Gregorio Salvador Caja

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gregorio Salvador Caja
katedradun

Bizitza
Jaiotza Cúllar1927ko uztailaren  11 (92 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Granadako Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Isabel de Torres Ramírez Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Manuel Alvar
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, unibertsitateko irakaslea, idazlea, kazetaria, literatura-kritikaria, filologoa eta dialectologista Itzuli
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
La Lagunako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Granadako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Academia de Buenas Letras de Granada Itzuli
Academia Nacional de Letras Itzuli
Academia Chilena de la Lengua Itzuli
Academia Argentina de Letras Itzuli
Academia Estadounidense de la Lengua Itzuli
Academia Colombiana de la Lengua Itzuli
Academia Nicaragüense de la Lengua Itzuli

Gregorio Salvador Caja (Cullar-Baza, Granada, Espainia, 1927ko uztailaren 11 -) espainiar lexikologoa eta dialektologoa da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia eta Letrak ikasi zituen Granadako Unibertsitatean, eta Filologia Erromanikoa izan zuen espezialitatea. 1953an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean lortu zuen doktoregoa.

1950-1960 urte-bitartean Atlas Lingüístico y Etnográfico de Andalucía laneko sei liburukiak egiten aritu zen Manuel Alvarrekin batera. 1959an Espainiako Hizkuntza eta Literatura katedra lortu zuen, eta irakasle aritu zen 1961-1966 urte-bitartean Algecirasko, Cartagenako eta Astorgako institutuetan. 1966an, Tenerifeko La Lagunako Unibertsitateko Espainiar Hizkuntzaren Gramatika Historikoko katedra lortu zuen. 1967an, Unibertsitate horretako Filosofia eta Letretako Fakultateko dekano hautatu zuten, eta kargu horretan aritu zen 1973 arte. Hiri horretako Letretako Fakultatearen baitan Semantika Estrukturaleko Eskola sortu zuen. Marylandeko eta Mexikoko unibertsitateetako irakasle gonbidatua izan da, halaber. 1975ean Granadako Unibertsitateko Letretako Fakultatera joan zen, eta 1979an Madrilgo Unibertsitate Autonomora.

Hainbat lan egin ditu Leongo, Kanariar Uharteetako, Mexikoko eta abarretako hizketa-moduari buruzkoak. Analisi-metodo gisa Kopenhageko Zirkuluko teoria linguistiko-estrukturalak erabili ditu, eta horietan oinarrituta literatura-ikerketak argitaratu ditu, García Lorca, Blas de Otero, Miguel Hernández, Antonio Machado eta Juan Ramón Jiménezen lanen inguruan. 1986an, Real Academia Españolako kide hautatu zuten.

Hainbat liburu idatzi ditu; besteak beste, Semántica y Lexicología del Español (Espainieraren semantika eta lexikologia) eta Estudios dialectológicos (Ikerketa dialektologikoak). 1987an, Aldizkari Artikuluetako Sari Nazionala eman zioten «La mujer cantada» artikuluarengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]