John Robinson Pierce
Itxura
John Robinson Pierce (Des Moines, Iowa, 1910eko martxoaren 27a - Sunnyvale, Kalifornia, 2002ko apirilaren 2a) Estatu Batuetako ingeniaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Satelite bidezko komunikazioen aitzindaria. 1936-1971 bitartean Bell laborategietan lan egin zuen; garai hartan, besteak beste, mikrouhinak anplifikatzeko erabiltzen den hodi bat, erradiazio-atzemaile gisa erabiltzen den elektroi-biderkatzaile bat eta radarretan erabiltzen den oszilatzailea asmatu zituen. 1954an satelite bidezko komunikazioen teoria lantzen hasi zen, eta hasieran bere ideiak aintzat hartu ez baziren ere, hari esker hasi ziren satelite bidezko irrati- eta telebista-komunikazioak egiten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.