Joaquín Beltránen eta Alberto Sololuzeren bilaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alberto eta Joaquinen aldeko eskaintza, Ibur errekaren ondoan, Verter Recyclingen sarrera parean. Luizitik hilebetera eginiko prentsaurrekoan ezarria.

2020ko otsailean, Zaldibarko zabortegian jazotako hondakin-luiziak Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze langileak azpian harrapatu zituen.

Langileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko otsailaren 6an, zabortegian 10[1] behargin ari ziren lanean, haietatik 7[2] luizia gertatu zen gunean. Haien artean zeuden:

  • Alberto Sololuze (Eibar, 1958). Markina-Xemeinen bizi zen. 25 urtetik gora zeramatzan Verter Recycling zabortegiaren jabe Jose Inazio Barinagarentzat lanean, Eibarko Ford eta Peugeot kontzesionarioetan; Automoviles Kondia enpresako apoderatua izana zen, eta Barinagak traspasatu zuenean, jabe berriak langileak subrogatu zituen arren, Sololuze Barinagarekin zabortegira joan zen. Ezkondua, alaba batekin,[3][4] aitona ere bazen[5] eta jubilatzekotan zen.[6]
  • Joaquín Beltrán (El Burgo, Málaga, 1969). 9 urte zituela gurasoekin eta 7 anai-arreba gazteagorekin etorri zen Euskal Herrira, eta Zallan bizi zen. "Excavaciones Joaquín Beltrán" enpresaren jabea 2014tik. Otxaran auzoan bizi zen. Emaztea eta 3 seme-alaba zituen.[7] Beltranek lanaldi osoa Eitzagako zabortegiarendako egiten zuen: bere zazpi langileak Verterren beste 3 langilerekin elkarlanean aritzen ziren.[8]

Lehen uneetan, luiziak egun horretan lanean zeuden sei behargin harrapatu zituela uste bazen ere, hurrengo minutuetan haietako lau telefono mugikorrez lokalizatzea lortu zituzten, Sololuze eta Beltrán bakarrik falta zirela ohartuz:[9]

Larrialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen uneetan nahasmena izan zen nagusi; leku askotatik kritikatu zen Administrazioaren lehen egunetako "anabasa informatibo eta operatiboa".[10][11][12][13][14] Orduak pasatzen joan ahala, krisiari aurre egiteko foro operatibo desberdinak eratuz joan ziren lan desberdinak koordinatzeko, desagertuen bilaketa barne.[15] Otsailaren 12an, Iñigo Urkullu EAE-ko Lehendakariak, Iñaki Arriola eta Estefania Beltran de Heredia Sailburuak eta Ernesto Martínez de Cabredo URA Agentziako buruak zabortegiari lehen bisita egin zioten,[16] eta bertan Beltrán eta Sololuzeren senideak aurkitu zituzten; tentsio handiko bilera izan zen.[17]

Bilaketaren jarraipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltrán eta Sololuze erreskatatzeko lanak luizia gertatu zen egunean bertan hasi ziren,[18] eta goizaldera arte luzatu ziren. Otsailaren 7ko goizean, baina, OSALANen aginduz lanak eten ziren, amiantoaren arazoa zela eta; material horrekin lan egiteko prestatutako lan taldeek 15:00ak aldean berrekin zioten erreskate lanari. Otsailaren 8an, hondakinen azpian zenbait ibilgailu aurkitu zituzten, desagertutako langileenak izan zitezkeenak.[19] Goizean hasitako lanak, halere eguerdian eten behar izan zituzten, euria eta hondakin multzoaren ezegonkortasuna zirela eta. Otsailaren 9an, lanei berrekin zitzaion hondeamakinak erabiliz.[20] Otsailaren 10ean, Arriola eta Beltran de Heredia Sailburuek bilaketa lanen etena iragarri zuten.[21] Erabaki hau geologoek emaniko aholkuari jaramon eginez hartu zen, hondakin multzoaren ezegonkortasunaren aurrean.[22]

Otsailaren 13an, gorpuen bilaketa lanei berrekin zitzaien geoteknia espezialista gehiagoren laguntzarekin.[23] Operazio honetan, hondakin multzoa egonkortu ostean haren gainean pista batzuk eta segurtasun aldapak eraikitzea aurreikusten zen, langileak egon zitezkeen eremura segurtasunez hurbildu ahal izateko.[24] Lan horietan lixibatuak bideratzeko ubideen prestaketan aritu ziren.[25]

Otsailaren 14ean, Vocento taldeko komunikabideen arabera, erreskate taldeek langileak egon zitezkeen eremua lokalizatu zuten.[26] Egun horretan, zona gorri bat mugatu zen (baskularen ingurua, desagertuen gorpuak aurkitzeko probabilitate handienekoa), eta otsailaren 15ean jada hondeamakinak eta 23 metrotako beso mekaniko bat[27] lan eremuaren gainera ailegatu ziren, gorpuak zeudekeen gunera ailegatuz.[28] Beste zona laranja bat ere mugatu zen, zabortegiaren ezker aldean, baserrien inguruan.[29] Hondeatze lanok kontuz egin beharra zegoen, hondakinak ahal denik eta gutxien mugituz (eta hondakin artean egon zitezkeen gai arriskutsuak ustekabean ez haizatzeko).[30] Data berean, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak eta Ertzaintzako Polizia Zientifikoak hondamen handien protokoloa abiatu zuten, EAEren historian estrainekotz. 2018an sinatutako araudi honen arabera, desagertutako langileen bilaketarako pauso batzuk zehazten ziren:[31]

  • Talde berezi bat eratzea (2 polizia zientifiko + 2 forense), guardian zeuden profesionalekin batera aritzeko.
  • Gorpuak aurkitzean talde hau Zaldibarrera joatea.
  • Bi karpa in situ ezartzea: bata gorpuak deskontaminatzeko; bigarrena gorpuak zigilatutako kutxetan sartzeko.
  • Identifikazioetarako, senideen laguntza eskatzea informazio odontologikoa, DNA edo informazio medikoa eskuratzeko.
  • Autopsiak bertan burutzea.
  • Ostean, gorpuak tanatoriora zuzenean eramatea, eta seguraski intzineratzea.

Otsailaren 17an argitaratu zenez, halere, beharginen bilaketarekin jarraitzeko ezinbestekotzat jotzen zen hondakin multzoa egonkortzea (lanok 6 hilebeterako aurreikusten zirelarik).[32]

Otsailaren 19an:

  • Bi hondeamakinak baskula inguruan (B1 gunea[33]) bilaketa lanetan aritu ziren.[34]
  • Mahai teknikoa Zaldibarren bildu osteko prentsaurrekoan Ertzaintzako erreskate operazioetako kide Asier Urrutiak ordura arte eginiko lanak azaldu zituen, ateratzen ari ziren hondakinak (egunero 40 kamioi, edo 1000 tona) eskuz bahetzen ari zirela, agertu zitekeen aztarnei adi.[35]
  • Pedro Anituak (Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendariak) azaldu zuen bilaketak baskula inguruan zentratzen ari zirela (B1 gunea[33]), Sololuze hango kasetan egon zitekeela uste dutelako (kasu horretan gorpua bertan egon zitekeen) luiziak handik biderantz ihes eginez harrapatu bazuen, berriz, geologoen ustez gorpua 30-70 m beherago egon zitekeen; Beltranen kasuan ere lan-hipotesi horrekin ari ziren.[36]

Otsailaren 22an, lehen gunean eginiko bilaketa lanak amaitutzat eman ziren, eta bigarren gunera ailegatzeko pistaren prestaketa hasi zen.[37]

Otsailaren 23an, bilaketa lan guneen mapa zehatza argitaratu zen.[38][33]

Otsailaren 25ean, Beltranen autoa agertutako gunea (B4[39]) bahetzen ari ziren, eta Anitua zuzendariak lanak "erritmo onean" adierazi zuen, apropos eraikitako orrazi-makina berriari esker.[40] Bilaketa guneen azalpen eguneratua ere argitaratu zen.[41][42]

Otsailaren 26ean, erakundeen arteko koordinazio-mahaiaren bilera egin zen Txurdinagan. Positiboki baloratu zuen luiziaren ostean egindako koordinazio, jarraipen eta komunikazio-lan guztia, eta bere lana amaitutzat eman zuen, aurrerantzean egonkortzera eta desagertutako langileen bilaketara zuzendutako obra zibila Ingurumen eta Segurtasun sailek osatutako batzorde tekniko batek koordinatuko zuela iragarriz.[43] Une honetara arte egunero eginiko agerpen publikoen erritmoa apaldu zen.[44]

Otsailaren 28an, B4 eremuko bilaketa lanekin jarraizen ari ziren, eta B2 eremukoei berrekin zitzaien. Ordura arte guztira 5.525 tona mugituak ziren, horietatik 3.825 B4 eremuan, Beltranen autoa agertutako zonan alegia.[45] Gainera zabortegiaren ezkerraldean sartzeko pistak eraikitzen ari ziren, eta baskularen goiko aldean hondakinak ateratzen. Honen helburua B1 baskulako eremuan egonkortasuna hobetzea zen (non ordura arte 425 tona bakarrik erretiratu ahal izan ziren[45]), han bilaketari berrekin ahal izateko. Bulldozer gehigarri bat ere sartu zen, zabortegiaren goiko aldearen geometria eta egonkortasuna hobetzeko, ur-pilaketa guneen sorrera ekiditeko.[46]

Martxoaren 2an, bigarren orrazi-makina bat lanera sartu zen, bilaketa erritmoa azkarragotzeko asmoz.[47]

Martxoan 4an Jaurlaritzak adierazi zuen B4 eremutik 7.500 m3 hondakin mugituak zituztela; B3 eremua egun biren barruan hustuko zutela; B2 eremuan 80 m3 material bahetu ostean lixibiatuen kutxatila aurkitzea aurreikusten zutela; B3-1 guneko lanei ekiteko pista eraikitzen ari zirela; eta egonkortzeko lanei eta argiztapen-dorreei esker eguneko lan ordu kopurua handitu zutela (06:00-23:00 artera).[48]

Martxoaren 6ean, B1-B3 zonetaraino iristeko pista prest zegoela iragarri zen. B4 zonan, berriz, jada 10.600 m3 erretiratuak zirela jakinarazi zen.[49]

Martxoaren 6an Jaurlaritzak eta desagertuen familiek bilera bat izan zuten, bilaketa operazioen jarraipenerako. Bilera hau ez zitzaien komunikabideei jakinerazi.[50]

Martxoaren 8an, hondakinak lekuz aldatzeko eta gorpuen bilaketarako lanek aurrera jarraitu zuten, eta Eitzagaetxebarria baserri inguruan logistika erraztuko zuen intendentzia kanpaleku bat eraikiko zela iragarri zen.[51] Iluntzerako, B3 eremuko hondakina (AP-8 autobideraino ailegatu zena) guztiz hustu zutela iragarri zen, desagertuen aztarnarik aurkitu barik.[52]

Martxoaren 10ean, La Sexta TB kateari emaniko elkarrizketa batean, Marta Álvarez, Joaquin Beltranen koinatak, adierazi zuen Administraziotik "agian gorpuak ez zituztela aurkituko" esana zietela. Era berean, kexu azaldu zen Larrialdi Unitate Militarraren laguntza eskatu ez izanarengatik.[53]

Martxoaren 11an, Jaurlaritzak informatu zuen une horretan zabortegian 100 bat pertsona ari zirela zabortegian, "obra zibileko eta segurtasuneko" lanetan.[54]

Martxoaren 13an, Jaurlaritzak adierazi zuen ordura arte 41.800 m3 hondakin mugituak zituztela langileen bilaketan.[55] Halere, lanotan parte hartzen ari diren Beltranen senideek datu hau gezurtatu zuten.

Martxoaren 13an, Jaurlaritzak Verter Recycling enpresari bilaketa lanetan laguntzea agindu zion (enpresak erantzun zuen jada ari zirela laguntzen[56]). Egun honetan, Urkullu Lehendakariak eta Beltran de Heredia Sailburuak zabortegiko lanak bisitatu zituzten; bertan desagertutakoen senideekin bildu ziren, eta hauei bilaketa lanekin jarraitzeko konpromisoa berretsi bazieten ere, [57] politikarien eta Beltranen senideen arteko bilera haserre amaitu zuten.[58][59]

Lanen jarraipena egiten ari ziren Beltranen senideek salatu zuten, iragarritakoaren kontra, bilaketa lanak 7:00-15:00 artera mugatu zirela,[60] eta lan txanden arteko deskoordinazioa, egunero ordu desberdinetan amaituz.[61] Seinalatu zuten, baita ere, behin lixibatuak, autobidea eta sua kontrolpean izanik, desagertuen bilaketa Jaurlaritzarentzat ez zela lehentasuna, eta bai ordea negozio handia Construcciones Moyua enpresarendako.[62]

Martxoaren 22an, Urkullu Lehendakariak adierazi zuen bilaketa lanen egoerak eta hondakinen egonkortasunak desagertuen ustezko lekura hurbiltzea ahalbidetzen ari zirela, eta hurrengo astean (eguraldiak lagundu ezkero) bertan erritmo bizkorragoan sakontzeko aukera izango zela.[63] Une horretan, lanok Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko beltzen zaintzapean egiten ari ziren (12 agente goizez, 12 arratsaldez eta 2 gauez),[64] 100 bat langilek osatutako operatiboaren baitan (larrialdi teknikari, ingeniari, obra arduradun, erauzketa eta miaketa makinista eta operarioekin batera).[65] Martxoaren 31ean, COVID-19 pandemiaren konfinamenduaren harira, Verterreko lanekin jarraitu ahal izango zela baieztatu zen; artean lanak 8:45 eta 19:15ak artean egiten ari ziren.[66]

Apirilaren 5eko arratsaldean, bilaketa-taldeek Alberto Sololuzeren ibilgailua aurkitu zuten hondakinen artean.[67] Artean, kalkulatzen zen desagertuak estali zezakeen hondakin multzoaren herena arakatua zela.[68] Apirilaren 12rako, arakatutako hondakin kopurua 80.625 tonatakoa zen.[69]

Abuztuan, Sololuzeren gorpuzkinak aurkitu ziren, zabortegiko baskularen azpian 23 metrotara.[70]

Joaquin Beltranen bilaketak jarraitu zuen 2021eko maiatzaren 14ra arte. Zabortegia amildu zenetik 463 egunera, Jaurlaritzak bilaketa lanak bertan behera utzi zituen, gorpuzkinik aurkitu barik.[71]

Eragin politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaurlaritzaren furgoneta baten gaineko protesta pintadak.

Zaldibarko zabortegiaren hondamendiak eragin politiko handia izan zuen, ondorio ekologikoengatik eta desagertutako langileengatik.[72][73][74] [75][76][14] Jaurlaritzari krisiaren kudeaketa txarra egotzi zitzaion, bai EAJ[73] eta bai PSE-EE alderdien ordezkariei, desagertuen familiekiko enpatia falta azpimarratuz.[77] Baita ere, erantzukizuna Verter enpresa pribatuari esleitu nahi izan zitzaionean, zabortegia behar bezala kontrolatzearen ardura Jaurlaritzarena zela seinalatuz.[14][78][79] Informazio politika desegokia izan zela ere nabarmendu zen.[74][80][81] Honen aurrean, Jaurlaritzak onartu zituen kritika bakarrak komunikazioaren eta senideekiko enpatiaren arlokoak izan ziren; larrialdian krisiaren kudeaketa eta Sailen arteko koordinazioa ona izan zirela, eta Jaurlaritzaren kontrola egokia izan zela mantenduz.[82]

Hilaren 25ean, Jaurlaritzak jakinarazi zuen langileen bilaketan eginiko jardunei buruzko txostena bidali ziola Arartekoari, hark eskatu bezala;[83] txosten honetan, Zaldibarko hondamendia "aurrekaririk gabekoa" zela argudiatzen zen, Benseko hondamendiak izan zuen antzeko jatorri eta ondorioak kontuan hartu gabe.[84]

Oihartzuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen egunetan, herritarren kezka eta haserrea batez ere sare sozialen bidez zabaldu zen,[85] arduradun politikoen azalpen publikoen faltarengatik kexu.[86] Hurrengo astean, mobilizazioak koordinatuz eta handituz joan ziren eta, otsailaren 14tik aurrera, airearen kutsadurarengatiko larrialdiarekin batera, mobilizazioak indartu ziren.[87] [88] .[89] Kaleko manifestaldiek ez zuten etenik izan harik eta COVID-19 pandemia zela eta konfinamendu neurriak ezarri ziren arte;[90] eta ordutik aurrera jendeak etxeetatik jarraitu zuen protestan.[91][92] Langile mugimendutik ere babes handia jaso zuen Sololuze eta Beltránen bilaketak, lan baldintzen segurtasun aldarriekin batera.[93][94][95]

Mursego musikariak ("Zuentzat" kantua osatu zuen, Deabruak Teilatuetan taldearen bertsioa, Beltránen eta Sololuzeren omenez).[96]

Zaldibar Argitu plataformaren ekimenez, Debabarreneko hainbat musikarik "Zaborrezko munstroa" kantua prestatu zuten, luizitik bi hilebete igaro zirenean estreinatuz.[97]


Desagertuen familiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beltran eta Sololuzeren senideek zabortegiaren sarreran ezarritako oroimen-gunea

Desagertutako langileen senideek lanen jarraipen aktiboa egin zuten:

  • Helene Alberdi: Sololuzeren iloba.[98] Desagertutakoen bilaketa lanak eten zirenean kexu agertu zuen lehena izan zen, Administrazioaren enpatia falta seinalatuz.[99][100]
  • Paulo Alberdi: Sololuzeren iloba. Komunikabideei "informazioa ezkutatzen ari zitzaien" sentsazioa adierazi zien.[101]
  • Beltránen arrebak: El Correo egunkarian anaiak zabortegiaren istripua nola aurreikusi zuen azaldu zuten, enpresak jaramon gutxiegi egin ziola adieraziz. Desagertuak "erahilak" izan zirela seinalatu zuten.[102]
  • Pedro Alberdi: istriputik 13 egunera, Eta Kitto aldizkariko artikulu batean adierazi zuen bere koinatua "ez zuela mendiak hil, jendearen diru-goseak baizik".[103][104]
  • Agurtzane Sololuze, Albertoren arreba: zabortegiaren sarreran oroigarria eta loreak ezarri zituen desagertuen memorian, bilaketa taldeen lanak jarraitzen zituen bitartean.[105]
  • Martxoaren 3an, Joaquin Beltránen senideek komunikatu bat atera zuten, hondamendiaren kudeaketari kritika gogorra eginez, eta arazoaren konponketa teknikoen eskuetan uzteko eskatuz, politikoenetan barik.[106] Biharamunean, Urkullu Lehendakariak komunikatu honi erantzuna eman zion, otsailaren 18an adierazitako terminoak berretsiz.[107]
  • Martxoaren 5ean, EITB-ri[108] eta RNE-ri[109] emaniko elkarrizketetan, Rodolfo Martín lagunak eta Txisko Beltrán senideak larrialdiari aurre egiteko forma kritikatu zuten; familiek gorpuak aurkitu arte bilaketa lanekin jarraitzea eskatu zuten, eta lanetan oraindik izaten ari ziren koordinazio arazoak seinalatu zituzten. Halere, Larrialdiei Aurre Egiteko teknikoen eta haien buru Pedro Anituaren lanarekiko esker ona adierazi zuten.[110] Egun berean, Markina-Xemeinen eginiko mobilizazioan, Eneko Arratek ere (Sololuzeren beste iloba batek) logistika anabasa eta senideen baztertzea salatu zuen.[111] Ekologistak Martxaneko Javier Vazquezek ere seinalatu zuen "orkestra zuzendaritza falta" bera, alegia.[112]
  • Martxoaren 6ean, luizitik hilebetera:
    • Senideek prentsaurreko agerraldia egin zuten Verter Recycling zabortegiaren sarreran.[113] Bertan, besteak beste, kexu agertu ziren Jaurlaritzak ez ziotelako beraien abokatuei mahai teknikoen bileretan parte hartzen uzten; hango "hizkuntza teknikoa" ulertu ahal izateko ezinbestekoa haien ustez.[114]
    • Beltránen senideak Jaurlaritzako kideekin bildu ziren, hauek eskatuta. Bertan, familiak onartu zuen bilaketa lanen deskoordinazioagatik eskatutako barkamena, eta Urkulluk bere gain hartu zituen erreskate lanei «eraginkortasuna» emateko eskariak.[58]
  • Martxoaren 7an Zallako kontzentrazio isilean parte hartu zuten. Hemen Beltránen senideek heriotzak "batzuen diru-goseari eta besteen praxi txarrari" egotzi zieten.[115]
  • Martxoaren 10ean, Sololuzeren senideek mozio-proposamen bat sartu zuten Markina-Xemeingo Udalean.[116]
  • Martxoaren 13an, zabortegiaren izandako bilera batean, Beltránen senideek Jaurlaritzako kideekin haserre amaitu zuten,[59] hauek Beltranen enpresak luizian izan zezakeen erantzukizuna seinalatu zutelako,[50] eta isilpekoa beharko lukeen bilera hori komunikabideei jakinarazi zietelako.[58] Une honetatik aurrera, familia bakoitzak bere aldetik jarraitu zuen dinamika,[62] eta Sololuzeren senideek salaketa publikoak egiteari uko egin zioten,[117] gorpuak bilatzeko eskariari eutsiz halere.
  • Apirilaren 3an, Nahia Sololuzek (Albertoren alabak) lehen elkarrizketa publikoa eman zuen. Hark adierazi zuen eguneroko informazioa jasotzen zutela Jaurlaritzako larrialdietako zerbitzutik; bilerak eta zabortegiko lanen ikustaldiak egiten ari zirela; Beltránen familiarekin harreman ona zutela; eta jendearengandik jasotako babesa oso lagungarria izan zitzaiela.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Berria. «Bi langileren bila jarraitzen dute A-8an gertatu den lur jausian, Zaldibarko zabortegian» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  2. (Gaztelaniaz) HERAS, JOSEMI BENÍTEZ | GONZALO DE LAS. (2020-02-22). «Las claves del derrumbe» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Barinaga, jefe del vertedero y 'conde' de Eibar» El Correo 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  4. (Gaztelaniaz) «Joaquín y Alberto, sepultados por la fatalidad» El Correo 2020-02-08 (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  5. Angeles Escrivá / Josean Izarra. (2020ko otsailaren 23a). «Derrumbes Barinaga» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 23a).
  6. a b Frantzesena, Julene. ««Telefonoari adi bizi naiz»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-03).
  7. (Gaztelaniaz) «El vertedero contrató a topógrafos dos días antes del alud tras la aparición de una grieta» El Correo 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  8. «Esclareced Zaldibar! una tragedia que muestra mucha negligencia | porExperiencia» porexperiencia.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  9. «Arriola: "Enpresa da zabortegiaren segurtasunaren erabateko arduraduna"» Euskal Irrati Telebista 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  10. (Gaztelaniaz) Becerra, José Ramón. «Cuatro largos días en Zaldibar» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  11. (Gaztelaniaz) Responder, Alvaro 13 febrero 2020. Sobre la desastrosa gestión comunicacional del accidente en el vertedero de Zaldibar – Gananzia. (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  12. Gutierrez, Arantza. (2020T23:32). [https://twitter.com/arantzatxu/status/1228945171032793088 «Espero dut @upvehu_gkz_csc fakultatean hurrengo ikasturtean gutxienez 5 GrAl, 2 MAL eta tesi bat @euskjaurlaritza Zaldibar inguruan egiten ari den komunikazio okerra: nahasmena, alderdikeria, gezurrak, desinformazioa, herriarekiko mespretxua. Hemeroteka ta audio/bideoteka gorde!pic.twitter.com/jCPZJMzSbb»] @arantzatxu (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  13. (Gaztelaniaz) Aretxabala, Antonio. «Zaldibar: ¿fue la acumulación de basura lo menos sucio?» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  14. a b c «Zaldibar y la rama dorada» https://www.deia.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 20a).
  15. (Gaztelaniaz) «Los expertos en geología, topografía e ingeniería tardaron cuatro días en entrar en el comité de crisis» El Correo 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  16. (Gaztelaniaz) «Urkullu pasa por Zaldibar seis días después, tras negarse a «estar por estar» y sin aviso previo» naiz: 2020-02-12 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  17. (Gaztelaniaz) Deia. «El Gobierno vasco abre un expediente sancionador a la empresa propietaria del vertedero» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  18. Ansa, Mikel P.. «Zer gertatu da Zaldibarko zabortegian?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  19. Manterola, Aitor. «Zaldibarko luizian desagertutako bi langileen autoak izan daitezkeenak azaldu dira hondakinen artean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  20. ARGIA. (2020-02-20). «JARRAIPENA | Joaquin Beltranen familiak eskatu du bilaketa lanetan aginte bakarra izatea» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  21. dotb.eus - La inestabilidad del terreno obliga a suspender la búsqueda en Zaldibar
  22. «Zaldibarren desagertutakoen bilaketa eten dute, lurraren ezegonkortasunagatik» Euskal Irrati Telebista 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  23. (Gaztelaniaz) «La búsqueda de los dos trabajadores en el vertedero de Zaldibar se retoma hoy» Euskal Irrati Telebista 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  24. (Ingelesez) «Diseñan una gran operación para rescatar a los trabajadores desaparecidos en el colapso de Zaldibar» Noticias Ultimas 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  25. Un plan para poder rescatar a los dos trabajadores del vertedero de Zaldibar. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 14a).
  26. (Gaztelaniaz) H/Creada:14-02-2020, La RazónÚltima actualización:14-02-2020 | 12:34. (2020-02-14). «Localizan la zona donde podrían encontrarse los dos trabajadores del vertedero de Zaldibar» La Razón (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  27. (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco pide no hacer deporte ni ventilar la casa en Zaldibar, Ermua y Eibar» El Confidencial 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  28. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-15). «Las máquinas llegan a los fuegos del vertedero de Zaldibar y empezarán hoy a echar tierra» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  29. (Gaztelaniaz) «El trabajo de estabilización del terreno del vertedero comenzará este fin de semana» Euskal Irrati Telebista 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  30. (Gaztelaniaz) «Los equipos llegan al foco del fuego y empiezan a echar arena» El Correo 2020-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  31. (Gaztelaniaz) «Instalarán dos carpas en el propio vertedero para realizar las autopsias a los trabajadores» El Correo 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  32. (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco contempla almacenar y sellar los residuos en el entorno del vertedero» El Correo 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  33. a b c (Gaztelaniaz) Gartzia, Rodrigo. (2020T02:39). «BILAKETA GUNEAK / ZONAS DE BÚSQUEDA Derrumbe Vertedero de Zaldibarpic.twitter.com/mQjMp85J5s» @rgartzia (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  34. «Zaldibarren desagertutako bi langileak egon daitezkeen inguruan bila ari dira» Euskal Irrati Telebista 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  35. Hermosilla, Gotzon. «Jaurlaritzak kanpora bidali nahi du Zaldibarrera bideratzen zen zakarra» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  36. (Gaztelaniaz) «Los rescatadores criban a mano y con perros los residuos en busca de los desaparecidos» El Correo 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  37. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-22). «Finaliza la búsqueda en una de las zonas del vertedero de Zaldibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  38. Deiak - 112, S. O. S.. (2020T05:30). «#Zaldibar-ko zabortegiaren lur-jausiko bilaketa guneak. #Lurjausiapic.twitter.com/EvYCCI7w1K» @112_SOSDeiak (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  39. (Gaztelaniaz) S.A, Web Financial Group. «Se intensifican los trabajos para localizar a los dos desaparecidos en Zaldibar, pese a que la lluvia "no ayuda"» BOLSAMANIA (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  40. Irekia. «Irekia - Bilaketa lanek erritmo onean jarraitzen dute» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  41. Deiak - 112, S. O. S.. (2020T11:21). [https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/1232385029541703682 «25/02/2020 Zaldibarko zabortegian izandako luiziko bilaketa-guneetako jarduketak. Actuaciones en las zonas de búsqueda en el derrumbe del vertedero de #Zaldibar. (1)pic.twitter.com/pQiIo6XP17»] @112_SOSDeiak (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  42. Deiak - 112, S. O. S.. (2020T11:21). [https://twitter.com/112_SOSDeiak/status/1232385173586661376 «25/02/2020 Zaldibarko zabortegian izandako luiziko bilaketa-guneetako jarduketak. Actuaciones en las zonas de búsqueda en el derrumbe del vertedero de #Zaldibar. (2)pic.twitter.com/P4oC09kOsK»] @112_SOSDeiak (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  43. Irekia. «Irekia - Ingurumen eta Segurtasun sailek osaturiko batzorde tekniko batek koordinatuko du aurrerantzean desagertutako bi langileak bilatzeko operatibora bideratutako obra zibila» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  44. Eizmendi, Imanol Magro. «Zabortegiaren alboko baserriko lurretan jarriko dute hondakin arriskutsuen ziega» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  45. a b (Gaztelaniaz) AGENCIAS, RTVE es /. (2020-02-28). «La Diputación de Bizkaia abre un expediente sancionador a la empresa del vertedero de Zaldibar» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  46. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegiko jarduketei buruzko txostena, otsailaren 28koa» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  47. (Gaztelaniaz) Donostitik. (2016-02-04). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  48. Irekia. «Irekia - Bilaketa-operatiboaren segurtasuna bermatze aldera zabortegiaren erdi-goiko aldea egonkortzeko lanak areagotu dira lan-txanda berri bat sartuz» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  49. (Gaztelaniaz) Donostitik. (2016-02-04). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  50. a b (Ingelesez) «Tenso encuentro entre los lehendakari y las familias de los desaparecidos en Zaldibar» Noticias Ultimas 2020-03-14 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
  51. Press, Europa. (2020-03-08). «El operativo de búsqueda de los trabajadores en Zaldibar avanzará más al no preverse lluvias» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  52. «Bilaketa-eremuetako bat hondakinez hustu dute, bi desagertuak aurkitu gabe» Euskal Irrati Telebista 2020-03-08 (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  53. (Gaztelaniaz) «El dolor de la familia de Joaquín, uno de los desaparecidos en el derrumbe del vertedero de Zaldibar: "No se merecen seguir ahí metidos"» LaSexta 2020-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  54. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegiko bilaketa-operatiboari buruzko albiste eguneratuak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  55. El lehendakari vuelve a Zaldibar con familiares de los desaparecidos. .
  56. Verter Recycling inplikatuta dago jada erreskate‐ eta egonkortze‐lanetan, koordinazio‐mahai teknikoan parte hartzen ari baita, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailarekin adostu zuen legez. .
  57. «Zaldibarko bilaketa lanetan laguntzeko eskatu dio Jaurlaritzak Verter Recyclingi» www.eitb.eus 2020-03-13 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
  58. a b c Urain, Jon O.. «Hitzemandakoa ez bete izana egotzi dio Joaquin Beltranen familiak Urkulluri» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  59. a b (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. «La familia de uno de los desaparecidos en Zaldibar se niega a acompañar a Urkullu en su última visita al vertedero porque lo filtró a la prensa» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-15).
  60. (Gaztelaniaz) Bai, Zalla. (2020-03-18). «Txisko Beltrán en Hoy por Hoy Euskadi (Cadena SER) 18/03/2020 #JoaquínBeltrán #Zaldibar #ZaldibarArgitu https://youtu.be/SL71TmJjj8g vía @YouTube» @zallabai (Noiz kontsultatua: 2020-03-19).
  61. (Gaztelaniaz) «Joaquín y Alberto, 45 días sepultados por basura en Zaldíbar... y ahora también por el Covid-19» El Español 2020-03-22 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  62. a b (Gaztelaniaz) «"En Zaldibar hay que apartar las banderas, hablamos de vidas. Esto es puro nacionalismo"» El Independiente 2020-03-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  63. (Gaztelaniaz) Digital, Estrella. «Urkullu espera avances rápidos en la búsqueda de desaparecidos en Zaldibar» Estrella Digital (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  64. (Gaztelaniaz) ««Estábamos con Zaldibar hasta el cuello y viene el coronavirus»» El Diario Vasco 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  65. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio egunerakoa» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
  66. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegian (Verter Recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-01).
  67. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2020-04-05). «Hallan el vehículo de uno de los desaparecidos en el vertedero de Zaldibar» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2020-04-06).
  68. (Gaztelaniaz) Cacerolada en recuerdo a los operarios sepultados en Zaldibar hace 60 días. 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  69. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegian (Verter recycling 2002) Alberto eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  70. Agirre, Maider Galardi F.. «Alberto Sololuzerenak dira Zaldibarren agertutako gorpuzkiak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  71. Agirre, Edu Lartzanguren-Ainhoa Larretxea. «Jaurlaritzak gaur bertan utziko dio Joaquin Beltran bilatzeari» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-14).
  72. «EAJ-PNV DENUNCIA LA CAMPAÑA DE ACOSO A SU AFILIACIÓN LANZADA POR ACTORES POLÍTICOS RECONOCIBLES QUE ESTÁN HACIENDO “UN USO VIL” DEL TRÁGICO SUCESO DE ZALDIBAR» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  73. a b (Gaztelaniaz) «El Gobierno de Urkullu tendrá que dar explicaciones del derrumbe de Zaldibar en el Parlamento» naiz: 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  74. a b (Gaztelaniaz) Zaldibar, falta información – Más Que Palabras. (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  75. «El PNV reprocha que la oposición se haya dedicado a dar mítines, mientras Urkullu se dedicaba a solucionar lo de Zaldibar» https://www.deia.eus/ (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 17a).
  76. «DEPURAR RESPONSABILIDADES, SEGUIR TRABAJANDO Y BUSCAR SOLUCIONES» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  77. (Gaztelaniaz) ««Hay que pensar que al mezclarse el amianto todo lo que sale del vertedero está contaminado»» El Correo 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  78. (Gaztelaniaz) «Zaldibar Argitu pide dimisiones «antes del inicio de la campaña electoral»» El Diario Vasco 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  79. (Gaztelaniaz) 20minutos. (2020-03-06). «¿Por qué continúan enterrados en el vertedero de Zaldibar los dos empleados sepultados a un mes del derrumbe?» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  80. (Gaztelaniaz) «Urkullu, ante la crisis de Zaldibar: de rechazar a la UME a negar el riesgo para la salud» El Independiente 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  81. «NUNCA EL PNV HA GESTIONADO MEDIO AMBIENTE» Iñaki Anasagasti (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  82. Hermosilla, Gotzon. ««Adituen aholkuei jarraitu diegu; instituzio batek ezin du bestela jokatu»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
  83. Irekia. «Irekia - eta Joaquin bilatzeko operatiboari buruzko informazio eguneratua» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  84. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-04-25). «El informe de Seguridad sobre el derrumbe de Zaldibar obvia Bens al calificarlo de «inédito»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  85. (Gaztelaniaz) NAIZ. (2020-02-10). «El enfado por Zaldibar crece en las redes, y el portavoz de Gobierno de Urkullu borra un tuit» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  86. «Zaldibarko hondamendia argitzeko eskatuko dute bihar» Oarsoaldeko Hitza 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  87. (Katalanez) «Zaldibar, la catàstrofe ecològica que té el govern basc contra les cordes» VilaWeb (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  88. «Mobilizazio berriak deitu ditu Zaldibar Argitu Orain! herri plataformak» etakitto.eus 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  89. (Gaztelaniaz) «Larunbatean, manifestazioa Donostian: Zaldibar argitu! Erraustegia gelditu! Ez erre etorkizuna! - Eguzki Talde Ekologista» Eguzki Talde Ekologista 2020-02-27 (Noiz kontsultatua: 2020-02-28).
  90. COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko pandemia. 2020-03-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-17).
  91. jauregi, enrike. (2020-03-20). «ZALDIBAR ARGITUpic.twitter.com/A0mlx4gnIK» @FikusPikus (Noiz kontsultatua: 2020-03-20).
  92. «Zaldibar argitzeko eskaria egingo da leiho eta balkoietatik - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  93. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-02-12). «Urkullu pasa por Zaldibar dos días después de adelantar las elecciones» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  94. «Ecologistas advierten que la tragedia del vertedero de Zaldibar "no fue un accidente"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-02-20).
  95. http://www.ugteuskadi.org/siniestralidad-laboral-ugt-reclama-a-las-administraciones-cubrir-las-plazas-vacantes-de-inspectores-de-trabajo-de-bizkaia/
  96. «Zabortegian desagertuta segitzen duten Joaquin eta Albertoren omenezko kantua egin du Mursegok» etakitto.eus 2020-03-21 (Noiz kontsultatua: 2020-03-23).
  97. Mitxelena, Lander Arbelaitz. (2020-04-05). «Zaldibar Argitu plataformak kantua aurkeztu eta astelehenean leihoetatik jartzeko deia egin du» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  98. Helene. (2020T01:44). «Mila esker bihotzez une zail hauetan zuen indarra helarazi diguzuen guztioi. Instituzioek abandonatu gaituzte baina herriaren maitasuna ikaragarria izaten ari da.pic.twitter.com/YqgjKnFT4t» @helene_alberdi (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  99. «Helene Alberdi: Gau eta egun lanean egotea nahi dugu, gorpuak atera arte» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  100. «Helene (@helene_alberdi) | Twitter» twitter.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-29).
  101. (Gaztelaniaz) Lardiés, Alberto. (2020-02-26). «Veinte días de "rabia e indignación" en las familias de los dos sepultados en Zaldibar» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  102. (Gaztelaniaz) ««Nuestro hermano murió como vivió: salvando vidas»» El Correo 2020-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  103. «"Heriotza iragarri baten kronika" (Pedro Alberdi)» etakitto.eus 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  104. (Gaztelaniaz) «El cuñado de un trabajador sepultado en Zaldibar: "No, a Alberto no lo mató el monte sino la codicia"» El Independiente 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-21).
  105. (Gaztelaniaz) «La hermana de uno de los desparecidos en el derrumbe del vertedero de Zaldibar: "No me lo puedo creer que esto sea asi"» Antena 3 Noticias 2020-02-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  106. (Gaztelaniaz) kintana, txemi. (2020-03-03). «Primer comunicado de la familia de Joaquín Beltrán, trabajador sepultado, al igual que Alberto Sololuze, por el derrumbe del vertedero de Zaldibar desde el 6 de febrero. Creen que las labores de rescate han sido descoordinadas. @radio5_rne @24horas_rne @24h_tve @telediario_tvepic.twitter.com/EYY8HjqT17» @txemikintana (Noiz kontsultatua: 2020-03-03).
  107. (Gaztelaniaz) «Urkullu responde a los familiares de uno de los trabajadores sepultados en Zaldibar» Euskal Irrati Telebista 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2020-03-04).
  108. (Gaztelaniaz) «La familia de Joaquín Beltrán denuncia la descoordinación del primer momento» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  109. (Gaztelaniaz) «La familia de uno de los desaparecidos en el vertedero de Zaldibar: "No llevaremos flores a un vertedero"» RTVE.es 2020-03-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
  110. (Gaztelaniaz) «'Estamos haciendo una labor de rastreo y cribado de material descomunal'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  111. (Gaztelaniaz) ««En Markina todos sufrimos»» El Correo 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
  112. (Gaztelaniaz) Larraz, Por Irene. (2020-03-06). «Las familias de los desaparecidos en Zaldibar: «Queremos que nos los devuelvan»» Newtral (Noiz kontsultatua: 2020-03-06).
  113. (Gaztelaniaz) «Los familiares de los sepultados en Zaldibar alzan la voz: "Pedimos los cuerpos"» El Confidencial 2020-03-07 (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
  114. (Gaztelaniaz) Ferreira, Maialen. «Las familias de los desaparecidos en Zaldibar: "Vamos a emprender acciones legales, pero ahora la prioridad es encontrarlos"» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  115. (Gaztelaniaz) S.A, Web Financial Group. «Familia de Joaquín Beltrán dice que perdió la vida en Zaldibar "por la codicia de unos y la mala praxis de otros"» BOLSAMANIA (Noiz kontsultatua: 2020-03-08).
  116. «Zaldibarko gertakaria argitzea eskatzeko giza katea egingo da Markina-Xemeinen - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2020-03-10 (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  117. (Gaztelaniaz) Digital, Estrella. «Cuatro excavadoras buscan a Joaquín y Alberto bajo los escombros de Zaldibar» Estrella Digital (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]