Jean-Baptiste Nothomb

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Baptiste Nothomb

Belgikako justizia ministroa

1841eko abenduaren 14a - 1843ko apirilaren 16a
Guillaume Van Volxem (en) Itzuli - Jules d'Anethan

Belgikako Lehen Ministroa

1841eko apirilaren 13a - 1845eko uztailaren 30a
Joseph Lebeau - Sylvain Van de Weyer
Belgikako justizia ministroa

1839ko otsailaren 4a - 1839ko ekainaren 8a
Antoine Ernst - Jean-Joseph Raikem (en) Itzuli
Belgikako Ordezkarien Ganberako kidea

1831ko irailaren 2a - 1848ko apirilaren 8a
Bizitza
JaiotzaMessancy1805eko uztailaren 3a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBerlin1881eko irailaren 16a (76 urte)
Familia
Seme-alabak
LeinuaNothomb family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLiejako Unibertsitatea
Athénée de Luxembourg (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, historialaria, diplomazialaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Liberala

Jean-Baptiste Nothomb baroia (Messancy, 1805eko uztailaren 3aBerlin, 1881eko irailaren 16a) belgikar diplomazialari eta politikaria izan zen. Belgikako lehen ministroa izan zen 1841etik 1845era.

Luxenburgoko Ateneoan eta Liejako Unibertsitatean hezi zen. 1830eko Belgikako Iraultzan Luxenburgon zegoen eta konstituzioa idazteko ardura zuen batzordeko kide izendatu zuten. Kongresu nazionaleko kidea eta kanpo arazoetako ministerioko idazkari nagusia izan zen. Hasieran, Némourseko dukearen hautagaitza babestu zuen Belgikako tronurako, baina gero Leopoldo I.aren alde egin zuen, eta Londresera koroa eskaintzera bidalitako ordezkarietako bat izan zen.

1837an Herri Lanetako ministro izendatu zuten eta tren-sistema eta meatze-industria garatu zituen. 1839an Limburgeko eta Luxenburgoko lurralde lagapenak babestu zituen. 1840an Germaniar Konfederazioan enbaxadore izendatu zuten eta 1841ean lehen ministro. 1845ean garaitua izan ondoren, parlamentutik erretiratu eta zenbait diplomazia postutarako izendatu zuten.

Essai historique et politique sur la révolution belge (1838) lana idatzi zuen.