Ipar-txenada
Ipar-txenada | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Charadriiformes |
Familia | Sternidae |
Generoa | Sterna |
Espeziea | Sterna paradisaea Pontoppidan, 1763
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Masa | 114 g (helduen pisua) |
Zabalera | 0,8 m |
Ipar-txenada (Sterna paradisaea) sternidae familiako hegazti zangaluzea da[1]. Bizkaieraz Gabaia ere baderitzo.[2]
Europa, Asia eta Ipar Amerikako eskualde artiko eta azpiartikoetan ugaltzen den hegazti honek urtero Antartikarako bidaia egiten du neguan, honela hotz garaiak ekidin eta urtean bi uda izateko. Guztira urtean 70.900 km-ko bidaia egiten du joan etorrian,[3] baina bizitokiaren arabera 90.000 km-ko bidaiak ere egiten dituzte zenbait alek.
Ipar-txenadak tamaina ertaineko hegaztiak dira, 28-39 zentimetro arteko luzera eta 65-75 zentimetroko hego-hedadura dute. 15 eta 30 urte artean bizi dira eta itsas ornogabeez elikatzen dira, batez ere.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Peter Harrison (1983). Seabirds. ISBN 0-7136-4626-8
- ↑ Gabai «[1]».
- ↑ Reuters. Arctic terns' flying feat. .
![]() |
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |