Haruki Murakami
Haruki Murakami (japonieraz: 村上 春樹 Murakami Haruki , Kyoto, 1949ko urtarrilaren 12a) japoniar idazle ospetsua da. Tokioko Waseda Unibertsitatean greziar tragedia ikasi ondoren, jazz klub baten zuzendaria izan zen eta gerora lau urte pasatu zituen Princetonen irakasle. 1995ean, Kobeko lurrikararen eta Tokioko metroko atentatuaren ondoren, Japoniara itzultzea erabaki zuen.
Haren lehen liburuaz —Entzun haizearen kanta (1979)— Gunzo saria irabazi zuen; beste liburu famatuak hauek dira: Mekanismodun txoriaren kronikak, Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean, Lurrikararen ondoren, Sputnik-en maitaleak, Munduaren amaiera (Sekai no owari to hâdo boirudo wandârando) (1985) eta Ezinezkoaren balada.
Kafka itsasertzean liburuak ospe izugarria eman dio. Literaturako pertsona garrantzitsuenetako bat hartzen da eta 2007an Liejako unibertsitateak (Valonia) honoris causa titulua eskaini zion.
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eleberriak[1]:
- 1979: Entzun haizearen kanta (風の歌を聴け)[2] [3].
- 1980: 1973ko flipperra' (1973年のピンボール)[4].
- 1982: Basardi ehiza (羊をめぐる冒険)[5]
- 1985: Munduaren amaiera (世界の終わりとハードボイルド・ワンダーランド)[6].
- 1987: Ezinekoaren balada (ノルウェイの森)[7].
- 1988: Dantza, dantza, dantza (ダンス・ダンス・ダンス)[8].
- 1992: Mugaren hegoaldean, eguzkiaren mendebaldean (国境の南、太陽の西)
- 1992-1995: Mekanismodun txoriaren kronikak (ねじまき鳥クロニクル)[9].
- 1999: Sputnik-en maitaleak (スプートニクの恋人)
- 2002: Kafka itsasertzean] (海辺のカフカ}})[10].
- 2004: Gauaren sakonean (アフターダーク)
- 2009: 1Q84
Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2009: Gauaren sakonean (Erein argitaletxea), Ibon Uribarri Zenekorta.
- 2019: Samsa maiteminez (Armiarma.eus), Ekaitz Sirvent Auzmendi.[11]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskarazko izenburuak argigarri gisa eman dira, ez baitago euskarazko bertsiorik, Gauaren sakonean izan ezik.
- ↑ Arratoiaren trilogiaren lehen eleberria
- ↑ Gunzo saria
- ↑ Arratoiaren trilogiaren bigarren eleberria
- ↑ Arratoiaren trilogiaren hirugarren eleberria
- ↑ Tanizaki saria
- ↑ Murakamiren lehen arrakasta, handiena, 2009 arte 9,27 milioi ale saldu ditu.
- ↑ Basardi ehiza eleberriaren jarraipena
- ↑ Yomiuri saria
- ↑ World Fantasy saria 2006
- ↑ «SAMSA MAITEMINEZ - Haruki Murakami» ekarriak.armiarma.eus Noiz kontsultatua: 2020-09-04.
Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Haruki Murakami ![]() |
![]() |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Haruki Murakami |