Jean-Pierre Melville
Itxura
Jean-Pierre Melville | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Pierre Claude Grumbach |
Jaiotza | Parisko 9. barrutia, 1917ko urriaren 20a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 13. barrutia, 1973ko abuztuaren 2a (55 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière de Pantin (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Michelet, Vanves (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Jean-Pierre Melville, Jean-Pierre Grumbach jaioa (Paris, 1917ko urriaren 20a - ibidem, 1973ko abuztuaren 2a) frantziar zinema zuzendari eta aktorea izan zen.
Alsaziar juduen familia batean jaio zen. Frantziako erresistentzian parte hartu zuen Bigarren Mundu Gerran Melville ezizenarekin. Ondoren, ezizena erabiltzen jarraitu zuen bere lanean.
Zinemagile independentea izan zen bere filmaketa estudioarekin. Zinema beltz minimalistako filmak zuzendu zituen, Estatu Batuetako zinemaren eraginez. Alain Delon, Jean-Paul Belmondo eta Lino Ventura aktoreek euren filmetan antzeztu zuten. Frantziako Nouvelle Vague eta nazioarteko beste zuzendari batzuentzako inspirazioa izan zen.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1946 : Vingt-quatre heures de la vie d'un clown (Film laburra)
- 1947 : Le Silence de la mer
- 1950 : Les Enfants terribles
- 1953 : Quand tu liras cette lettre
- 1955 : Bob le flambeur
- 1959 : Deux hommes dans Manhattan
- 1961 : Léon Morin, prêtre
- 1962 : Le Doulos
- 1963 : L'Aîné des Ferchaux
- 1966 : Le Deuxième Souffle
- 1967 : Le Samouraï
- 1969 : L'Armée des ombres
- 1970 : Le Cercle rouge
- 1972 : Un flic
Aktorea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1948 : Les Drames du Bois de Boulogne, Jacques Loewen film laburra
- 1950 : Orphée Jean Cocteau zuzendaria
- 1952 : Au cœur de la Casbah Pierre Cardinal zuzendaria
- 1957 : Amour de poche Pierre Kast zuzendaria
- 1959 : Deux hommes dans Manhattan
- 1960 : À bout de souffle Jean-Luc Godard zuzendaria
- 1960 : Le Petit Soldat Jean-Luc Godard zuzendaria
- 1962 : Le Signe du Lion Éric Rohmer zuzendaria
- 1962 : Le Combat dans l'île Alain Cavalier zuzendaria
- 1963 : Landru Claude Chabrol zuzendaria
- 1977: Urgent ou à quoi bon exécuter des projets puisque le projet est en lui-même une jouissance suffisante Gérard Courant zuzendaria