Hylobatidae
Hylobatidae | |
---|---|
Miozeno-gaur egun | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Superfamilia | Hominoidea |
Familia | Hylobatidae Gray, 1870
|
Generoak | |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Mugimendua | brachiation (en) |
Masa | 8,5 kg |
Eguneko zikloa | eguneko |
Hylobatidae primate hominoide familia da, siamang edo giboi gisa ere ezagutzen dena.[1][2]
Beste hominoideengandik bereizten dira, batez ere, tamaina txikiagokoak direlako, gorputzaren tamainari dagokionez, beso luzeak dituztelako, zuhaitzetako bizimodu bereziagatik, brakiazioa lokomozio-mota nagusi gisa erabiltzeagatik eta bikote monogamiakoetan oinarritutako gizarte-antolakuntzagatik[3]. Beste hominoide batzuk bezala, garezurreko barrunbea bolumen handikoa dute; betzuloak handiak dituzte eta espezie batzuek deiak areagotzeko aukera ematen dien zaku gularra dute lepoan[4][5]. Egunez lortzen dute janaria, eta espezie gehienak fruta mamiz elikatzen dira batez ere[6], elikadura hostoekin eta ornogabeekin osatuz[7].
Asiako hego-ekialdeko lurralde gehienetan bizi dira, oihan tropikal euritsuan zein subtropikalean[8], batez ere behe-eremuetan[9]. Batez beste, lau partaideko talde txikiak osatzen dituzten gizarte- eta lurralde-animaliak dira, bikote monogamo batek eta haien seme-alabek osatuak[10]. Lurralde hori aktiboki babesten dute, eta balizko arerioak urruntzen dituzte erakustaldien bidez, batez ere ahotsezkoak: talde bakoitzeko helduek bikoteka abisu-kanta ozenak abesten dituzte[6].
Familiako espezie guztiak galzorian daude, Asiako hego-ekialdeko giza populazio gero eta handiagoak euri-oihana soildu, hondatu eta zatikatu die, lurra hainbat jarduera ekonomikotara eskaintzeko. Gizakiaren presentziak populazioaren txikitu dieten beste hainbat jarduera ere bultzatu ditu, hala nola ehiza, haragia aprobetxatzeko edo sendagai tradizional gisa edo maskotatzat saltzeko edo zoologikoetan erakusteko[11]. IUCNren Zerrenda Gorrian, espezie gehienak gartzeko arriskuan sailkatuta daude eta bi arrisku larrian daude[12]. Bi urtean behingo The World's 25 Most Endangered Primates 2016-2018 argitalpenean ere, espezie bat ageri da[13].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giboi hitzaren etimologia ez da oso argia. Europarren artean lehen aldiz erabili zuen George Leclerc de Buffon naturalista frantsesak XVIII. mendean, 'India orientaletan bizi den tximinoa' aipatzeko erabilia.[14][15][16]
Ikerketa etimologiko eguneratuek proposatzen dute jatorri etimologikoa Malaysiako penintsulako Semang edo Menraq komunitate nomadan dagoela.[17] Talde horrek Ipar Asli hizkuntzak hitz egiten dituzte, eta analisi fonemiko, semantiko, historiko eta linguistiko baten ostean, kbɔɲ hitza proposatu da giboi izenaren jatorri edo erro gisan; europar kolonizazioan, malaysierako kəbɔn hitza barneratu zen, 'tximino edo Malaysiako penintsulako tximino hilobaido'-ei errefrentzia egiteko.[18]
Taxonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hylobatidae familia lau generotan banatzen da, maila kromosomikoan oinarritua.[19] Hoolockek 38 kromosoma ditu, Hylobatesek 44, Symphalangusek 50 eta Nomascusek 52. India, Indonesia, Sumatra, Borneo eta Javan bizi dira.[20][21][22][23]
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Genero iraungiak,
Anatomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hortzeri formula hurrengoa da,[27]
Hortzeri-formula |
2.1.2.3 |
2.1.2.3 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mammal species of the world : a taxonomic and geographic reference. (3rd ed. argitaraldia) Johns Hopkins University Press 2005 ISBN 0-8018-8221-4. PMC 57557352. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ (Frantsesez) Larousse, Éditions. «Définitions : siamang - Dictionnaire de français Larousse» www.larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ Myers, P., R. Espinosa, C. S. Parr, T. Jones, G. S. Hammond, and T. A. Dewey. (2008). Family Hylobatidae gibbons and lesser apes. ADW - University of Michigan Museum of Zoology.
- ↑ Geissmann, T.. (2011). «Typical Characteristics» Gibbon Research Lab.
- ↑ Ankel-Simons, F., 2007
- ↑ a b Hutchins, M, 2003
- ↑ Hutchins, M, 2003
- ↑ Hutchins, M, 2003
- ↑ Mootnick, A.; Groves, C. P.. (2005). A new generic name for the hoolock gibbon (Hylobatidae). , 971-976 or..
- ↑ Hutchins, M, 2003
- ↑ «Lesser Apes» Conservation Internacional.
- ↑ «Hylobatidae» Lista Roja de la UICN (Unión Internacional para la Conservación de la Naturaleza).
- ↑ Primates in Peril: The World’s 25 Most Endangered Primates 2016–2018. IUCN/SSC Primate Specialist Group (PSG), International Primatological Society (IPS), Conservation International (CI) y Bristol Zoological Society, Arlington, VA, i-iv; 1–107 or. ISBN 978-0-692-96094-3..
- ↑ archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «GIBBON : Etymologie de GIBBON» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Dictionnaires d'autrefois: Search Results» portail.atilf.fr (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Gomes, Alberto. (2007-05-16). Modernity and Malaysia: Settling the Menraq Forest Nomads. Routledge ISBN 978-1-134-10077-4. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Lim, Teckwyn. (2019-09-02). «An Aslian origin for the word gibbon» Lexis (15) doi: . ISSN 1951-6215. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Perelman, Polina; Johnson, Warren E.; Roos, Christian; Seuánez, Hector N.; Horvath, Julie E.; Moreira, Miguel A. M.; Kessing, Bailey; Pontius, Joan et al.. (2011-03-17). Brosius, Jürgen ed. «A Molecular Phylogeny of Living Primates» PLoS Genetics 7 (3): e1001342. doi: . ISSN 1553-7404. PMID 21436896. PMC PMC3060065. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2012-11-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Gibbon Journal: First issue published» www.gibbons.de (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ «Thomas Geissmann's Gibbon Research Lab.: A gallery of photographs of gibbons or small apes (Hylobatidae)» www.gibbons.de (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ Handbook of the mammals of the world. [2009]-<[2019]> ISBN 978-84-96553-49-1. PMC 304148757. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ Mootnick, Alan; Groves, Colin. (2005-08). «A New Generic Name for the Hoolock Gibbon (Hylobatidae)» International Journal of Primatology 26 (4): 971–976. doi: . ISSN 0164-0291. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Turvey, Samuel T.; Bruun, Kristoffer; Ortiz, Alejandra; Hansford, James; Hu, Songmei; Ding, Yan; Zhang, Tianen; Chatterjee, Helen J.. (2018-06-22). «New genus of extinct Holocene gibbon associated with humans in Imperial China» Science 360 (6395): 1346–1349. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Ji, Xueping; Harrison, Terry; Zhang, Yingqi; Wu, Yun; Zhang, Chunxia; Hu, Jinming; Wu, Dongdong; Hou, Yemao et al.. (2022-10). «The earliest hylobatid from the Late Miocene of China» Journal of Human Evolution 171: 103251. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).
- ↑ (Ingelesez) Myers, Phil. «Hylobatidae (gibbons and lesser apes)» Animal Diversity Web (Noiz kontsultatua: 2022-09-23).