Marco van Basten
Marco van Basten | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marcel van Basten |
Jaiotza | Utrecht (en) , 1964ko urriaren 31 (60 urte) |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Jarduerak | |
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Pisua | 80 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marco van Basten (Utrecht, Herbehereak, 1964ko urriaren 31 -) futbol entrenatzaile eta jokalari ohi herbeheretarra da. 1990 aurreko eta ondoko urteetako erdiko aurrelari onenetako bat izan zen.
1988ko Europako Futbol Txapelketan txapelduna izan zen Herbehereetako futbol selekzio nazionalarekin. Halaber, "Europako futbolaririk onena" izendatu zuten 1988, 1989 eta 1992an eta "Munduko futbolaririk onena" azken urte hartan bertan.
Halaber, UEFAko Txapeldunen Liga 1989 eta 1990ean eta Serie A hiru aldiz (1988, '92 eta '93) irabazi zituen AC Milanekin. Bere herrialdean, Eredivisie 3 aldiz (1982, '83 eta '85) irabazi zuen eta liga horretan 4 aldiz izan zen golegilerik hoberena (1984-87), beti ere Ajaxekin.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hamasei urte zituela egin zuen debuta, Amsterdameko Ajax futbol taldean. Talde horrekin Europako Errekopa irabazi zuen 1987an, Holandako Liga hiru aldiz (1982, 1983, 1985), eta Herbehereetako Kopa beste hainbatetan.
Holandako Ligan gol gehien sartu zituen futbolaria izan zen hiru aldiz.
Holandako selekzioarekin, 1983-1993 bitarteko urteetan, 24 gol sartu zituen. Gol horietako bati esker, Sobietar Batasunari sartua, Europako selekzio arteko txapelketa irababazi zuen Holandak, 1988an.
1987an Italiako Milan futbol taldean hasi zen jokatzen eta talde horrekin jokatu zituen urterik onenak, Ruud Gullit eta Frank Rijkaard holandarrekin eta Franco Baresi eta Paolo Maldini italiarrekin batera. Milanekin Europako bi Kopa irabazi zituen (1989, 1990), Kontinente Arteko Kopa bi (1989, 1990), Europako Superkopa bi (1990, 1991), Italiako hiru Liga (1988, 1992, 1993).
1986an Urrezko Bota lortu zuen (France Football aldizkariak Europako ligetako golegile nagusiari ematen dion saria), eta hiru aldiz (1988, 1989, 1992) irabazi zuen Urrezko Baloia (aldizkari horrek berak europar jokalari onenari ematen dion saria).
Orkatileko zauri kroniko batengatik utzi behar izan zion jokatzeari.
Jokalariaren ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1982–1987 Ajax Amsterdam 133 p (128 g)
- 1987–1993 AC Milan 147 (90)
Guztira: 280 partida (218 gol)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Marco van Basten |
- (Ingelesez) Marco van Bastenen webgunea