Irungo gudua (1837)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Lehen Gerra Karlistako guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irungo gudua».
Irungo gudua
Iparraldeko frontea – Lehen Karlistada
Puerta de Behobia de Irun, bajo el ataque de las fuerzas Reales Irlandesas, el 17 de mayo de 1837.jpg
Britainiar Legio Laguntzailearen erasoa Irunen 1837ko maiatzaren 17an
Data 1837ko maiatzaren 17a
Lekua Irun  Gipuzkoa
43° 20′ 4″ N, 1° 46′ 49″ W / 43.33444°N,1.78028°W / 43.33444; -1.78028
Emaitza Liberalen garaipena
Kokapena 43° 20′ 04″ N, 1° 46′ 49″ W / 43.33444444°N,1.78027778°W / 43.33444444; -1.78027778Koordenatuak: 43° 20′ 04″ N, 1° 46′ 49″ W / 43.33444444°N,1.78027778°W / 43.33444444; -1.78027778
Gudulariak
Flag of Cross of Burgundy.svg Karlistak Flag of Spain (1785-1873 and 1875-1931).svg Isabelinoak
Union flag 1606 (Kings Colors).svg British Legion
Buruzagiak
- Baldomero Espartero
George Lacy Evans
Indarrak
500 12.000
Galerak
 ?  ?

Irungo gudua 1837ko maiatzaren 17an Irun herrian gertatu zen gudua izan zen.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armada karlistako soldadu gehienak Errege espedizioan joanak zirela aprobetxatuz, Donostiako goarnizio liberaleko tropek, Lacy Evans Britainiar Legio Laguntzaileko komandanteak gidatuta, erasoaldi bati ekin zioten 1837ko maiatzean, hiria eta Frantziako muga lotzen zituen korridorea mendean hartzeko asmoz. Portugaleten ontziratutako soldaduen laguntza iritsi berria zen, eta 20.000 gizon inguru abiatu ziren Donostiatik, hilaren 14an eta 15ean, Lezo, Errenteria, Astigarraga eta Hernani konkistatzeko.

Espartero Hernanin finkatu zen Evansen soldaduek Oiartzun eta Bidasoaren bokale aldera hasitako erasoaldia babesteko. Jauregi "Artzaia"ren dibisioa gerturatzen ikusita, Oiartzundik alde egin zuten karlistek, baina Irunen aurre egitea erabaki zuten.

Goarnizio hark “Parke” gotorlekuan oinarrituta zuen bere defentsa, baita udaletxean bertan ere, gotortuta baitzeukaten propio. 500 bat soldadu eta boluntario karlista elkartu ziren Evansen 12.000 gizonen erasoaldiari aurre egiteko. Haien artean, egun batzuk lehenago Oriamendiko guduan lotsagarri gelditutako 5.000 britainiar zeuden. Maiatzaren 16ko arratsaldean britainiar artilleroen bonbardaketa batekin hasi zen erasoa, baina harresiaz kanpoko etxeak baino ez zituzten konkistatu.

Maiatzaren 17ko egunsentian berriro ekin zioten erasoari, eta egun osoan iraun zuen, karlisten defentsa amorratuaren eraginez. Liberalen kanoiek ez zuten indar handirik, eta horren ondorioz infanteriak etxez etxe eraso zuen herria, hildako ugari utziaz. Azkenean, udaletxean eta gotorlekuan zeudenek ilunabarrean eman zuten amore.

Herri hartzeko izandako nekeen eta jasandako hildako ugarien ondorioz liberalek -britainiarrek bereziki- herria arpilatu zuten. Biharamunean Hondarribia errenditu zen, erresistentziarik jarri gabe. Gipuzkoako muga liberalen esku gelditu zen orduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]