Ignazio Maria Etxaide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ignazio Maria Etxaide
Inazio Maria Etxaide.jpg
lehendakari

1952 - 1962
Resurreccion Maria Azkue - Jose Maria Lojendio
Bizitza
Jaiotza Donostia1884ko abenduaren 1a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1962ko azaroaren 14a (77 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Lanbidea
Lanbidea idazlea, Euskaltzainen zerrenda eta Ingeniaria
Enplegatzailea(k) Telefonica
Jasotako sariak
Kidetza Euskaltzaindia

Ignazio Maria Etxaide Lizasoain (Donostia, Gipuzkoa, 1884eko abenduaren 1a - 1962ko azaroaren 14a) euskarazko eta gaztelaniazko idazlea, ingeniaria eta euskaltzalea izan zen. Gipuzkoako telefono sareko zuzendari izan zen, eta Espainiako lehenengo telefono zerbitzu automatikoa jarri zuen. Euskaltzaindiaren hirugarren lehendakaria izan zen, 1952tik 1962ra. Yon Etxaideren aita zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon egin zituen ingeniaritzako ikasketak. Gipuzkoako Telefónicako zuzendari eta sustatzailea izan zen, eta Donostiako Telefónicaren sareko zuzendariarekin batera, Espainiako lehen instalakuntza automatikoa eratu zuen Donostian. Bere kargutik, telefono komunikazioetan lan egindako abertzale eta errepublikazale asko libratu zituen frankisten jazarpenetik: bizia salbatu, kartzelatik libratu, erbestealditik berriz aberrira ekarri edota lana aurkitu zien.

Euskaltzainburu izendatu zuten 1952. urtean. Euskal Esnalea, Euskera eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak argitara ematen dituen aldizkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak. Egunkari katoliko eta integristetan ere plazaratu zituen bere iritziak.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tratado de subfijación, prefijación y composición en el idioma eúskaro (1911)
  • Tratado de sintaxis en el idioma euskaro (1912)
  • El verbo vascongado (1923)
  • Telefonoaren sortze eta aurrerapena (1929)
  • Sobre el origen y parentesco del pueblo euskaro y su idioma (1935)
  • Desarrollo de las conjugaciones euskaras, perifrásticas y sintéticas, respetuosas y familiares (1943).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]