Aire kutsadura Zaldibarko zabortegiaren hondamendian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Zaldibarko zabortegiko hondamendiak zabaldutako dioxinaren eragin-eremua, 20 kilometroko erradioan.[1]
Artikulu nagusia: «Zaldibarko zabortegiaren hondamendia»

2020ko otsaileko Zaldibarko zabortegiaren hondamendian, hondakinetan sortutako suteek airearen kutsadura maila igotzea eragin zuten, eskualdeko mailan larrialdia eraginez.

Lehen neurketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 9an, sutearen inguruan airearen kalitateari buruzko neurketak egin ziren,[2] eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik lasaitasun mezua zabaldu zen otsailaren 14ra arte. Egun horretan bertan:

  • Goizean, Onda Cerori emaniko elkarrizketan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako Bozeramaileak Zaldibarko zabortegiaren inguruan airearen eta uraren kalitatea "oso ona" zela adierazi zuen.[3]
  • Eitzagako biztanleek (30 bat lagun) neurketak auzoan ere egitea eskatu zuten (hiriguneetan bakarrik egin beharrean).[4]
  • Elgetako Udalak neurketen hasieraren berri eman zuen.[5]
  • Komisio teknikoak gune kaltetuen lurzorua, belarra, barazkiak eta frutak gainbegiratzeko ekimena abiatu zuen EJ, BFA, Neiker, Hazi eta Elika erakundeen elkarlanarekin. Bitartean, produktu hauen kontsumoa eta salmenta prebentiboki debekatu zuen.[6]

Larrialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aire neurgailua, Eibarko Untzaga Plazan.

Otsailaren 14ko arratsaldean, presazko prentsaurreko baten bidez,[7] Jaurlaritzako Osasun Sailak adierazi zuen CSIC Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak egindako azterketan dioxina eta furano maila handiak topatu zituztela zabortegiaren inguruko airean. Otsailaren 9ko neurketen emaitzen arabera, dioxina eta furano tasak ingurune urbanoetan egon ohi direnak baino 40-50 aldiz handiagoak ziren. Osasun Saileko arduradunek lasaitasun mezua zabaldu zuten baina inguruko herrietako herritarrei kanpoan kirolik ez egiteko eta etxeetako leihoak itxita mantentzeko aholkuak eman zizkieten,[8] gauez bereziki (inbertsio termikoa zela eta[9]); eta Airearen Kalitatearen Kontroleko Sareko unitate mugikorrek dioxina eta furanoak ere neurtzen hasiko zirela iragarri zuten.[10][11]

Gauean, honen eraginez Bizkaiko Foru Aldundiak,[12] Eibarko Multikirolak[13] eta futbol ligak[14] eskualdeko kirol ekintzak bertan behera utzi zituzten. Azken honek (Eibar-Erreala partidua bertan behera geratzeak) arazoaren pertzepzioa biderkatu zuen, futbolariek 180 minutuz jasatea kaltegarritzat jotako aire hori baitzen haiek egunean 24 orduz arnasten ari ziren aire berbera.

Izua eta mesfidantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herritarren artean zabaldu zen izuaren eta haserrearen harira, Osasun Sailetik azaldu zen zen osasunaren eragina izan dezaketen parametroak asko direla, eta airearen analisietan lau bloke aztertzen zirela:

  • Konposatu organiko hegalariak: mikrokutsadura eragiten duten gasak dira, eta ots 14ra arte ez ziren maila kezkagarrira iritsi.
  • Hidrokarburu aromatiko poliziklikoak: konbustioaren ondorioz sortutako gai kimiko multzo bat, usainaren eragile nagusiak. Egun batzuetan kontzentrazio handian zeuden baina segurtasun mailaren azpitik, maila ez kezkagarrian.
  • Amiantoa: airean egon daitezkeen fibrak neurtzen dira. Otsailaren 14a arte ez zen ezer detektatu.
  • Dioxinak eta furanoak: plastikoen eta klorodun gaien konbustioan sortzen dira (Verterren baimenik gabe isurtzen ziren hondakinak). Honi buruzko emaitzak izan ziren alarma piztu zutenak.

Otsailaren 10, 11, 12 eta 13ko aire neurriak Madrilera bidaliak izan zirela jakinarazi zen, dioxina eta furanoen kontzentrazioaren jarraipena egiteko.[15] Halere, Madrileko CSICeko laborategi honen gaitasuna eta eskumena dioxina eta furano azterketak egiteko zalantzan jarri zen.[16][17]

Egunero, arratsaldeko 19:00ak aldera, neurtutako ur eta aire parametroen emaitzak argitaratzen ziren.[18]

Otsailaren 17an:

  • Durangoko Udalak ere airearen kalitateari buruzko informazioa eskatu zion Eusko Jaurlaritzari, herriko estazio estatikoa eskainiz.[19] Ez zuen erantzunik jaso, eta otsailaren 21ean neurriak bere kontura hartzen hasi zen.[20]
  • Miren Larrion Ingurumen Injeniaritza Doktoreak kutsaduraren dispertsio-mapak publiko egitearen premia seinalatu zuen, kutsadura neurketak modu efizienteagoan egiteko eta haren kontrola hobetzeko.[21]
  • Jaurlaritzak alerta perimetroa zabaltzea aztertzen ari zela iragarri zuen.[22]

CSIC-eko Begoña Jimenez eta Esteban Abad[23][24] ikerlariek, dioxina eta furanoetan adituak, otsailaren 14ko emaitzen kaltegarritasuna erlatibizatu zuten, Jaurlaritzak ezarritako badaezpadako neurriak egokitzat joz, eta haiek sortutako alarma interpretazio akatsei egotziz.[25] Otsailaren 18ko krisi-mahaiaren bilera ostean emaniko prentsaurrekoan iragarri zen:[26][27]

  • Zoruaren analisiek haren egoera ona erakutsi zutela; ondorioz, barazkiak ekoizteko eta kontsumitzeko debekua altxatzen zela.
  • Barazki eta belarraren analisien emaitzak, berriz, ots 21rako espero zirela; baina zorua afektatua ez zegoenez, ez zela hauen anomaliarik espero.

Otsailaren 19an, Elgoibarko EH Bilduk herri honetan ere dioxina eta furano neurketak egitea eskatu zuen, herritarren kezka zela eta.[28]

Larrialdiaren deuseztapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 20an, Bilbon agerraldia egin zuten Berraondo Osasun Sailburuordea, Jimenez CSIC-eko ikerlaria eta Koldo Cambra teknikoak. Bertan azaldu zuten:[29]

  • Badaezpadako babes-neurriak (etxeak ez egurastea, aire librean ez kirolik egitea) bertan behera geratzen zirela, sua itzalitzat jotzen zelako.
  • Dioxina eta furano analisien emaitzak egun horretan ailegatu ziren.[30] Datuok hitzez ez ba zituzten zehaztu ere, idatzizko txostenean ageri zen ez zela jaitsiera esanguratsurik gertatu aurreko neurketen baloreen aldean>;[31] are, egun honetan aurkeztu zen dioxina mailaren azken datua handiagoa zen (730 femtogramo, otsailaren 16ean), otsailaren 14ko alerta ematea motibatu zuena baino (719 fg; erreferentzia bezala, maila normala 15 fg dira). Berraondoren esanetan, babes-neurriak kentzeko deia "bi egoerak oso desberdinak direlako" egin zen, "lehen sua indar maximoan zegoelako".[32]

Otsailaren 20an bertan, 22:00etan, sua berpiztu egin zen.[33] Horren ondorioz, otsailaren 21aren 11:00etan Osasun Sailetik berriz babes-neurriak hartzea gomendatu zuten, baina Sallabente auzoan bakarrik; aholkua bertan behera gelditu zen 17:00ak aldera, bezperan piztutako sua amatatutzat eman zenean.[34] Aholku-dantzaren aurrean, Osasun Sailak zentzuna erabiltzea gomendatu zuen: "Sua badago, leihorik ez irekitzea eta kirolik ez egitea Sallabente auzoan".[35]

Otsailaren 21ean, Durangoko Udalak airearen neurriak bere kontura hartzen hasi zen.[20] Abascal Ermuko alkateak lasaitasun mezua zabaldu zuen, "dioxina eta furano mailak askoz ere baxuagoak direla, urte askoan Barakaldon, Ermuan edo Eibarren bizi izan ditugunak baino" esanez.[36] Egun berean, Zaldibarko EH Bilduk udalari bilera informatiboa egitea eskatu zion, babes neurriak Sallabenteko Zaldibarko aldeari ere aplikatu behar ote ziren azaltzeko.[37]

Ots 22rako Eitzaga eta Eibarko dioxina/furanoari buruzko datuak espero ziren.[30] Egun horretan, Sallabente inguruko babes-neurriak bertan behera gelditu ziren, dioxina maila arriskugarria ez zela esanez.[38]

Otsailaren 25ean, Eibarko sentsore batek (Ibur erreka, Egoarbitzaren bestaldean) haizearen kalitatea "oso txarra" zela neurtu zuten, eta beste hiruk (Ipurua, Unibertsitatea eta Azitain) "txarra". Halere, Eibarko Udalak neurriok fidagarriak ez zirela esan zuten, eta enpresari biharamunean "berrinstalatzeko" agindua eman zion. Era berean, adierazi zuen lanbroak kutsadura maila igotzea eragin zuela.[39]

Otsailaren 27an, hilaren 17tik 21erako[40] aire analisien emaitzek baieztatu zuten dioxina eta furano mailak modu oso nabarmenean jeitsi zirela, "hirietan normalak izaten diren mailetaraino".[41]

Arazoa ez gutxiesteko aldarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 1ean, Eduardo Rodríguez-Farré Bartzelonako Ikerketa Biomedikuetarako Institutuko irakasle eta Europar Batasunaren Osasun Arrisku Berrien batzorde zientifikoko kideak EFE berri agentziari adierazi zion sutea itzali eta gero ere, dioxinak osasunarentzat arrisku nabarmena izango zirela (bereziki luiziaren inguruan aritutako beharginen osasunean) eta elikadura-katean amaituko zutela. Honen eragina batez ere sistema endokrinoan izaten dela azaldu zuen.[42]

Martxoaren 5ean, Pedro Luis Arias ingeniariak adierazi zuen hondakinen lekualdatzeak partikula solidoen kutsadura halabeharrez ekarriko zukeela (inguruko lurrazalean pausatuko zena aire mugimenduen menpean) eta ia ezinezkoa izango zela gasen konbustioaren eragina ekiditea.[43]

Martxoaren 6ean, Zaldibar Argitu plataformak aire analisiak agentzia independiente baten esku uztea eskatu zuen, Osasun Sailari parte interesatua izatea egotziz.[44] Emandako jarraipen txostenei datu zehatzen falta egotzi zieten ("emotikonoen bidez informatzen digute airearen kalitateaz").[45]

Martxoaren 19ra arte Jaurlaritzak airearen kalitateari buruzko informazioa egunero zabaltzen zuen; egun honetatik aurrera, arazoa kontrolatutzat emanda, laginketen maiztasuna jeistea erabaki zen, emaitzen berri astean behin emanez; era berean, dioxina eta furanoei buruzko datuak hartzeari laga zitzaion.[46]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mitxelena, Lander Arbelaitz. (2020-02-18). «Herrian zabortegiak debekatzetik, hamarkadako krisira» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  2. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-14). «Lakua pide no ventilar las casas de noche y no hacer deporte al aire libre en Zaldibar, Ermua y Eibar» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  3. (Gaztelaniaz) «Gobierno Vasco reitera que las mediciones del agua y el aire en el entorno de Zaldibar están» La Vanguardia 2020-02-14 . Noiz kontsultatua: 2020-02-15.
  4. «Zaldibarko zabortegitik gertu bizi diren elgetarrek diote lurra berriz erortzeko arriskua dagoela - Elgeta» Goiena.eus . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.
  5. Lazkano, Iraitz. «Eitzagako zabortegiko sutearen kea dela eta neurketak egin dituzte Elgetan ere» Elgetako Udala . Noiz kontsultatua: 2020-02-15.
  6. (Gaztelaniaz) «El trabajo de estabilización del terreno del vertedero comenzará este fin de semana» www.eitb.eus 2020-02-14 . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  7. Irekia. «Irekia - Airearen kalitateari buruzko azken datuak» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  8. Lartzanguren, Gotzon Hermosilla-Edu. «Dioxina maila handiak atzeman dituzte Zaldibarko zabortegiaren inguruko airean» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.
  9. «Aconsejan cerrar ventanas y reducir el deporte en Zaldibar, Ermua y Eibar» https://www.deia.eus/ . Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 15a.
  10. (Gaztelaniaz) «Salud alerta ahora del riesgo por la mala calidad del aire en el entorno de Zaldibar» El Independiente 2020-02-14 . Noiz kontsultatua: 2020-02-15.
  11. (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco instala nuevos medidores en Zaldibar y Eibar para reforzar el control sobre la calidad del aire» El Correo 2020-02-15 . Noiz kontsultatua: 2020-02-15.
  12. Bizkaia. (2020T14:53). [https://twitter.com/Bizkaia/status/1228452213036593155 «Abisua Bertan behera geratzen da Mallabia, Ermua eta Zaldibarko udaletan, aire zabalean egiten den Eskola Kirolapic.twitter.com/sZsryoDa6U»] @Bizkaia . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.
  13. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-14). «Lakua pide no ventilar las casas de noche y no hacer deporte al aire libre en Zaldibar, Ermua y Eibar» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.
  14. (Gaztelaniaz) «Peligra el Eibar-Real Sociedad por la contaminación del vertedero de Zaldibar» Marca.com 2020-02-14 . Noiz kontsultatua: 2020-02-14.
  15. (Gaztelaniaz) H/Creada:15-02-2020, Pablo Pérez de Ayala Blázquez | Bilbao Última actualización:15-02-2020 | 17:55. (2020-02-15). «El Gobierno vasco alerta de la presencia de dioxinas y furanos en Eibar, Ermua y Zaldibar por el incendio del vertedero» La Razón . Noiz kontsultatua: 2020-02-15.
  16. (Gaztelaniaz) «Begoña Jiménez, investigadora del CSIC: "Yo no puedo descartar de forma absoluta que no haya un riesgo en Zaldibar"» ELMUNDO 2020-02-19 . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  17. Eizagirre, Estitxu. (2020-02-24). «Zaldibarko dioxinak aztertu dituen Madrilgo laborategia ez dago Europa mailan horretarako akreditatuta» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-02-24.
  18. (Gaztelaniaz) Pereda, Rubén. «Así se mide la calidad del agua y el aire en los alrededores del vertedero de Zaldibar tras el derrumbe» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  19. SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-17). «Elgetako Udala Zaldibarko krisi mahaitik kanpo utzi dute, oso gertu egon arren» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  20. a b (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-21). «Durango emprende sus propias mediciones de aire tras no recibir respuesta de Lakua» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-02-21.
  21. (Gaztelaniaz) Larrion, Miren. «Dioxinas y furanos en el oasis vasco» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-17.
  22. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-17). «Salud no descarta ampliar el área de alerta en torno a Zaldibar» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  23. (Gaztelaniaz) «Alta toxicidad de las dioxinas y furanos que emanan del basurero de Zaldíbar» La Vanguardia 2020-02-19 . Noiz kontsultatua: 2020-02-19.
  24. Iraola, Arantxa. ««Oso toxikoak dira dioxinak; maila apaletan ere kontrolatu egin behar dira»» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  25. «"Mi interpretación es que no se ha corrido un riesgo grave"» https://www.noticiasdealava.eus/ . Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 19a.
  26. Irekia. «Irekia - Zaldibarko zabortegiaren eraispenari buruzko koordinazio eta jarraipen mahai teknikoaren bilera ospatu da gaur, otsailak 18» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  27. «Zabortegiaren inguruko produktuak kontsumitzea arriskutsua ez dela ziurtatu dute» Euskal Irrati Telebista 2020-02-18 . Noiz kontsultatua: 2020-02-19.
  28. ARGIA. (2020-02-13). «JARRAIPENA | Zabortegian desagertutako langileak ez dituzte aurkitu oraindik» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-02-19.
  29. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-20). «Lakua levanta las medidas en Zaldibar no por los datos, sino porque ya no hay incendio» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  30. a b (Gaztelaniaz) Rioja, Iker; ueza. «El Gobierno vasco da por "sofocado" el fuego en Zaldibar e insiste en que nunca ha habido riesgo por la contaminación con dioxinas y furanos» eldiario.es . Noiz kontsultatua: 2020-02-18.
  31. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-20). «Los niveles de furanos y dioxinas registraron el sábado un pico de 1.200 femtogramos en Ermua» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-02-20.
  32. (Gaztelaniaz) «Osakidetza da luz verde a la población de Zaldibar, Ermua y Eibar para recuperar la normalidad» El Correo 2020-02-21 . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  33. (Gaztelaniaz) «Salud recupera las medidas de precaución para un barrio de Ermua tras el nuevo incendio en Zaldibar» El Independiente 2020-02-20 . Noiz kontsultatua: 2020-02-21.
  34. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-20). «Lakua reactiva las medidas de precaución, pero solo en un barrio de Ermua de 3.000 habitantes» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  35. Osakidetza. (2020T03:32). «OHAR INFORMATIBOA #Zaldibar-ko zabortegiaren inguruko ekintzen azken ordua pic.twitter.com/RzZi56YV80» @osakidetzaEJGV . Noiz kontsultatua: 2020-02-21.
  36. (Gaztelaniaz) «Los alcaldes de Eibar y Ermua recogen el malestar y el desconcierto de los vecinos» El Correo 2020-02-22 . Noiz kontsultatua: 2020-02-22.
  37. «Vecinos de Abadiño reclaman explicaciones sobre la calidad del aire» https://dotb.eus/ . Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 22a.
  38. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-22). «Finaliza la búsqueda en una de las zonas del vertedero de Zaldibar» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  39. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-24). «El Ayuntamiento de Eibar informa de «afecciones» en uno de los medidores de calidad del aire» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-02-25.
  40. Hermosilla, Gotzon. «Behera egin du dioxina mailak, azken azterketen datuen arabera» Berria . Noiz kontsultatua: 2020-02-28.
  41. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-27). «Salud informa de la «drástica» bajada de furanos y dioxinas en el entorno del vertedero de Zaldibar» naiz: . Noiz kontsultatua: 2020-02-27.
  42. «Dioxinek eta furanoek "zabortegiaren ingurukoen osasun arriskuak areagotu dituzte"» Euskal Irrati Telebista 2020-03-01 . Noiz kontsultatua: 2020-03-02.
  43. (Gaztelaniaz) «El desastre del vertedero de Zaldibar nos dice qué sociedad somos» Agencia SINC . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  44. (Gaztelaniaz) «Zaldibar Argitu pide dimisiones «antes del inicio de la campaña electoral»» El Diario Vasco 2020-03-06 . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  45. Mitxelena, Lander Arbelaitz. (2020-03-09). «"Ez alarmistak izateko diote baina alarma kalean dago, eta beren gezurretatik sortu da"» Argia . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  46. Irekia. «Irekia - Ingurumen Sailak Zaldibar inguruko airearen kalitatea monitorizatzen jarraituko du eta asteroko txostenak egingo ditu» www.irekia.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2020-03-19.