Guadalajara (Espainia)
Guadalajara[1] Espainiako izen bereko probintziako hiriburua da. Iberiarrek sortu zuten, eta Arriaca izena eman zioten (ibai harritsua adierazten duela esan ohi da, euskarazko Arriaga oinarri hartuta). Henares ibaiak gurutzatzen du hiria.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guadalajarak honako udalerri mugakideak ditu: Fontanar eta Marchamalo ipar-mendebaldean, Cabanillas del Campo mendebaldean, Alovera hego-mendebaldean, Chiloeches, Pozo de Guadalajara, Pioz eta Loranca de Tajuña hegoaldean, Horche, Yebes, Valdarachas eta Aranzueque hego-ekialdean, Centenera eta Lupiana hegoaldean, Torija eta Aldeanueva de Guadalajara ipar-ekialdean, eta Tórtola de Henares iparraldean.
Garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errepideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guadalajarako errepide nagusiak honakoak dira:
Identifikatzailea | Ibilbidea |
---|---|
A-2 | Madril - Guadalajara - Zaragoza - Lleida - Bartzelona - Girona - Frantzia |
R-2 | Madril - Guadalajara, ordainsariduna. |
N-320 | Venturada (Madril) - Albacete Cuencatik |
Trenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Renfe Operadorak bi tren geltoki ditu Guadalajarako hirian:
1. Renfe Aldirikoak
Madrilgo Aldirikoen C-2 linea Guadalajarako tren geltokitik pasatzen da.
2. Guadalajara-Yebes (AVE)
AVE abiadura handiko trena Guadalajaran ere gelditzen da. Honako ibilbidea du: Madril - Guadalajara - Calatayud - Zaragoza - Lleida - Tarragona - Bartzelona - Frantzia
Autobusak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]TRAPSA autobus konpainiak kudeatzen ditu inguruko autobusak.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Guadalajara (1971 - 2000)) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.2 | 10.3 | 13.3 | 14.7 | 18.9 | 24.1 | 28.7 | 28.5 | 24.0 | 17.6 | 12.0 | 8.8 | 17.4 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.4 | 3.8 | 5.8 | 7.8 | 11.8 | 16.1 | 19.5 | 19.4 | 15.5 | 10.5 | 5.8 | 3.4 | 10.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -3.5 | -2.7 | -1.6 | 1.0 | 4.7 | 8.1 | 10.3 | 10.3 | 7.1 | 3.4 | -0.5 | -2.0 | 2.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 31 | 31 | 31 | 54 | 74 | 51 | 29 | 29 | 44 | 46 | 39 | 41 | 500 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 6 | 9 | 10 | 7 | 4 | 4 | 5 | 7 | 6 | 8 | 78 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 4 | 4 | 3 | 3 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 2 | 3 | 19 |
Eguzki orduak | 137 | 150 | 196 | 186 | 219 | 270 | 328 | 307 | 228 | 178 | 136 | 112 | 2440 |
Iturria: [2] |
Monumentuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alcazar Real
- Harresien aztarnak
- San Francisco gotorlekua
- Infantadoren jauregia
- Antonio de Mendozaren jauregia
- Cotillaren jauregia
- Vega del Pozo kondesaren jauregia
- Santa María konkatedrala
- Jakue Nagusiaren eliza
- San Gil eliza
- San Gines eliza
- San Frantzizko komentua
Komunikabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prentsa idatzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Tribuna de Guadalajara
- Noticias de Guadalajara
- Nueva Alcarria
- Guadalajara Dos Mil
- El Día de Guadalajara
- Henares al día
- La Crónica de Guadalajara
- El Decano de Guadalajara
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irratia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- SER Guadalajara
- Onda Cero Guadalajara
- Radio Nacional de España
- Punto Radio Guadalajara
- COPE Guadalajara
- Radio Castilla-La Mancha
- Radio Marca Guadalajara
- Radio Arrebato
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Livorno (Italia)
- Roanne (Frantzia)
- Parma (Italia)
- Guadalajara (Mexiko)
- Nitra (Eslovakia)
- Nuneaton & Bedworth (Erresuma Batua)
- Buga (Kolonbia)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Guadalajarako udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz) Guadalajara Interaktiboa