Gurutzi Arregi Azpeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gurutzi Arregi Azpeitia
Bizitza
Jaiotza Lemoa1936ko azaroaren 12a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza euskara
gaztelania
Heriotza 2020ko maiatzaren 6a (83 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak etnografoa eta unibertsitateko irakaslea

Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa, 1936ko azaroaren 12a - 2020ko maiatzaren 6a) bizkaitar etnografoa izan zen.[1] Etniker eta Labayru erakundeetan lan egin zuen (hasieratik, sortzaileen taldeekoa izan baitzen); eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatu zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemoan jaioa, txikitatik Durangon bizi izan.[2]

Hezkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika eta Gizarte Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. Función de la ermita en la vecindad tradicional de Bizkaia doktore-tesia aurkeztu zuen Unibertsitate horretan bertan.[3][4]

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1972-1985 bitartean Jose Migel Barandiaranekin lan egin zuen. 1973tik Etniker proiektuan lan egin zuen Euskal Herriko material etnografikoen bilketa sistematikoa eginez.[5][6] Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatu zuen, EAEko eta Nafarroako Gobernuen laguntzaz.

Eskoriatzako Irakasle Eskolan Kultura Antropologiako ikastaroak eman zituen 1982tik 1984ra[7]. Bilboko Labayru Institutuko Etnografia Saileko zuzendaria izan zen, eta Bilboko Arkeologia, Etnografia eta Historia Museoa kudeatzen duen Patronatuko kide 1981-1989 bitartean. Eusko Ikaskuntzako idazkariorde izan zen (1979-1984), Antropologia-Etnografia Saileko lehendakari (1979-1986), eta idazkari-kudeatzaile (1982-1990).[8]

Herrigintzan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismo osteko Durangoko lehenengo udalbatzan zinegotzia izan zen Arregi. Durangoko Arte eta Historia Museoaren bultzatzailea ere izan zen. Halaber, Gerediaga Elkarteko lehenengo bazkideetakoa. Ondoren, idazkari kargua hartu zuen elkartean. Beste hainbat kultur mugimendutan ere parte hartu zuen, Durangoko Kurutziaga ikastolaren sorreran esate baterako.[7] [9] 

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ermitas de Bizkaia (1987)
  • Alimentación Doméstica (1991)
  • Juegos Infantiles (1993), Ritos Funerarios (1995)
  • Ritos del Nacimiento al Matrimonio (1997)
  • Origen y significación de las ermitas de Bizkaia(1999)
  • Ganadería y Pastoreo en Vasconia (2000)
  • Medicina Popular (2004)
  • Casa y Familia.[10]
  • Inmemoriam de nuestro maestro don José Miguel de Barandiarán argitaratu zuen, Jose Migel Barandiaran antropologoari bere heriotzaren karietara egindako omenaldia.[11]

Sariak eta aitorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2004an, Durangoko Udalak Aukera Berdintasunerako saria eman zion, garai goiztiarrean emakumeak ardura-postuak lortzeko egin zituen ahaleginengatik.
  • 2012 Labayru Fundazioak Ohorezko Kideen artean sartu zuen.
  • 2015 Bilboko elizbarrutiko Ondare Artistikoaren aipamena saria eman zitzaion "Bilboko elizbarrutiko ondare material eta immaterialaren bilketa eta berreskuratze lanari eta ondare artistiko eta kulturalaren zabalkundeari egindako ekarpenagatik"[12]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko maiatzaren 6an hil zen Gurutzi.[7] Labayruko kideek agur sentituak dedikatu zizkioten, tartean Adolfo Arejita fundazioko zuzendariak[13]:

« Beragaitik izan ez balitz, Labayru (lehen Ikastegia, orain Fundazioa) ez zan heldu dan puntura ailegauko. Helmuga non egoan jakin eta haraino ailegetan ahalegin guztiak egin. Erakundea, formaltasunen gainetik, edukiz hornitzen bultz egin. »
Adolfo Arejita

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Gurutzi Arregi Azpeitia. Etnografiaz maiteminduta» Bizkaiko Hitza 2020-05-08 . Noiz kontsultatua: 2020-05-10.
  2. «Gurutzi Arregi hil da, Bizkaiko ondare immateriala jaso zuen etnografoa» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-05-17.
  3. (Gaztelaniaz) «Arregi Azpeitia, Gurutzi - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  4. «Elkarrizketa: Gurutzi Arregi» www.euskonews.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  5. «Guía de Comunicación Abierta: Gurutzi Arregi Azpeitia» gida.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  6. (Gaztelaniaz) «Etniker Bizkaia» Etniker Euskalerria . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  7. a b c «Gurutzi Arregi etnografo durangarra hil da - Durango» Anboto.org . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  8. dotb.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  9. «Gurutzi Arregi etnografo durangarra goizaldean hil da» durangon.com 2020-05-06 . Noiz kontsultatua: 2020-05-11.
  10. (Ingelesez) «"Casa y familia", séptima contribución del ‘Atlas Etnográfico de Vasconia'» www.unav.edu . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  11. (Gaztelaniaz) «Inmemoriam de nuestro maestro don José Miguel de Barandiarán» www.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  12. (Gaztelaniaz) «Gurutzi Arregi, premiada» Labayru Fundazioa . Noiz kontsultatua: 2020-05-06.
  13. «GURUTZI ARREGI, gugaz betiko» Labayru Fundazioa 2020-05-08 . Noiz kontsultatua: 2020-05-17.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]