Jenny von Westphalen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jenny von Westphalen
Karl Marx Frau.jpg
Bizitza
Jaiotza Salzwedel (en) Itzuli1814ko otsailaren 12a
Herrialdea  Prusiako Erresuma
 Alemaniar Inperioa
Heriotza Londres1881eko abenduaren 2a (67 urte)
Hobiratze lekua Highgate Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: gibeleko minbizia
Familia
Aita Ludwig von Westphalen
Ama Caroline Heubel
Ezkontidea(k) Karl Marx  (1843ko ekainaren 19a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak soziologoa
Lantokia(k) Treveris

Johanna Bertha Julie von Westphales (Salzwedel, 1814ko otsailaren 12a - Londres, 1881eko abenduaren 2a), idazle eta pentsalari prusiarra izan zen. Jenny bezala ezagutua. Liga Komunistako lehen kidea izan zen. Karl Marx filosofoarekin ezkondu zen eta zazpi ume eduki zituen harekin. Horietatik lau hil egin ziren haurrak zirela.

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salzwedel herrian jaio zen, prusiar aristokraziako familia garrantzitsu batean. Bere aita Ludwig von Westphalen baroia zen (1770-1842), eta administrazio publikoko goi karguduna izan zen. Aitaren aita Christian Philip Heinrich von Westphalen izan zen (1723-1792). Aitaren ama Jeanie Wishart izan zen (1742-1811), eskoziako noblea. Amaren familiakoak Argylleko dukeak ziren, eskoziako aristokrata familia garrantzitsuena mende luzez. Johannaren ama Amalia Julia Caroline (1780-1856) baroia zen. Johannaren anaia bat, Ferdinand Otto Wilhelm Henning von Westphalen, Prusiako Barne Ministroa izan zen, eta Karl Marx koinatua atxilotu eta deportatzeko agindua sinatu zuen.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johanna eta Karl Marx umetatik ezagutzen ziren, eta Marx baino lau urte zaharragoa zen. 1835an hasi zuten bikote harremana. Nobioen aitak ere lagunak ziren. 1843ko ekainaren 19an ezkondu ziren. Hiru hilabete beranduago, Parisera joan ziren bizitzera.

Erbestealdia Belgikan eta Erresuma Batuan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1845eko otsailean Frantziako poliziak Johanna eta Karl Marx kanporatu egin zituen, eta Bruselara joan ziren. 1846an Liga Komunistan parte hartzen hasi zen, eta baita Alemaniako Langileen Batasunean. Urte horretan Karl Marxek eta biek Manifestu Komunista idazten lan egin zuten.

1848ko martxoan Belgikako poliziak Karl Marx atxilotu eta kanporatu zuen. Bikotea Parisera joan zen, eta handik Koloniara.

1849ko ekaineko alemaniar iraultzak porrot egin ondoren bikoteak Londresen amaitu zuen. Hurrengo hilabeteetan egoera gogorrean bizi izan ziren, pobrezian. 1851tik aurrera egoera hobetu egin zitzaien, Friedrich Engels lagunak emandako babes ekonomikoari esker.

1881ko abenduaren 2an hil zen Londresen, 67 urterekin.

Eragin intelektuala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Johanna Bertha Julie von Westphalesek eragin nabarmena eduki zuen bere senar Karl Marxen lanean. Marxen lanen zuzentzailea izan zen eta hainbat lan argitaratu zituen.[1] Gutunak eta ideiak trukatu zituen hainbat intelektualekin (Feuerbach, Proudhon, Bakunin), eta antzerki-kritika egin zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Redacción. (2018-05-06). «Jenny von Westphalen, la aristócrata que renunció a su riqueza por casarse con Karl Marx e impulsó sus ideales revolucionarios» BBC News Mundo . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.
  2. Txantiloi:Local «Jenny y Mary» www.elsaltodiario.com . Noiz kontsultatua: 2020-03-20.