Hyppolyte-Adolphe Taine

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hyppolyte-Adolphe Taine

Léon Bonnaten erretratu baten erdi-tonu inprimatua.
Q65498963 Itzuli

1892 - 1893
16. seat 25 of the Académie française (en) Itzuli

1878ko azaroaren 14a - 1893ko martxoaren 5a
Louis de Loménie (en) Itzuli - Albert Sorel (en) Itzuli
Q65498963 Itzuli

1878 - 1886
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHippolyte Adolphe Taine
JaiotzaVouziers1828ko apirilaren 21a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Heriotzarue Cassette (en) Itzuli1893ko martxoaren 5a (64 urte)
Hobiratze lekuaMenthon-Saint-Bernard
Familia
Ezkontidea(k)Thérèse Taine (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Condorcet (en) Itzuli
École normale supérieure
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, historialaria, idazlea, arte-historialaria eta literatura-kritikaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Oxfordeko Unibertsitatea
École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Zientzien Bavariar Akademia
Accademia delle Scienze di Torino
Mugimenduapositibismoa
Izengoitia(k)Frédéric-Thomas Graindorge

Discogs: 3594156 Edit the value on Wikidata

Hyppolyte-Adolphe Taine (Vouziers, Ardenak, 1828ko apirilaren 21a - Paris, 1893ko martxoaren 5a) frantziar pentsalaria, literatura-kritikaria eta historialaria izan zen. Frantziako XIX. mendeko eskola positibistako pentsalari garrantzitsuenetakoa izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Literatura eta filosofia ikasi zituen Parisen. Platonen eta La Fontaineren obra batzuei buruzko kritika-lanak aurkeztu zituen 1852tik 1853ra bitartean. Tito Livio erromatar historialariari buruz egin zuen doktore-tesia. 1855ean Voyage aux eaux des Pyrénées (Bidaia Pirinioetako uretara) bidaia-liburua argitaratu zuen, eta hurrengo urteetan idatzi zuen bere lehen filosofia-liburua: Les Philosophes français du XIXe siècle (1857, XIX. mendeko frantses filosofoak). Positibismoaren aldeko ideiak azaldu zituen obra hartan.

1858an Essais de critique et d´histoire (Kritika- eta historia-saiakerak) lanaren lehen liburukia aurkeztu zuen, eta hurrengo urteetan Histoire de la littérature anglaise (1863-1864, Ingeles literaturaren historia) lan handia idatzi zuen. Lan horretan aurkeztu zituen Tainek arteari buruz zituen ideia nagusiak. Haren ustez, gizonaren egitekoak dira artea eta literatura, gizona goi-mailako animalia den aldetik, eta maisu-gaitasunak ("faculté maitresse") gidatzen ditu artista eta idazle handiak. Alabaina, norberaren arraza eta bizi dituen giroa (geografia eta gizarte-giroa) eta unea (historia-bilakaera) guztiz faktore garrantzitsuak dira gaitasun hura gauzatzerakoan. Molde bereko argudioak erabili zituen historiako gertakariak azaltzerakoan, eta kritika zorrotzak jaso zituen ideia haien determinismo itxia zela eta.

1864an Parisko Arte Ederretako Eskolako zuzendari izendatu zuen Napoleon III.ak, eta artearen filosofiari buruzko lanak idatzi zituen hurrengo urteetan. 1870ean, psikologia-tratatu bat idatzi zuen, De l´intelligence (Adimenari buruz). Condillac eta Alexander Bainek zabalduriko ideien alde zegoela erakutsi zuen obra hartan. 1870eko gerraren eta Komunaren ondoren, Les Origines de la France contemporaine idatzi zuen (1876-1896, Egungo Frantziaren jatorria) eta Philosophie de l´art (1882, Artearen filosofia) liburura bildu zituen arteari buruzko lan aipagarrienak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hyppolyte-Adolphe Taine Aldatu lotura Wikidatan