Hezkuntza informal
Hezkuntza informala heziketa instituzio tradizionaletik kanpo jasotzen den hezkuntza orori deritzo. Kontzeptu hau hezkuntza alternatibori egiten dio erreferentzia:
- Deseskolatzea[1] eta etxeko eskolatzea[2] (modu natural eta espontaneo batean ikasiz) esperimentu pertsonalen, araututako joko edo joko informalen, ekintza familiar eta hezkuntza familiarraren,[3] tutoreekin ekintzen, kirol jardueren, afizioen, bidaien, irakurketen, elkarrekintza sozialen eta hautazko ikastaroen bidez.[4]
- Autodidaktikoa (autoirakaskuntza, bere kabuzko ikasketak).
- Gazte-lana (gaztaroko enplegua).[5][6]
Hezitzaile informalak (ordainduak edo ez) talde eta gizabanako desberdin askorekin lan egiten dute, plan sozialen eta komunitarioen zein instituzio publiko, fundazio, ongintza elkarteen… bitartez[7]. Hezkuntza informala komunikabide masiboaren bidez ematen da (telebista, irratia, zinea, aldizkariak, egunkariak, Internet)[8] eta baita beste bide batzuetatik ere (zoologikoak, museoak, liburutegiak, gizarte-zentro, ludotekak, eskolaz kanpoko ekintzak).
Hezkuntza formala, ez formala eta informala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hezkuntza politikaren[9] eremuan ikasketa (edo hezkuntza) formala, informala eta ez formala bereizten dira. Hauen arteko desberdintasunak eta bereziki azkeneko biena (informala eta ez formala), ez da beti argia eta nahasteak sortzen ditu baina bereizketaren jatorriraino atzera jotzen badugu, hobetu ulertu daiteke kontua.
60. hamarkadaren bukaeran nazioarteko harremanetan heziketaren krisi batez hitz egiten hasi zen, herrialde askok haien hezkuntza sistema tradizionala (hezkuntza formala) hobetzeko zituzten arazo ekonomiko eta politikoei erreferentzia eginez. Sistema tradizionala ez zela munduan ematen ari ziren eskualde askotako aldaketa sozio-ekonomiko azkarretara egokitzen uste zen. 60. hamarkadaren hasieran garapenaren nazioarteko erakunde desberdinak hezkuntza formala, ez formala eta informalean desberdintzen asi ziren, kategorizazio berria, hezkuntzaren auzian existitzen ziren beste batzuei gehitzen zitzaiona.
Definizio klasikoen arabera, hezkuntza formala eskolak, ikastetxeek eta prestakuntza erakundeek (lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta goi hezkuntza) ematen dutena da, berriz, hezkuntza ez formala gizarte zibila eta komunitatearen erakundeekin lotzen da eta azkenik, hezkuntza informala, beste guztia barne hartzen duenari deritzo (lagunekin, familiarekin, lankideekin, lider eta tutoreekin interakzioa; autoikaskuntza, sozializazioa; jokoak; etab). Praktikan, kategoriak asko nahasten dira, batez ere hezkuntza ez formala eta informala. Lehenengoa prozesu hezitzaile instituzionalizatu eta taldekoa izateagatik bereizgarri da, ostera, bigarrena ez da prozesu hezitzaile informala ezta formala ere. Hiru alderdiko bereizketa hau kontzeptu berri batekin erlazionatzen hasiko da: etengabeko ikasketa edo bizitza osoko ikasketa. [10]
Hezkuntza informala ohiko ez den heziketa prozesuak garatzeko aukera alternatibo bat da eta zenbait kasutan eraginkorragoak, hezkuntza formal eta ez formalean baimenduta ez dauden erraminta desberdinak eskaintzen baititu.
Hezkuntza informala hainbat esparruetan trebetasunak garatzeko, praktika teoria baina gehiago behar denetan hain zuzen ere, esker onekoa izan da sukaldaritzan eta informatikan beste batzuen artean.
Ezaugarriak[11]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hezkuntza informalak hainbat egoera planteatzen ditu non gizabanakoak esploratu eta ikasiz, esperientzia gehitzen dute, aldaketak gauzatuz.
- Denok ikasteko aukera daukaten ingurune bat eskaintzen du nun denak batera ikasi dezakete, bata bestetik.
- Ikasketa hainbat modutan burutu daiteke.
- Alderdi sozialean eta ikasketa kolaboratiboaren garrantzian zentratzen da.
- Ikasleei jasotzen dituzten erramintak haien ikasketa prozesuetarako egokienak dira.
- Eskola eta egunerokotasuneko bizitza harremanetan jartzen du.
- Hezkuntzari dagokionez erabakiak hartzeko aukera ematen dio.
- Ikasleak ikasgaia nola jaso erabakitzen du.
- Egunerokotasun eta etorkizunerako erabilgarria da.
- Elkarrizketa eta elkar eraginean oinarritzen da.
Abantailak eta desabantailak[12]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Modu naturalean gauzatzen da, ez du programazio edo jarraipenik behar, beraz gizabanakoan inplizitua dago.
- Ez da beharrezkoa metodikoki gainbegiratua egotea.
- Komunikazio eta elkarbizitza gaitasun sozialak garatzen dituzte, kolaborazio eta laguntasuna bultzatuz.
- Nagusiki familian ematen da. Belaunaldi berriei nortasuna eta ohiturak transmititzen zaizkio. Modu honetan gurasoak izaeran eragina dute.
- Teknologia berriak gure egunerokotasunean dauzkagu: ordenagailuak, telebistak, mugikorrak etab. eta hauek gizabanakoaren kultura eta ezagutza osatzen laguntzen diete.
- Gizabanako bakoitza bere formakuntza prozesuaren zati aktiboa da eta honek erantzukizuna ematen dio.
Desabantailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ezin dira haien influentziak eta hauen efektuak kontrolatu.
- Eskolan transmititzen eta lantzen diren balio moralen aurka egon daiteke.
- Haien kabuz erabakiak hartuko dituztela uste da. Halaber, hutsune hezigarriak egon daiteke, hau da, zenbait egoeretan espero den bezala ez erantzutea, modu desberdin batean jokatuz.
- Komunikabideak ezin dira kontrolatuak izan eta askotan igortzen dituzten mezuak heziketa informalaren kontra doaz.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laura Mascaró Rotger, Enseñar a pescar: educando en casa, Ediciones Lulú, España (2011), ISBN 5-800062-929050.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mascaró, Laura. (2008-03-09). «Enseñar a pescar (Educando en casa): "Unschooling: qué es y qué no es" (en español)» Enseñar a pescar (Educando en casa) (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ Legalidad del homeschooling en España: Seminario online, sitio digital 'Homeschooling - Libertad Educativa'.
- ↑ 1352b. (2011-05-26). Familia y educacion familiar. (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los cursos electivos» El Mundo y su Historia 2012-03-22 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Empleo juvenil (Empleo juvenil)» www.ilo.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Inicio - Ministerio de Trabajo» www.mtss.gub.uy (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ YMCA George Williams College handbook (1998:4)
- ↑ (Ingelesez) Falk, John Howard. (2001). Free-choice Science Education: How We Learn Science Outside of School. Teachers College Press ISBN 9780807740644. (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ Manu Heredia. (2010-05-06). Definiciones de política educativa. (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ Portal de educación de adultos, España.
- ↑ Brown, John Seely; Collins, Allan; Duguid, Paul. (1989). «Situated Cognition and the Culture of Learning» Educational Researcher 18 (1): 32–42. doi: . (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cosas de Educación » Ventajas y Desventajas de la Educación InformalCosas de Educación» Cosas de Educación (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).