Ixaka Lopez

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ixaka Lopez
Bizitza
Izen osoa Ixaka Lopez Mendizabal
Jaiotza Tolosa1879ko apirilaren 11
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa1977ko otsailaren 27a (97 urte)
Hezkuntza
Heziketa Deustuko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Lanbidea
Lanbidea politikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k) Buenos Airesko Unibertsitatea
Kidetza Eskualzaleen Biltzarra
Mugimendua Euskal Pizkundea
Sinesmenak
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

Ixaka Lopez Mendizabal, garaiko sabiniar euskal grafiaz Lopez-Mendizabal'taŕ Ixaka[1] (Tolosa, Gipuzkoa, 1879ko apirilaren 11 - 1977ko otsailaren 27a) euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiako, Letretako eta Zuzenbideko ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean. Eskualzaleen Biltzarra elkartearen sortzaileetariko bat izan zen 1902an. López Mendizábalen lehen idazlanak: Cantabria, la guerra cantábrica y el País Vasco en tiempos de Augusto (1899), Fueros de Guipúzcoa (1900), biak doktoretza tesiak, Aita Santu amargarren Pio´ren dotriña laburra (1907), Manual de conversación castellano-euskera (1908), Zenbakiztia (haurrentzako aritmetika, 1913) eta Diccionario vasco-castellano (1916), lau argitaraldi izan dituena.

1918an Euskaltzaindia sortu zuen taldeko kide izan zen, baina ez zen euskaltzain izan. Umearen laguna, euskaraz irakurtzeko ikasbidea, argitaratu zuen handik bi urtera. 1925ean Xabiertxo haurrek irakurtzeko liburu ospetsua, plazaratu zuen, eta handik urtebetera Nekazaritza. Espainiako Bigarren Errepublika garaian hainbat ikastola sortu zuen.

1931an EAJ alderdiaren eskutik Tolosako zinegotzi ere hautatua izan zen, eta 1935an EBBko lehendakari izan zen. Garai hartan idatziak dira Martin Txilibitu (1931), ¿Quiere vd. hablar en euskera? (1932) eta Erleak, beren bizitza eta oiturak (1933) idazlanak. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, frankistek bere Tolosako liburutegi osoa erre zioten plaza erdian. Frantziara erbesteratu zen lehenbizi, eta Buenos Airesa gero; hiri horretan Ekin argitaletxea sortu zuen. Argentinan egon zen garaikoak dira Otoitzak (1942), La Lengua Vasca, Gramática. Conversación, Diccionario (1943), Breve Historia del País Vasco (1945), El País Vasco, descripción general (1946), Gramática abreviada (1954) eta Etimologías de apellidos vascos (1958). 1965ean Euskal Herrira itzuli zen, eta Tolosan inprimeria bat zabaldu zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta gazte literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijiozkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aita Santu amargarren Pio'ren doctriña laburra (1907)
  • Otoitzak (1942)

Eskola liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zenbakiztia (1913)

Gramatika eta hiztegiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Manual de conversación castellano-euskera (1908)
  • Euzkel-Erdel Iztegia (1916)
  • ¿Quiere vd. hablar en euskera? (1932)
  • Voulez-vous parler le basque? (1938)
  • La Lengua Vasca, Gramática. Conversación, Diccionario (1943)
  • Gramática abreviada (1945)

Besterik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nekazaritza (1926)
  • Erleak, beren bizitza eta oiturak (1933)
  • Breve Historia del País Vasco (1945)
  • El Pais Vasco, descripción general (1946)
  • Etimologías de apellidos vascos (1958)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ixaka Lopez


Aurrekoa
Jesus Doxandabaratz
EBBko presidentea
1934ko ekaina - 1935ko uztaila
Ondorengoa
Doroteo Ziaurritz