 1455 artean Bruselako udaletxea eraiki zen hiritarren boterea berretsiz[2]. Udaletxearen parean dukeak eraikitako okinen merkatua zegoen, gerora "Erregearen etxea" izena hartuko zuena eta 1406 urtetik aurrera merkatal izaera galdu eta printzeen harrera etxe bihrutu zena. Enparantza inguratuz hiriko merkatari aberatsen etxeak eraikiz joan ziren, hasieran egurrezkoak eta XVII mendetik aurrera harriz berreraiki zirenak.

1695eko bonbaketan enparantza ia erabat suntsitu zen[2] baina urte gutxitan berreraikia izan zen. Hurrengo bi mendetan hainbat aldaketa jasan zituen, gehienetan matxinadek sutsiketak eragin zituztelako[2]. 1856 urtean Leopoldo I.a Belgikakoaren omenezko iturri monumentala eraiki zen enparantzaren erdian baina 1860an beste iturri batek ordezkatu zuen. Iturri berrian Lamoral eta Horns kondeen estatuak zeuden, biak ere toki horretan bertan exekutatuak izan zirenak. XIX mendearen amaieran musika kiosko gisa erabili zen.

Lehen Mundu Gerran alemaniarrek okupatu eta Bruselako udaletxeak ospitale funtzioa izan zuen eta enparantza militar zaurituez gainezka egon ohi zen[3]. Merkatuaren plaza handiak merkatu izaera mantendu zuen 1959 arte.

2010 urtean Europako enparantza politenaren saria irabazi zuen.

Bruselako enparantzaren planoa. Hôtel de Ville "udaletxea" da eta Maison du roi "Erregearen etxea".
  • 1 zenbakia: Espainiako erregearen etxea
  • 2 eta 3 zenbakiak: La Brouette - Den Cruywagen ("orgatxoa"), esne saltzaileen gremioari zegokion. Gaur egun garagardotegia da.
  • 4 zenbakia: Le Sac - Den Sack ("zakua"). Tonelero eta arotzen gremioari zegokion.
  • 5 zenbakia: La Louve-De Wolf ("otsemea"). Arkularien gremioari zegokion.
  • 6 zenbakia: Le Cornet - Den Horen ("adarra"). Bankarien gremioari zegokion. Aurrealdeak itsasontzi baten txoparen antza du.
  • 7 zenbakia: Le Renard - De Vos ("azeria"). Mertzerien gremioari zegokion.
  • Bruselako udaletxea: Alde zaharrena 1402 eta 1420 artean eraiki zuten Jacob van Thienenen agindupean. Bost urte geroago Karlos Ausarta Borgoinako dukeak hala aginduta, bigarren zatia eraikitzeri ekin eta 1444an amaitu zuten. Estilo gotikoan eraikitako dorreak 96 metrotako garaiera du. Eraikina asimetrikoa da, dorrea ez baitago erdian, ezkerraldean 12 arku ditu eta eskuinaldean zazpi baino ez.
  • 8 zenbakia: L'Etoile - De Sterre ("izarra")
  • 9 zenbakia: Le Cygne - De Zwan ("beltxarga"). Bertan fundatu zen Belgikako alderdi komunista, 1885ean.
  • 10 zenbakia: L'Arbre d'Or - Den Gulden Boom ("urrezko zuhaitza"). Garagardogileen gremioari zegokion.
  • 11 zenbakia: La Rose - De Roose ("arrosa")
  • 12 zenbakia: Tabor mendia
  • 13-tik 19-rako zenbakiak: Brabanteko dukearen etxea.
  • 20 zenbakia: Le Cerf - De Hert ("oreina"). Van den Eynde arkitektuaren etxea.
  • 21 eta 22 zenbakiak: Joseph & Anne. Gaur egun Godiva txokolategia.
  • 24 eta 25 zenbakiak: La Chaloup d'or - Den Gulden Boot ("urrezko txalupa")
  • 26 eta 27 zenbakiak: Margolarien gremioari zegozkion. Victor Hugo idazle frantsesa bertan bizi izan zen.
  • 28 zenbakia: Brabanteko armen gelatxoa.
  • 29-33 zenbakiak: Erregearen etxea. XII mendean egurrezko etxea zen eta XV mendean harrizko bat eraiki zen haren lekuan. 1695eko bonbaketan suntsitua izan zen eta 1873 urtean estilo neogotikoan berreraiki zen. Gaur egun Bruselako museoa dago bertan.
  • 34 zenbakia: Le Heaume-Den Helm ("kasketa")
  • 35 zenbakia: Le Paon-Den Pauw ("pauma")
  • 36 eta 37 zenbakiak: Le Petit Renard-Den Eycke ("azeri txikia")
  • 38 zenbakia: Santa Barbara
  • 39 zenbakia: L'Ane-Den Anzel ("astoa")

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. bruNET. (2007-5-17). La Grande-Place de Bruxelles. .
  2. a b c d [http://www.ilotsacre.be/site/en/curiosities/grand_place-brussels.htm «GRAND PLACE Brussels : History of the Grand Place of Brussels, guild houses, photos of the Grand Place, virtual visit, webcam, Town Hall, King's House»] www.ilotsacre.be (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).
  3. Occupation of Brussels on 20 August 1914 - City of Brussels. 2016-09-17 (Noiz kontsultatua: 2018-09-17).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]