Izaro Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Izaro Garmendia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIzaro Garmendia Irastortza
JaiotzaZaldibia1969ko abenduaren 12a (54 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakakordeoi-jotzailea eta pailazoa

Izaro Garmendia Irastortza (Zaldibia, Gipuzkoa, 1969ko abenduaren 12a) gipuzkoar soinu-jotzaile eta pailazoa da.[1]

Bizialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaldibiako Iztueta ikastolan hasi eta ondoren Ordiziako Jakintza ikastolan jarraituz, Ordiziako Institututik pasatua.

Errenteriako Don Bosco ikastetxean 1994-1995 ikasturtean irakaskuntzan hasi zen, REM eta Lanbide Heziketakoei klaseak emanez.

Ohiko ikasketez gain musika ikasketak umetatik eman izan ditu eta ondorioz plaza gizon izaten bukatu du batez ere. Euskal Herrian zehar makina bat plazetan giroa alaituz, bai txistuaz goiz ereserkiak joaz edo dantza taldeekin, adibidez, Beasaingo Ostadar eta Zaldibiako Iztueta taldeekin besteak beste. Trikitiarekin ondoren hainbat erromeria eta kalejiratan. 1989an sortu zuen bere lehen abestia (Txintxarri), artean bere trikiti irakasle zen Inaki Malbadik disko batean grabatu zuelarik.

Ordizian hasi zen solfeoarekin, Beasaingo musika eskolan piano ikasketak eta Karlos Jimenezekin Beasainen eta Francisco Escuderorekin Donostian harmonia ikasi zituen. Gero txistua ikasi zuen Zaldibian Xalbador Etxebarria, Tere Irastortza eta Malores Etxeberriarekin. Trikitixa eta panderoa Albizturko Iñaki Malbadi eta Ramonekin ikasi zituen. Alboka eta txalaparta ikasten Gasteizko folklore udal ikastetxean aritua da.

Trikitixa irakasten aritu izana da Zaldibian eta Lizarrako ikastolan.

Pailazoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zapotxin taldeko kide eta sortzailetakoa.

Kiki, Koko, Moko eta Flax pailazo taldean parte hartu zuen. 16 abestiko disko bat beraientzat eginik, abestiak sortu eta moldatuz.

Potxin eta Patxin artista bikotea osatu zuten geroago eta hor dirau 2004az geroztik.

Doinu-sortzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Donostian Herri ametsa eta Zurriolak antolatutako Kilometroak jaiko abestiaren musikaren sortzailea izan zen, baita Beasaingo 2001ekoan ere.

Jaurlaritzak ikastetxeetan eskaintzen zuen Osasunkume osasun kanpainako abestiaren musika sortu zuen.

Hainbat abesti konposatu du eta antzerki, malabar, zirku-ikuskizun sortu eta eskaini ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

{{Erreferentzia zerrenda}Artikulu horretan ageri dena ez da Izaro Garmendia zaldibitarra, Izaro Erauskin ataundarra baizik. Izaro Garmendia zaldibitarra gizonezkoa da

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aranburu, M.. (2019-06-23). «Izaro Garmendiak herriko 12 baserri hutsen margolanak egin ditu» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2022-08-04).