Mikel Urmeneta
Mikel Urmeneta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mikel Urmeneta Otsoa Errarteko |
Jaiotza | Iruñea, 1963ko abenduaren 25a (60 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Miguel Javier Urmeneta |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marrazkilaria eta enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
mikelurmeneta.com |
Mikel Urmeneta Otsoa Errarteko (Iruñea, 1963ko abenduaren 25a) Kukuxumusuren sortzailea eta zuzendari ohia da. Miguel Javier Urmeneta Iruñeko alkate ohiaren semea, Ramon Urmeneta arkitektoa eta artistaren iloba eta Asisko Urmeneta komikigilearen anaia da, eta New Yorken bizi da. 2009an, Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herritar Unibertsala Saria jaso zuen. [1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Australiatik itzuli ondoren, 1989an Gonzalo Domingez de Bidaurreta eta Koldo Aiestaran adiskideekin batera Kukuxumusu enpresa sortu zuen. Sormen eta marrazkilari lana batik bat Kukuxumusun egin duen arren, handik kanpo ere diseinuak egin ditu. 1990ean, esaterako, San Ferminetako jaiak iragartzeko kartela Mikel Urmenetarena izan zen. Urte berean, gainera, Nafarroako Jaialdien kartelaren lehiaketa eta Iruñeko Udalako artista gazteen jaialdian argazkilaritza saila irabazi zituen
Kukuxumusu handitu ahala, Mikel Urmenetaren izena ere handitu da diseinu eta marrazkilaritza arloetan. Baztandarren Biltzarrerako kartela 1991n zein Eusko Jaurlaritzako turismo bulegorako kartela diseinatu zituen. Halaber, 2002ko Munduko Pilota Txapelketaren irudia, 2004ko San Ferminetako kartela edo 2006an Donostiako Musika Hamabostaldiarena egin zituen.
Azken bolada honetan hainbat enpresa edo erakunderentzat egin ditu marrazkiak: Kodak, Espainiako Greenpeace, Amnesty International, Medicus Mundi, Heraclio Fournier edo PETA. Hainbat erakustalditan parte hartu du, bai argazki digitalekin (“Captura.org”, 2004) bai marrazkiekin ("Miradas al Universo de Pío Baroja", 2006). Zenbait libururen azalak ere diseinatu ditu (Juan Cruzen Ojala octubre) eta Andreu Buenafuente lagunarekin Hell and Heaven proiektuan parte hartu izan du.
2016an kargutik kendu zuten eta Katuki Saguyaki izeneko marka berria abian jarri zuen.[2]