Wilfried Martens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Wilfried Martens
Wilfried Martens.jpg
Europarlamentaria

1994-07-19 - 1999-07-19
Barrutia: Dutch-speaking electoral college Itzuli
Hautaketa: European Parliament election, 1994 Itzuli
44. Belgikako Lehen Ministroa

1981-12-17 - 1992-03-07
Mark Eyskens Itzuli - Jean-Luc Dehaene
Belgikako Lehen Ministroa

1979-04-03 - 1981-03-31
Paul Vanden Boeynants Itzuli - Mark Eyskens Itzuli
Bizitza
Jaiotza Sleidinge Itzuli1936ko apirilaren  19a
Herrialdea  Belgika
Heriotza Lokeren2013ko urriaren  9a (77 urte)
Hobiratze lekua Campo Santo Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: pankreako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Miet Smet
Hezkuntza
Heziketa Catholic University of Leuven Itzuli
Harvard Unibertsitatea
Hizkuntzak nederlandera
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Estrasburgo eta Brusela
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Christian Democratic and Flemish Itzuli

Wilfried Achiel Emma Martens (Sleidinge, Flandria, 1936ko apirilaren 19a - Lokeren, Flandria, 2013ko urriaren 9a) belgikar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasle-erakunde katolikoetako militante izan zen zuzenbideko ikasle zen garaian, baina ondoren politikan nabarmentzen hasi zen, 1965. urtean Flandriako Herri Alderdi Kristauan sartu zelarik. Kontseilari-kargua bete zuen Harmel eta Vanden Boeynants Lehen Ministroen agintaldietan (1965-1966), eta geroago Léo Tindemansekin (1968) ministro izan zen.

1972an bere alderdiaren lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zen, eta hala izendatu zuten. Ganteko diputatu hautatu zuten handik bi urtera, eta Lehen Ministro izatera iritsi zen 1979. urtean.

Lehen Ministro gisa agintean egondako urteetan (1979-1992) Belgika federal bat sustatu zuen, eta ildo horretatik konstituzioa eraberritzeko proposamenak egin zituen 1981 eta 1989an, eskualdeei (hizkuntza komunitateei) eskumen zabalak emanez. 1981ean hilabete batzuetan bere kargua utzi beharrean izan zen garaian izan ezik, 1992. urtea arte izan zen Lehen Ministro. Urte hartan Jean-Luc Dehaenek hartu zuen Martensen kargua, Martenesek dimisioa eman ondoren.

Behin baino gehiagotan saiatu zen dimititzen, flandiarren eta frantses hiztunen artean hizkuntzaren ofizialtasuna zela-eta zeuden tirabiren eraginez. Europaren eraikuntzaren alde lan handia egin zuen, eta lan horri esker Europako Alderdi Popularraren lehendakari izendatu zuten 1990ean eta 1996an.

1994an eurodiputatu aukeratu zuten. 2000-2001 urteetan bere alderdiaren lehendakaria izan zen. 2008. urtean, Yves Letermeren dimisioaren ondoren eta Alberto II.ak eskatuta, Martens berriz agertu zen belgikar politikan Lehen Ministro berri bat bilatzen laguntzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Wilfried Martens Aldatu lotura Wikidatan