Edukira joan

Ipurmasailen historia kulturala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakume biluzi baten ipurmasailak, erotismoa bilatzen duen argazki batean.

Ipur-masailen sexualizazioa historian zehar garatu den fenomeno bat da, bereziki emakumezkoen kasuan[1].

Esanahi ebolutiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfred Kinsey sexologoak iradoki du ipurmasailak direla primateetan sexu-aurkezpenerako leku nagusia. Antropologo eta soziologo batzuek uste dute titietako fetitxismoa bularrek ipurmasailekin duten antzekotasunetik datorrela, sexu-erakarpena ematen dutelako gorputza aurrez aurre ikusten denean[2].

Gizakiengan, emeek ipurmasailik biribilenak eta nabarmenenak izaten dituzte, estrogenoa dela eta, gorputza ipurmasailetan, aldaketan eta izterretan gantza biltzera bultzatzen baitu. Testosteronak ez du bultzatzen ematen eremu horietan koipea gordetzeko. Horregatik, emakumeen ipurmasailek gantz-ehun handiagoa dute gizonenak baino, batez ere pubertaroaren ondoren. Psikologo eboluzionistek iradokitzen dute ipurmasail biribilduek ezaugarri desiragarri gisa eboluzionatu dutela, emakumearen gaztetasunaren eta ugalkortasunaren adierazpen bisuala ematen dutelako. Haurdunaldirako eta edoskitzarorako behar adina estrogeno eta gantz-erreserba daudela adierazten dute. Gainera, ipurmasailek pelbisaren forma eta tamaina adierazten dute, eta horrek eragina du ugaltzeko ahalmenean. Ipurmasailen garapena eta nabarmentzea menarkian hasten denez eta adinean behera egiten duenez, ipurmasail beteak ere gaztetasunaren sinbolo dira[1].

Helen B. Fisher antropologo biologikoak adierazi zuenez, "agian ipurmasail mamitsu eta biribilduek arrak atzetik koitoan zehar erakartzen zituzten"[3]. 2017ko ikerketa batean, non 3D ereduak eta begi-jarraipenerako teknologia erabili ziren, Fisherren baieztapena probatu zen, eta frogatu zen emakume baten bizkarretik behera duen kurbak eragina duela besteek hautematen duten erakargarritasunean, eta gizonen eta emakumeen begirada atzematen duela[4][5]. Bobbi S. Low et al. autoreek adierazi zutenez, emakumeen ipurmasailak "eboluzionatu egin ziren baliabideak kontrolatzen zituzten ar boteretsuen arreta eta guraso-konpromisoaren alde lehiatzen ziren emeen testuinguruan", "gantz-erreserben lagin zintzo" gisa, ezin zelako bestelako ehun batekin nahastu; Tim M. Carok ez du ondorio berbera defendatzen, aldaketako koipe-biltegiek emearen banakako eraginkortasuna hobetzen dutela baieztatuz, hautespen sexuala alde batera utzita[6].

Venus Kalipigia baten adibidea.

Emakumeen ipurmasailak emankortasunaren eta edertasunaren ikur izan dira gizadiaren historiaren hasieratik. K.a. 24.000 urtean sortutako estatuak, Willendorfeko Venusa bezala, ipurmasailak, aldakak eta izterrak nabarmen ditu[1].

Emakumeen ipurmasailen edertasun erotikoa garrantzitsua zen antzinako greziarrentzat, uste baita Venus Kalipigia bezalako estatuak ipurmasailak nabarmentzeko eraiki zituztela (erromatar kopia posible batek bakarrik irauten duen arren)[7]. Ipurmasail biluziak ere erotikotzat jotzen ziren Ming dinastiako Txinan, non sarritan ilargi betearekin konparatzen ziren[8]. Artista askok euren modeloak ipurmasailen forma nabarmentzeko moduan kokatzen zituzten.

Ipurmasailak eremu erotikotzat hartu izan dira mendeetan Mendebaldeko pentsamenduan; emakumeen ipurmasailen erotizazioa emakumeen ugalketa-organoekin duten elkarketa eta hurbiltasunaren ondorio zen. Ipurmasailak tabuak izaten dira uzkitik hurbil daudelako eta iraitz-sistemarekin lotzen direlako. Sigmund Freud psikoanalistak teorizatu zuen garapen psikosexuala hiru etapatan gertatzen zela –ahozkoa, uzkikoa eta genitala-, eta uzki-etapan finkatzeak uzkiarekiko atxikimendua eta ikuspegi iraunkorra eragiten zituela uzkiaren erotizatzean[1].

Ipurdiko erotikoak erakusten duen irudi bat, Viktoriar aroko erotismoaren erakusgarri.

Ipurdiko erotikoek leku nabarmena zuten Britainia Handiko Viktoriar aroko pornografian, non John Camden Hottenen Lady Bumtickler's Revels eta George Cannonen Exhibition of Female Flagellants bezalako lan erotikoak kontsumitzen ziren.

Studies in the Psychology of Sex lanean, 1927an argitaratua eta Havelock Ellis mediku eta psikologo sexual britainiarrak idatzia, ipurmasailen ezaugarri sexual kulturalak deskribatzen ditu[1]:

« Horrela, Europa, Asia eta Afrikako herri gehienen artean, munduko kontinente nagusiak aurkitzen ditugu, emakumeen aldaka eta ipurmasail handiak edertasunaren ezaugarri garrantzitsutzat hartzen direnak. Bigarren mailako izaera sexual horrek adierazten du mota femeninoaren egiturazko desbideratze erabakigarriena maskulinoarekiko, emakumearen funtzio ugaltzaileak eskatzen duen desbideratzea, eta hautespen sexualak pizten duen mirespenean hautespen naturalarekin bat egiten du horrela. »


Horri gehituz:

« Artista europarra maiz saiatzen da emakumezkoen aldaken lerro irtenak indartu beharrean leuntzen, eta japoniarrek ere aldaka txikiak edertzat hartzen dituzte. Ia leku guztietan, aldaka eta ipurmasail handiak edertasunaren ikurtzat hartzen dira, eta gizakien gehiengoa iritzi horretakoa da baita herrialde estetikoenetan ere. »


Ellisek dio kortseak eta polisoiak ipurmasailak nabarmentzeko pentsatuta daudela.

Ray B. Browneren arabera, azkenaldian areagotu egin da emakumeen ipurmasailak sexu-ezaugarri gisa nabarmentzea. Izan ere, jeansen popularizazioari egozten dio aldaketa hori[9]:

« Emakumeen soinaren goiko aldea azpimarratzeak gorputzaren behealdea ekarri du berriki, zehazki ipurmasailak. Aldaketa hori duela gutxi gertatu zen, praka bakeroak modan jarri zirenean. Egokitzapena nabarmentzeko, jeansen fabrikatzaileek aldakak areagotu zituzten. Eta markako jeans diseinatzailearen izena aldakako poltsikoan jarrita hain ezagun egin ondoren, are gehiago areagotu zen atzealdea. Jeansen salmentak zenbat eta gehiago handitu, orduan eta iragarki gehiago erabiltzen ziren derrière hura nabarmentzeko; izan ere, eremu horrek bularrak gaindi zitzakeen, emakumeen gorputzeko lehen irudi sexual gisa. »


Arren ipurmasailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emeen ipurmasailak erotismo heterosexualaren parte izan ohi diren bitartean, arren ipurmasailak ere erogenoak dira emakume askorentzat. Gizon homosexualen artean zabaltzen diren lan erotiko eta pornografikoetan ohikoa da ipurmasailen apologia egitea, Uzki-sexuaren aurrekari gisa[10][11].

Ipurmasailen preferentzia titiekiko, PornHub plataforman sexua bilatzerako garaian.[12]
██ Ipurmasailak ██ Titiak

Ipurmasailen fetixismoa edo partzialismoa deritzo ipurmasailak direnean erakarpen sexualaren iturri primarioa[9]. Bestelako loturak izan ditzake, koprofilia, barruko arroparen fetixismoa edo ipurmasailak barne hartzen duen jarduera sadomasokismoarekin. Ipurmasailek sortutako sexu-kitzikapenari pigofilia deritzo[13].

PornHub plataformak egindako ikerketa baten arabera, Hegoalde Globaleko herrialdeetan pornografia gehiago bilatzen da ipurmasailen inguruan titien inguruan baino. Hala ere, kontinenteen arabera bilatuta, Afrika eta Amerikak dira ipurmasailen aldekoak eta Europa, Asia eta Ozeanian titiak nahiago dituzte[12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e Cultural encyclopedia of the body. Greenwood Press 2008 ISBN 978-1-56720-691-3. PMC 369394372. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  2. Slade, Joseph W.. (2001). Pornography and sexual representation : a reference guide. Greenwood Press ISBN 0-313-27568-8. PMC 43096807. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  3. Fisher, Helen E.. (1982). The sex contract : the evolution of human behavior. (1st ed. argitaraldia) W. Morrow ISBN 0-688-00640-X. PMC 7614714. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  4. (Ingelesez) «Why arched backs are attractive» www.springer.com (Springer — International Publisher) (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  5. (Ingelesez) Pazhoohi, Farid; Doyle, James F.; Macedo, Antonio F.; Arantes, Joana. (2018-06-01). «Arching the Back (Lumbar Curvature) as a Female Sexual Proceptivity Signal: an Eye-Tracking Study» Evolutionary Psychological Science 4 (2): 158–165.  doi:10.1007/s40806-017-0123-7. ISSN 2198-9885. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  6. (Ingelesez) Caro, T. M.; Sellen, D. W.. (1990-01-01). «The reproductive advantages of fat in women» Ethology and Sociobiology 11 (1): 51–66.  doi:10.1016/0162-3095(90)90005-Q. ISSN 0162-3095. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  7. Morris, Desmond. (1985). Bodywatching : a field guide to the human species. Crown ISBN 0-517-55814-9. PMC 12108016. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  8. Gulik, Robert Hans van. (2004). Erotic colour prints of the Ming period : with an essay on Chinese sex life from the Han to the Chʼing Dynasty, B.C. 206-A.D. 1644. ISBN 1-4237-2157-8. PMC 61428447. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  9. a b The Apocalyptic vision in America : interdisciplinary essays on myth and culture. Bowling Green University Popular Press 1982 ISBN 0-87972-190-1. PMC 8861412. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  10. Cultural encyclopedia of the body. Greenwood Press 2008 ISBN 978-1-56720-691-3. PMC 369394372. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  11. (Ingelesez) D, Jack Morin Ph; Morin, Jack. (2010). Anal Pleasure and Health: A Guide for Men, Women and Couples. Down There Press ISBN 978-0-940208-37-7. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  12. a b «Boobs, Butts & Beyond – Pornhub Insights» www.pornhub.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).
  13. Sex crimes and paraphilia. Pearson Education 2006 ISBN 0-13-170350-1. PMC 60516851. (Noiz kontsultatua: 2023-04-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]