João Cancelo
|
|
Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
| Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edo ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
João Pedro Cavaco Cancelo portugaldar futbol jokalaria da, 1994ko maiatzaren 27an Barreiron, Portugalen jaioa. Egun, eskuin hegaleko defentsa gisan, Bartzelonan dabil, Espainiako futbol ligako lehen mailan, eta Portugalgo selekzioan ere bai. Haren balioa 65 milioi eurokoa da[1]. Benfica izan zuen lehenengo taldea; horren ostean, Valentzian, Milango Interren, Juventusen, Manchester Cityn eta Municheko Bayernen ere ibili zen.[2]
Biografia
Haren debuta 2016ko irailaren 1ean Benficagaz izan zen, lagunarteko partida batean. Portugalekin 2012an izan zen. Hogeigarren zenbakia daroa Portugalekin, aldiz Manchester Cityn, zazpigarrena. Portugaldar selezioarekin 37 partido jolastu ditu orain arte eta 7 gol sartu: futboleko ibilbidean guztira 15 gol sartu ditu[3]. Bitan Premierreko irabazlea izan da, Serie A (Italiako liga) bakarrik bakarra lortu du, Eurokopa bakarra ere, UEFA Nations ligue bat, portugaldar liga bat, Taça de Portugal bat, bi Copa de Liga eta azkenik Supercopa bat Portugalekin[4]. 182 cm luze da, 74 kg-ko pisua du eta eskubia da[5].Ama Filomena Cancelo 2013ko urtarrilaren 5an hil zitzaion auto istripu batean; anaia Portugalo CS Maritimo B taldean futbolean jolasten da. Ordezkari lanean Jorge Mendes dabil, kluben arteko trukeez, eskubideez eta arduratzeko.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Benfica FC
Benficako beheko kategorietara heldu zen 14 urterekin; debut profesionala 2016ko irailaren 1a izan zen Benficaren lehen taldean baina Benficako bigarren taldean 2012ko uztailaren 28an, lagunarteko batean Gil Vicente taldearen kontra 90 minutuak jolastu zituen. Guztira bost denboralditan jardun da: bat, haurren kategorian, beste bat kadeteetan; bi Benfica Bn, eta Benficako lehen taldean denboraldi bakarra. 2012-2013an, hemezortzi urterekin, lehen denboraldia izan zen eta gol bat eta sei asistentzia egin zituen lehen denboraldian Benficarekin eta hamar txartel hori eta gorri bakarra jaso zituen. 2013-2014 bigarren denboraldia izan zuen eta 30 partidu jokatu zituen, gol bat sartu eta hamar asistentzia egin; hala ere, hamar txartel hori eta gorri bat jaso zituen. Azken denboraldian bakarrik lau partidu jokatu zituen, golik eta asistentziarik egin gabe[6]. Portugalgo liga eta Taçą de Portugal irabazi zituen 2013-2014an.
Valentzia FC
Hogei urte zituen Valentziara iritsi zenean. Lehen denboraldia 2014-2015 izan zen: hamahiru partidu egin zituen, golik edo asistentziarik egiteke; 2015-2016 denboraldian 41 partidu egin zituen: hiru gol eta lau asistentzia egin zituen. Izterreko zauria izan zuenez, 33 egunean utzi zion jolasteari eta bost partidutan huts egin[7].
2016-2017 denboraldian 38 partidu jokatu zituen; gol bakarra sartu zuen, baina lau asistentzia egin. Hankako zauri bat izan zuen eta hamar egunean futboletik kanpo geratu; hala ere, partidu bakarra galdu zuen. 2017-2018an asken urtea izan zen Valentzian, bakarrik lau partidu jokatu zituen, bere kontratua amaitzen aru zelako.
FC Internazionale Milano
Valentziak Inter de Milaneri laga zion 40 milioian; denboraldiaren amaieran erabaki zuten erosten ote zuten, 2017-2018 denboraldiaren erdian heldu, 28 partidu jolastu zituen, gol bakarra sartu eta 3 asistentzia eman. Hala ere, lotailuetan zauria izan zuen eta 44 egunean jolastu barik geratu zen[8]: bost partidu galdu zituen. Azkenean, ez zen Interren geratu eta Valentziak beste talde bat bilatu behar zuen saltzeko. Denboraldi bakar batekin Superkopa irabazi zuen[9].
Juventus FC
40 miloiren trukean erosi zuen Juventusek[10]. Cancelok azkenean bi denboraldi jolastu zituen Juventusen. 24 urterekin Juventusera (A Seriean) iritsi zen. 2018-2019 denboraldian, 38 partidu jolastu zituen eta gol bat eta bost asistentzia egin; denborali horretan bi lesio izan zituen: meniskokoa (horren ondorioz, 33 egun eman zituen futboletik kanpo eta bost partidu galdu) eta sudurrean ebakuntza bat egin ziotenez, hamaika egun egon zen jolastu barik eta partidu bakarra galdu zuen. 2019-2020 deboraldian hiru partidu jolastu zituen soilik: A Seriea (Italiako liga) irabazi zuen eta Supercopa bat.
Manchester City
2019ko abuztuaren 7an, Manchester City F.C.-k bere erosketa ofiziala egin zuen hurrengo 6 denboraldietarako, 65 miloi ordainduta[11]. Gaur egungo taldea du, orain arte lau denboraldi daramatza Manchester Cityrekin.2019-2020ko lehen denboraldian gol eta asistentzia bana egin zuen, Carabao cup bat lortu zuen, eta zauririk gabe jardun zen denboraldian. 2020-2021eko bere bigarren denboraldian 43 partidu jokatu zituen eta hiru gol eta bost asistentzia lortu; Covid-19 harrapatu zuen eta 33 egun eman zituen futbolean jolastu barik[12], denboraldi horretan, haren taldea Premier Ligueko irabazlea izan zen eta bere bigarren Carabao cup lortu zuen. 2021-2022an, 55 partidu jokatu zituen, hiru gol eta hamabi asistentzia eman zituen. Datu horiekin, bere bigarren Premier liga lortu zuen.
Portugal
Cancelo Portugalgo taldearen beheko kategorietan finkatu zen. 19 urtez azpiko talderako deitu zuten 2012ko Estonian jokatutako UEFAko 19 urtez azpiko Europako Txapelketarako. Hurrengo urtean 2013ko UEFAko 19 urtez azpiko Europako Txapelketan parte hartu zuen Lituanian eta 2013ko FIFAko 20 urtez azpikoen Munduko Kopan parte hartu zuen Turkian. 2014an Toulon Hopes txapelketan ere parte hartu zuen eta zortzi partida jokatu U21eko taldearekin. Senior taldearekin 12 txapeldun izan dira eta hiru gol sartu ditu. 2016ko irailaren 1ean debutatu zuen Gibraltar taldearen aurkako lagunarteko partidan, Portugalen alde 5-0eko emaitzarekin amaitu zen partidua[13]. Portugalekin sari asko lortu ditu, Nations ligueko irabazlea izan zen selekzioarekin 2019an, eta sub-17ko nazioarteko txapelketa, 2011n[14].
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Premier League, bitan (2020-2021, 2021-2022)
- A Seriea (2018-2019)
- Europako txapelketa, behin (2016)
- UEFA Nations League, behin (2018-2019)
- Primeria liga, behin (2013-2014)
- Taça de Portugal, behin (2013-2014)
- Copa de Liga, bitan (2019-2020 eta 2020-2021)
- Super Copa, bitan (2014-2015 eta 2018-2019)[15].
Taulan irudikatuta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Saria | Taldea | Herrialdea | Urtea |
|---|---|---|---|
| Primeira Liga | S. L. Benfica | Portugal | 2013-2014 |
| Ligako Kopa | 2013-2014 | ||
| Portugalgo Kopa | 2013-2014 | ||
| Italiako Superkopa | Juventus F. C. | Italia | 2018 |
| A seriea | 2018-2019 | ||
| Ligako Kopa | Manchester City F. C. | Ingalaterra | 2019-2020 |
| Ligako Kopa | 2020-2021 | ||
| Premier League | 2020-2021 | ||
| Premier League | 2021-2022 |
Nazioarteko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Saria | Taldea | Herrialdea | Urtea |
|---|---|---|---|
| UEFAko nazioen liga | Portugaldar selekzioa | Portugal |
Parte hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduko kopetako parte hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Mundiala | Arerioa | Emaitza |
|---|---|---|
| 2013ko 20 urtez beherakoen munduko kopa | Turkia | Final zortzirenak |
Eurokopako parte hartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Eurocopa | Arerioa | Emaitza |
|---|---|---|
| 2015eko 21 urtez beherakoen Eurokopa | Txekiar Errepublika | Txapledun ordea |
| 2017eko 21 urtez beherakoen Eurokopa | Polonia | Lehenengo fasea |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken partida 2022ko urriaren 22an izan zen.
| Taldea | Dib. | Denboraldia | Liga | Kopa nazionala | Nazioarteko kopa | Guztira | ||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Part. | Golak | Asist. | Part. | Golak | Asist. | Part. | Golak | Asist. | Part. | Golak | Asist. | |||||
| S. L. Benfica B Portugal | 2.a | 2012-2013 | 20 | 1 | 6 | — | — | 20 | 1 | 6 | ||||||
| 2013-2014 | 31 | 1 | 12 | — | — | 31 | 1 | 12 | ||||||||
| Guztira taldean | 51 | 2 | 18 | — | — | 51 | 2 | 18 | ||||||||
| S. L. Benfica Portugal | 1.a | 2013-2014 | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | — | 2 | 0 | 0 | ||||
| Guztira taldean | 1 | 0 | 0 | 1 | 0 | 0 | — | 2 | 0 | 0 | ||||||
| Valencia C. F. Espainia | 1.a | 2014-2015 | 10 | 0 | 0 | 3 | 0 | 0 | — | 13 | 0 | 0 | ||||
| 2015-2016 | 28 | 1 | 4 | 4 | 1 | 0 | 7 | 1 | 1 | 39 | 3 | 5 | ||||
| 2016-2017 | 35 | 1 | 4 | 3 | 0 | 0 | — | 38 | 1 | 4 | ||||||
| 2017-2018 | 1 | 0 | 0 | — | — | 1 | 0 | 0 | ||||||||
| Guztira taldean | 74 | 2 | 8 | 10 | 1 | 0 | 7 | 1 | 1 | 91 | 4 | 9 | ||||
| Inter de Milan Italia | 1.a | 2017-18 | 26 | 1 | 4 | 2 | 0 | 0 | — | 28 | 1 | 4 | ||||
| Guztira taldean | 26 | 1 | 4 | 2 | 0 | 0 | — | 28 | 1 | 4 | ||||||
| Juventus F C Italia | 1.a | 2018-19 | 25 | 1 | 5 | 2 | 0 | 0 | 7 | 0 | 3 | 34 | 1 | 8 | ||
| Guztira taldean | 25 | 1 | 5 | 2 | 0 | 0 | 7 | 0 | 3 | 34 | 1 | 8 | ||||
| Manchester City F. C. Ingalaterra | 1.a | 2019-2020 | 17 | 0 | 0 | 8 | 1 | 1 | 8 | 0 | 0 | 33 | 1 | 1 | ||
| 2020-2021 | 28 | 2 | 3 | 6 | 0 | 1 | 9 | 1 | 1 | 43 | 3 | 5 | ||||
| 2021-2022 | 36 | 1 | 7 | 7 | 0 | 0 | 9 | 2 | 3 | 52 | 3 | 10 | ||||
| 2022-2023 | 11 | 2 | 1 | 1 | 0 | 0 | 4 | 0 | 4 | 16 | 2 | 5 | ||||
| Guztira taldean | 92 | 5 | 11 | 22 | 1 | 2 | 30 | 3 | 8 | 144 | 9 | 21 | ||||
| Guztira karreran | 269 | 11 | 46 | 37 | 2 | 2 | 44 | 4 | 12 | 350 | 17 | 60 | ||||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «João Cancelo - Evolución del valor de mercado» www.transfermarkt.es (kontsulta data: 2022-10-21).
- ↑ «JOÃO CANCELO: João Pedro Cavaco Cancelo (Defensa)» www.aupaathletic.com (kontsulta data: 2022-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2022-10-16). «Cancelo (João Pedro Cavaco Cancelo)» AS.com (kontsulta data: 2022-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Palmarés João Cancelo: Títulos individuales y colectivos» Fichajes.com : Información sobre los fichajes y actualidad del mundo del fútbol (kontsulta data: 2022-10-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «João Cancelo - Perfil del jugador - Fútbol» Eurosport Espana (kontsulta data: 2022-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Perfil de João Cancelo: Info, noticias, partidos y estadísticas | BeSoccer» es.besoccer.com (kontsulta data: 2022-10-22).
- ↑ Aipuaren errorea: Baliogabeko
<ref>etiketa; edukirik gabeko erreferentziek izena izan behar dute - ↑ (Gaztelaniaz) «João Cancelo - Lesiones» www.transfermarkt.es (kontsulta data: 2022-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Palmarés João Cancelo: Títulos individuales y colectivos» Fichajes.com : Información sobre los fichajes y actualidad del mundo del fútbol (kontsulta data: 2022-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Valencia CF: La Juventus hace oficial el precio de Cancelo: 40,4 millones de euros» Marca.com 2018-06-27 (kontsulta data: 2022-10-22).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ingelmo, Álvaro Estévez. (2019-08-07). «Oficial: Cancelo ficha por el City y Danilo se va a la Juventus» Diario AS (kontsulta data: 2022-10-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «João Cancelo - Lesiones» www.transfermarkt.es (kontsulta data: 2022-10-23).
- ↑ (Ingelesez) «João Cancelo, international football player» eu-football.info (kontsulta data: 2022-10-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «João Cancelo - Títulos & éxitos» www.transfermarkt.es (kontsulta data: 2022-10-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Palmarés João Cancelo: Títulos individuales y colectivos» Fichajes.com : Información sobre los fichajes y actualidad del mundo del fútbol (kontsulta data: 2022-10-23).