8-13 urtekoentzako bertsioa ikusteko, klikatu hemen.

Hiperbaton

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Hiperbatona figura erretoriko bat da, esaldi batean hitzen ordena logikoa aldatuta lortzen dena. Prozedura zehatz edo generikoari hiperbasis deritzo. Erdi Aroko prosan, batez ere amaiera aldera, latinezko prosan, erruz erabili zen. Literatura barrokoan oso ohiko baliabidea izan zen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greziera klasikotik hainbat hizkuntzetara zuzenean eraman den kultura-hitza da. Jatorrizko grezieraz (ὑπέρβατον), (hyper + baton), "hurrenkera aldaketa", "leku-aldaketa" bezala euskaratu daiteke. Latinezko ordaina ere erabili izan da erretorika eta literatura eskuliburuetan: inversio.

Hitzaren plurala hiperbatos litzateke jatorrizko hizkuntzari jarraikiz gero.

Formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau hiperbaton mota bereizten dira:

  1. Tesia, bi elementu konposatuen artean hitz bat txertatzean datza.
  2. Parentesia, esaldi batean interjekzio edo esaldi bat beste intonazio batekin txertatzean datza.
  3. Anastrofea. Elkarren ondoan egon behar zuten esaldiko bi elementuen leku-aldaketa.
  4. Histerologia, hitzen ordena aldatzean datza; lehenengo esaten da geroago joan behar zena.

Adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, batere ohikoak ez diren joskera aldaketak hiperbatontzat har daitezke. Barroko garaian maiz erabili izan zen figura erretoriko hau. Oihenartek ere baditu horrelakoak neurtitzetan nahiz atsotitzetan:

«

Aingerua hanbatekin,
Hitz hauekin,
Nazarete hirira
Etor zedin berri haren
Mariaren,
Heltzeko beharrira.

 »
Eguberri-koplak


Jean Etxeparek, esaterako, berdintasunezko konparazioetan, bezain eta bezainbat-en ondoren adjektiboa jarri beharrean, gramatikan ohikoa den legez, lekuz aldatzen du, aurrerago edo atzerago jarriz:

« Beltza da ba kafea nauzun bezain, kafea beroa da behar bezala, bainan kafe-liparrik ez du gure kafeak: dena xikorea da kafe hau!  »
J. Etxepare, Beribilez

Adibide honetan ironia ere badago, hiperbatonaz gain:

« Behazue oinetarat: zola bera zilarrezkoa da, harri pikatuz balitz bezain zangoarentzat gogor. / Xoratuak gaude zonbait minutaz, kokatzen ahal girenak oro. Halako othoitz-leku bat balu etxe bakotxak, segur hemen guhauri bezen bat bihotza uzter litzaikeela bizizaleer.  »
J. Etxepare, Beribilez

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]