Ramón María Narváez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ramón Narváez» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ramón María Narváez
Ramon Maria de Narvaez by Vicente Lopez 1772 1850.jpg
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Loja1800ko abuztuaren 5a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1868ko apirilaren 23a (67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea diplomazialaria, politikaria eta militarra
Lantokia(k) Madril
Jasotako sariak
Gradua jeneral
Sinesmenak
Alderdi politikoa Alderdi Moderatua

Ramón María Narváez y Campos (Loja, Granada, 1800ko abuztuaren 5 - Madril, 1868ko apirilaren 23), Valentziako duke, politikari eta militar espainiarra izan zen, Lojako Ezpatoi ezizenez ezaguna.

Lehen karlistadan, Gómez buruzagi karlista Majaceiteko guduan menderatu zuen (1836). Esparterorekin ez zuen harreman onik, ordea, eta liskar handiak izan zituen horregatik. Erbestera joan behar izan zuen (1838-1843), Sevillan matxinada iraultzaile baten buru izan zela eta. 1844an Espainiako Gobernu Kontseiluko buru izan zen, eta bere agintaldian Konstituzio berria egin zen. Urte batzuetan izan zituen gorabeherak (1846an eta 1847an) alde batera utzita, 1851. urteko urtarrila arte iraun zuen gobernuan. Hori zela eta, Valentziako dukea titulua eman zioten. 1856an eta 1866an berriro egin zuten gobernuko buru. Alderdi Moderatuko buru izan zen, baina berak ezarri zuen politika absolutistak piztu zuen, neurri handi batean, erregearen aurkako iraultza (1868an), Elisabet II.a agintaritzatik egotzi zuena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramón María Narváez Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Andaluzia
Artikulu hau Andaluziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.