Hildegarda Bingengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Hildegarda Bingengoa
Hildegard von Bingen.jpg
abadesa

1136 - 1179
Bizitza
Jaiotza 1098ko irailaren 16a, 1098 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Alemania
Heriotza Bingen am Rhein1179ko irailaren 17a (81 urte) (80/81 urte)
Hobiratze lekua Saint Hildegard parish church in Eibingen Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Disibodenberg Itzuli
Hizkuntzak latina
Lingua ignota
Irakaslea(k) Jutta von Sponheim Itzuli
Jarduerak
Jarduerak naturalista, idazlea, musikagilea, filosofoa, illuminator Itzuli, medikua, moja, poeta eta teologoa
Lan nabarmenak Scivias Itzuli
Ordo Virtutum Itzuli
Santutegia
Irailaren 17
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Erlijio-ordena Beneditar
IMDb nm1388183

Hildegarda Bingengoaalemanez: Hildegard von Bingen; latinez: Hildegardis Bingensis— (Bermersheim vor der Höhe, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1098ko irailaren 16aBingen am Rhein, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1179ko irailaren 17a) beneditar abadesa, buruzagi monastikoa, mistikoa, iragarlea, mediku, musikagile eta idazlea izan zen. Benedikto XVI.ak Elizako doktore izendatu zuen 2012ko urriaren 7an.[1] Haren omenezko eguna irailaren 17a da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegarda Bingengoa eta haren mojak, XIII. mendeko miniatura batean.

Hildegarda Bingengoa Renaniar Palatinatuko familia noble bateko alaba zen. Haurtzarotik ikuskariak izaten zituen, Elizak gerora Jainkoak eragindakotzat jo zituenak. Gurasoak, kezkatuta, Disibodenbergeko komentuan sartu zuten, non latina, grekoa, liturgia, musika eta natur zientziak ikasi zituen. 15 urte inguru zituela moja egin zen, eta 1136an komentuko abadesa hautatu zuten.[2]

42 urterekin izan zuen ikuskaririk indartsuena, non bere ikuskarien berri emateko agindua jaso baitzuen. Hortik aurrera, bere esperientziak idazten hasi zen. Bederatzi liburu idatzi zituen, besteak beste, Scivias, mistikaren ingurukoa, Liber Vitae Meritorum, etikari buruzkoa, eta Operatione Dei teologiaren ingurukoa. 1150 aldean, Rupertsbergeko monasterioa sortu zuen Bingenen. 1158-1170 bitartean, Mainz, Würzburg, Bamberg, Treveris eta Kolonian predikatu zuen.[2] Horrezaz gain, gregoriar musika ere ondu zuen: hirurogeitamazazpi kanta eta Ordo Virtutum, eukaristiari buruzko autoa.[3] 90 urtetik gora zituela hil zen.

Hildegardaren ikuskariak benetakotzat jo zituen arren, Elizaren eta Hildegardaren arteko harremana ez zen beti oso ona izan, mojak apaizeriaren ustelkeria eta erruki eza salatzen baitzituen. Eva, jatorrizko bekatuaren erruduntzat jotzen zena, errugabe zela esatera ausartu zen, deabruak engainatua izan zela, hau inbidiaz jota baitzegoen emakumeak bizia sortzeko zuen ahalmenagatik. Hori gutxi balitz, harreman sexualak batasun espiritual gisa aurkeztu zituen. Gatazkaren unerik gogorrena 1178an gertatu zen, noble gazte bat Rupertsbergeko monasterioan lurperatu zutenean. Gaztea eskumikaturik zegoen eta, zuzenbide kanonikoaren arabera, ezin zen eliz-lurrean ehortzi. Mainzeko eliz-agintariek gorpua hobitik ateratzeko agindu bazioten ere, Hildegardak uko egin zion. Hori zela-eta, monasterioaren aurkako interdiktua ezarri zuten, azkenean zigorra barkatu zioten arren.[4]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mailako iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hildegardaren lanen edizioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hildegardis Bingensis, Opera minora II. editatua: C.P. Evans, J. Deploige, S. Moens, M. Embach, K. Gärtner, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 226A (Turnhout: Brepols, 2015), ISBN 978-2-503-54837-1
  • Hildegardis Bingensis, Opera minora. editatua: H. Feiss, C. Evans, B.M. Kienzle, C. Muessig, B. Newman, P. Dronke, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 226 (Turnhout: Brepols, 2007), ISBN 978-2-503-05261-8
  • Hildegardis Bingensis. Werke Band IV. Lieder Symphoniae. Editatua: Barbara Stühlmeyer. Beuroner Kunstverlag 2012. ISBN 978-3-87071-263-1.
  • Lieder (Otto Müller Verlag Salzburg 1969)
  • Marianne Richert Pfau, Hildegard von Bingen: Symphonia (Bryn Mawr, Hildegard Publishing Company, 1990).
  • Beate Hildegardis Cause et cure, ed. L. Moulinier (Berlin, Akademie Verlag, 2003)
  • Epistolarium pars prima I–XC editatua: L. Van Acker, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 91A (Turnhout: Brepols, 1991)
  • Epistolarium pars secunda XCI–CCLr editatua: L. Van Acker, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 91A (Turnhout: Brepols, 1993)
  • Epistolarium pars tertia CCLI–CCCXC editatua: L. Van Acker and M. Klaes-Hachmoller, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis XCIB (Turnhout: Brepols, 2001)
  • Scivias. A. Führkötter, A. Carlevaris eds., Corpus Christianorum Scholars Version vols. 43, 43A. (Turnhout: Brepols, 2003)
  • Liber vitae meritorum. A. Carlevaris ed. Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 90 (Turnhout: Brepols, 1995)
  • Liber divinorum operum. A. Derolez and P. Dronke eds., Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 92 (Turnhout: Brepols, 1996)
  • Hildegard of Bingen, Two Hagiographies: Vita sancti Rupperti confessoris, Vita sancti Dysibodi episcopi, ed. and trans. Hugh Feiss & Christopher P. Evans,

Beste iturri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Friedrich Wilhelm Emil Roth, "Glossae Hildigardis", in: Elias Steinmeyer and Eduard Sievers eds., Die Althochdeutschen Glossen, vol. III. Zürich: Wiedmann, 1895, 1965, pp. 390–404.
  • Analecta Sanctae Hildegardis, in Analecta Sacra vol. 8 editatua: Jean-Baptiste Pitra (Monte Cassino, 1882).
  • Patrologia Latina vol. 197 (1855).
  • Explanatio Regulae S. Benedicti
  • Explanatio Symboli S. Athanasii
  • homilie LVIII in Evangelia.
  • Hymnodia coelestis.
  • Lingua Ignota, cum versione Latina
  • Liber divinorum operum simplicis hominis (1163–73/74)
  • Liber vitae meritorum (1158–63)
  • Libri simplicis et compositae medicinae.
  • Physica, sive Subtilitatum diversarum naturarum creaturarum libri novem
  • Scivias seu Visiones (1141–51)
  • Solutiones triginta octo quaestionum
  • Tractatus de sacramento altaris.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Santa Hildegarda de Bingen, Monja Profesa de la Orden de San Benito, es proclamada Doctora de la Iglesia universal w2.vatican.va . Noiz kontsultatua: 2016-06-08.
  2. a b (Frantsesez) Rosa, Jean-Pierre Qui était sainte Hildegarde? croire.com . Noiz kontsultatua: 2016-06-08.
  3. (Gaztelaniaz) Vida de Santa Hildegarda hildegardiana.es . Noiz kontsultatua: 2016-06-10.
  4. (Gaztelaniaz) Hildegarda de Bingen, Santa es.catholic.net . Noiz kontsultatua: 2016-06-10.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hildegarda Bingengoa Aldatu lotura Wikidatan