Gràcia pasealekua
Gràcia pasealekua | |
---|---|
Geografia | |
Lurraldea | Bartzelona, Dreta de l'Eixample eta Vila de Gràcia |
Ezaugarriak | |
Loturak | Ronda de Sant Pere, Barcelona (en) Carrer del Rosselló (en) carrer de Provença Plaça del Cinc d'Oros (en) Katalunia plaza Carrer de Casp (en) Carrer de Mallorca (en) Carrer d'Aragó, Barcelona (en) Gran Via de les Corts Catalanes Carrer de València (en) carrer de la Diputació Carrer del Consell de Cent (en) Carrer Gran de Gràcia (en) |
Historia | |
Irekiera | 1827 |
Gràcia pasealekua (ofizialki eta katalanaz Passeig de Gràcia) Kataluniako Bartzelona hiriburuko etorbide nagusienetako bat da. Etorbidea hiriaren erdigunean kokatuta dago, Eixample barrutiko Dreta de l'Eixample auzoan, eta bere hegoaldean dagoen Katalunia enparantza iparraldean dagoen Gràcia kale nagusiarekin lotzen du. 1827an izan zen eraikia.
Pasealekua arkitektura modernistaren erakusleku bikaina da, bertan Antoni Gaudí eta Lluís Domènech i Montanerren eraikinak ikusgai daude, haietako asko Gizateriaren Ondare gisa izendatuak. Pasealekuko Olano Etxean izan zen Eusko Jaurlaritzaren lehen erbesteko egoitza Espainiako Gerra Zibilean, Bizkaia matxinoen menpe erori ondoren (1937ko ekaina).
Bertaratzeko Gràcia pasealekua (2,3,4, lineak) eta Diagonal-Provença (3 eta 5 lineak) metro geltokiak daude. ADIFen geltoki bat ere bada, baita hainbat autobus geltoki ere.
Etxebizitza alokairuari dagokionez, 2008. urtean Kataluniako kalerik garestiena zen; bestalde, etorbide honetan hiriko denda garesti eta esklusibo gehienak ere hemen bertan topa daitezke.
Eraikin interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Batlló Etxea
- Amatller Etxea
- Milà Etxea
- Lleó Morera Etxea
- Fuster Etxea
- Bartzelonako Burtsa
- Robert jauregia