Ilse Aichinger

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ilse Aichinger
Bizitza
Jaiotza Viena1921eko azaroaren 1a
Herrialdea First Republic of Austria
Hirugarren Reicha
 Austria
Heriotza Viena2016ko azaroaren 11 (95 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Günter Eich
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea idazlea
Jasotako sariak
Kidetza Gruppe 47
Berlingo Arteen Akademia
Alemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Bavarian Academy of Fine Arts
IMDb nm2536572
Ilse Aichinger (signature).jpg

Ilse Aichinger (Viena, Austria, 1921eko azaroaren 1a - ib., 2016ko azaroaren 11) austriar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi judua izaki, naziek ez zioten utzi unibertsitate-ikasketak egiten (1939). Bigarren Mundu Gerraren ostean, medikuntza ikasteari ekin zion, baina bertan behera utzi zituen ikasketak Die grössere Hoffnung (1947, Itxaropen handiena) eleberria idaztearren. Horixe du, gainera, nobela bakarra, eta kutsu autobiografikoa du.

Kritikaren eta irakurleen txaloak 1948an heldu zitzaizkion, Spiegelgeschichte (Ispiluaren istorioa) kontaketa argitaratu zuenean. Liburu hori klasikoa bihurtu zen Austrian, eta hango ikastetxeetan nahitaez irakurri beharrekoa da. Neska baten istorioa kontatzen du, sortze-egunetik abortu baten ondorioz hiltzen den unera arte, amaieratik hasita.

Rede unter denm Galgen (1952, Urkamendipeko hitzaldiak) kontaketa laburren bilduma argitaratu zuen hurrena.

Hauek ditu beste obra batzuk: Verschenkter rad (1978, Oparitutako gurpila), Meine Sprache und Ich (1978, Nire hizkera eta neu), Kleist, Moos, Fasane (Platuxa, goroldioa, faisaiak,1987).

Günter Eich idazlearekin ezkonduta egon zen. Hainbat sari jaso zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ilse Aichinger Aldatu lotura Wikidatan